Pasar al contenido principal
28 abr 2022
  • Ecodiseño
  • Corporativo

2021ean, Ihobek 70 milioi euro bideratu zituen euskal industriaren ingurumen-inbertsioetara

2021ean, Ihobek 70 milioi euro bideratu zituen euskal industriaren ingurumen-inbertsioetara
Datu hori jasota dago Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak gaur goizean argitaratu duen txosten korporatiboan; dokumentu horretan errepasoa egiten zaie bere jardunaren iazko emaitza nagusiei, jardun horrek Euskadiko Itun Berdearen betearazpenean izandako inpaktua islatzeaz batera.

Dokumentua errepasoa egiten die sozietate publiko horren emaitza eta mugarri nagusiei

Zehazki, Ihobek lortu zuen bostehun enpresa eta erakunde inguru mobilizatzea, ekonomia zirkularra errazten duten eta klima-aldaketa minimizatzen laguntzen duten neurriak hartzera bultzatuz. Gainera, Ihobek ezagutza aurreratuko hogeita hamar tresna inguru garatu ditu, horien artean honako hauek: argitalpen teknikoak, klima-modelizaziorako bisoreak, karbono-kalkulagailua, ekodiseinu eta ekonomia zirkularraren metodologiak, erosketa berdeari, ekodiseinuari, eraikuntza jasangarriari eta bestelakoei buruzko gida teknikoak, erabakiak hartzen laguntzeko.

Azpimarratzekoa da Basque Ecodesign Center aliantza publiko-pribatuaren berriztapena. Enpresa handien eta Eusko Jaurlaritzaren arteko aliantza bat da, Ihoberen idazkaritza teknikoarekin funtzionatzen duena eta helburu hauek dituena: ekonomia zirkularraren alorreko proiektu berritzaileak garatzea, ezagutza sortzea eta berau euskal ehun industrialera transferitzea. Aliantza hau 14 euskal enpresez osatuta dago. Guztien artean, 148.000 pertsonei ematen diete enplegua eta 103.000 erakunde hornitzaile inplikatzen dituzte.

Orobat, 2021eko martxoan Basque Circular Hub berriak bere ateak ireki zituen: Euskadiko ekonomia zirkularraren arloko zerbitzu aurreratuen zentro bat da, Ihoberen eta Bilboko Udalaren arteko lankidetzari esker sortua. Bertan, iazko ekitaldian 130 gaztek prestakuntza hartu zuten, eta gero ekonomia zirkularreko proiektuak gauzatu ahal izan dituzte euskal enpresetan.

Orobat, ekonomia zirkularraren alorrean, Euskadiko ETE Zirkularra ekimena abiatu izana azpimarratu behar da. Izan ere, beste jarduera batzuen artean, laguntza-lerro berri bat abiatu du, eta bere lehenengo deialdian 106 enpresa txiki eta ertainek aprobetxatu dute.

Argitalpen tekniko garrantzitsuenen artean, honako hauek aipatu behar dira: Euskadin fabrikatutako produktu zirkularren lehenengo katalogoa, Euskadiko eraikuntza industrializatu jasangarriaren gida, edo Euskadiko Ingurumenaren 2020ko Egoera eta ikuspegiak.

Ingurumen-hezkuntzaren alorrean, berriz, Ihobek kudeatzen duen Euskadiko ingurumen-hezkuntzako zentroen Ekoetxea Sareak 138 mila bisita baino gehiago jaso zituen Urdaibai, Meatzaldea-Peñas Negras, Txingudi eta Azpeitiko egoitzetan, pandemiak ezarritako murrizketak gorabehera.

Udal mailan, Ihobe Udalsarea 2030 - udalerri jasangarrien euskal sarearen idazkaritza teknikoaz arduratzen da. 91 euskal udalerriz osatutako sare horrek 20 urte bete zituen iaz, eta ibilaldi horretan zuzenean lan egin du udal pertsonalarekin jasangarritasuna udalerrien kudeaketan txertatzeko. Hain zuzen ere, sare horren lankidetzarekin, Ihobek eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) ASTEKLIMA – Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioa egin zuten 2021ean; horren baitan, 200 jarduera baino gehiago egin ziren Euskadiko bazter guzietan, guztira 865.000 biztanle dituzten 63 toki-erakunde inplikatuz.

Ihoberen emaitza guztiak eta bere 2021eko jardunaren mugarri nagusiak 2021eko txosten korporatiboan kontsulta daitezke.

Ihoberi buruz


Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publiko bat da, helburutzat duena ingurumena hobetzea, ingurumen-irizpideak euskal politika publikoetan txertatuz, Euskadirentzat eta beraren erakundeentzat balio lehiakor jasangarria duen elementu gisa. 54 pertsona ditu bere plantillan -40 emakume eta 14 gizon-, 49 urteko batezbesteko adinarekin. Pertsonalaren % 78k goi mailako titulazioa du. Gainera, Ihobeko pertsonen gogobetetasun maila 8/10 da.

Ihobek badu Emakundek emandako “Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Erakunde Laguntzailearen” aitortza, eta BAI SAREAren partaidea da. Sare horretan, aitortza hori jaso duten eta emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzearekin euren borondatez konprometitu diren erakundeak biltzen dira.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, dela Ihoberen plantillaz, dela berdintasuna sustatzeko ekintzez, lankidetza, inklusioa eta hezkuntza bultzatzeko jarduerez, nazioarteko jardueraz edo sozietate honek bultzatzen dituen beste ekimen batzuez, haren txosten korporatibo osoa kontsulta daiteke esteka honen bidez: www.memoria2021.ihobe.eus.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

08 jun 2026
  • Comunicación ambiental
  • Corporativo
Las soluciones naturales en la educación ambiental, la medición ambiental e IA, y cómo contar el cambio climático, ejes temáticos de los cursos de verano 2026 de Ihobe
23 abr 2026
  • Ecodiseño
Ihobe y EHU impulsan una nueva formación en ecodiseño orientada a la economía circular
27 mar 2026
  • Corporativo
Ihobe impulsa 639 acciones en municipios y moviliza a más de 2.200 empresas en 2025 para avanzar en la transición energético-climática de Euskadi
09 dic 2025
  • Corporativo
Solicita tu ejemplar del calendario Ihobe 2026