Pasar al contenido principal
12 ene 2023
  • Sostenibilidad local

Arabako Mendialdeko eta Guardia-Errioxako udalek tresna berriak izango dituzte klimaren eta energiaren erronkei aurre egiteko

Arabako Mendialdeko eta Guardia-Errioxako udalek tresna berriak izango dituzte klimaren eta energiaren erronkei aurre egiteko
Energiaren, klima-aldaketaren eta jasangarritasunaren arloan ekimen berriak garatu ahal izateko tokiko administrazioei laguntzeko programa da. Jardunaldian Anartz Gorrotxategi Arraia-Maeztuko alkateak parte hartu du.

EEEk eta Ihobek “Erreminta-gida” programa aurkeztu dute gaur Arraia-Maeztun, klima-krisiari aurre egiteko eta energia aurrezten laguntzeko udalerri eta eskualdeei zuzendutako laguntzekin

Aurkeztutako tresnen artean, tokiko administrazioetan teknikariak kontratatzeko aukera nabarmentzen da, EEEk eta Ihobek Lanbiderekin eta Novia Salcedo Fundazioarekin lortutako akordioari esker. “Klima aldaketa eta trantsizio energetikorako 30 teknikari kontratatzeko aukera emango duen hitzarmen honen bidez, enplegu berdea, gaztea eta kalitatezkoa bultzatuko dugu”, nabarmendu du Iñigo Ansola EEEko zuzendariak.

Arraia-MaeztuBestalde, Xabier González Vegas Ihobeko Ingurumen Jasangarritasuneko arloko arduradunak azpimarratu du tokiko eragileek zeregin garrantzitsua izan dezaketela krisi klimatiko eta energetikoari aurre egiteko palanka gisa. “Etorkizuneko energia-kontsumoa zehaztuko duten oinarrizko gaietan, hiri-ereduen definizioan edo mugikortasuna nolakoa izango den zehaztuko duten funtsezko eragileak zarete, eta ‘Erreminta-gida’ programarekin, tokiko esparruetatik eremu horietako trantsizioari aurre egiteko laguntza izango duzue”, azaldu du. 2030. urterako, tokiko administrazioek kontsumoa %35 murrizteko eta energia berriztagarrien %32 lortzeko erronka dute.

Ekitaldian zehar, bertaratutakoek babesa eman diote "19a nonahi dago, seinale bat ote?" kanpainari, hau da, berogailuen gehieneko tenperatura 19ºC-ra mugatuz energia aurreztu nahi duen kanpainari.

EEE eta IHOBE Euskadiko udalei, mankomunitateei, kuadrilla, garapen-agentziei eta landa-garapeneko elkarteei egiten ari diren hamaika aurkezpenetako bat izan da gaurkoa, erakunde horiek, Udalsarea 2030en bidez, Udalerri Jasangarrien Euskal Sareak jaso ditzaketen laguntzen berri zuzenean emateko.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

15 ene 2026
  • Sostenibilidad local
Las entidades locales vascas ponen en marcha más de un centenar de proyectos para actuar en la mejora ambiental de su entorno
24 sep 2025
  • Sostenibilidad local
Nueva convocatoria de ayudas para que las entidades locales impulsen la transición sostenible en Euskadi
18 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El proyecto europeo LIFE OCTOPUS evalúa sus avances en un primer encuentro en Varsovia
17 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El Gobierno Vasco presenta la nueva orden de ayudas a entidades locales que realicen acciones de desarrollo sostenible