Pasar al contenido principal
19 dic 2022
  • Cambio climático

Nerbioi-Ibaizabaleko udalek EEE-ren eta Ihoberen laguntza jasoko dute klimaren eta energiaren erronkei aurre egiteko

Nerbioi-Ibaizabaleko udalek EEE-ren eta Ihoberen laguntza jasoko dute klimaren eta energiaren erronkei aurre egiteko

“Erreminta-gida” programak hainbat baliabide eskainiko dizkie, besteen artean Lanbide eta Novia Salcedo Fundazioarekin sinatutako akordioari esker, teknikariak kontratatzeko laguntza

EEEko zuzendari nagusi Iñigo Ansolak ‘Erreminta-gida’n jasotako laguntza sorta hau aurkeztu die gaur goizean Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko erakundeetako ordezkariei eta teknikariei, Ugaon egindako topaketa batean. Laguntza-baliabideen artean, nabarmentzekoa da tokiko talde teknikoak indartzeko aukera, langile berriak kontratatuta. Ekitaldian Ugao-Miraballeseko alkateak parte hartu du, Ekaitz Mentxakak.

Topaketaren amaieran, bertaratutakoek bat egin dute "19a nonahi dago, seinale bat ote?" kanpainarekin, berogailuen gehieneko tenperatura 19ºC-ra mugatuz energia aurreztu nahi duen kanpainarekin, alegia.

Iñigo Ansola EEEko zuzendariak gogorarazi du tokiko administrazioak 2030erako “kontsumoa %35 murrizteko eta energia berriztagarrien %32 lortzeko erronka” duela, eta funtsezko eragilea dela “hiri eta mugikortasun eredu eraginkorragoak ezartzeko”.

Ildo horretan, EEEk eta Ihobek udalei eta mankomunitateei laguntzen diete azterlanak eta auditoretzak egiten, garapen jasangarria sustatzen, tokiko ekintza klimatikoari lotutako ekoberrikuntza egiten, auto elektrikoa kargatzeko guneak instalatzen, energia-autokontsumorako pizgarriak ematen edo berriztagarriak instalatzen.

Horrez gain, Alexander Boto Ihoberen zuzendari nagusiak iragarri duenez, “Lanbiderekin eta Novia Salcedo Fundazioarekin egindako akordio baten bidez, toki-administrazioetan teknikariak kontratatzea sustatuko dugu, klima-aldaketaren eta energia-trantsizioaren arloko 30 teknikariren kontratazioa bultzatuz urtebetez, eta, aldi berean, enplegu gaztea eta berdea bultzatuz”.

Joan den azaroaz geroztik, bi erakundeak informazio-bilerak egiten ari dira Euskadiko udal, mankomunitate, koadrila, garapen-agentzia eta landa-garapeneko elkarte guztiekin, laguntza-sorta horren berri eman eta trantsizio energetiko eta klimatikoan laguntzeko.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

14 oct 2026
  • Cambio climático
La mesa KAIA del Gobierno Vasco analiza los avances de los proyectos demostradores de adaptación al cambio climático
09 oct 2026
  • Cambio climático
Ihobe impulsa proyectos concretos de adaptación al cambio climático en un ámbito europeo y local
05 oct 2026
  • Cambio climático
Euskadi reúne en Irún a doce regiones europeas avanzadas en políticas de adaptación al cambio climático
05 oct 2026
  • Cambio climático
Uhinak llama a convertir el conocimiento científico en decisiones para adaptar el litoral al cambio climático