Pasar al contenido principal
13 sep 2024
  • Ecodiseño

Ekoetxea Meatzaldeak Euskadin ekodiseinatutako produktu zirkularren Zirkularrak-Circulares erakusketa hartuko du

Ekoetxea Meatzaldeak Euskadin ekodiseinatutako produktu zirkularren Zirkularrak-Circulares erakusketa hartuko du
Europako hiriburu berde izendatu eta hamargarren urteurrenean Vitoria-Gasteizen izan zen; ondoren, Irungo FICOBA erakustazokan, Basque Circular Summit ekonomia zirkularrari buruzko nazioarteko biltzarraren barruan, eta, gero, Gipuzkoako hiriburuan, Cristina Eneko Ingurumen Baliabideen Zentroan; ondoren, Bilboko Konekta-La Perrera udal-gunean izan zen eta, gero, Deustuko Unibertsitateko FOROTECH 2023an eta Euskadiko Parke Teknologikoko Abanto Campusean. Oraingoan, “Zirkularrak-Circulares” erakusketa Ekoetxea Meatzaldera iritsi da.

Doako erakusketa honetan, ekodiseinuko metodologien bidez eta bizi-zikloko ikuspegiarekin sortu diren eta hartara, ingurumen-inpaktua nabarmen murrizten duten produktuak erakusten dira. Oraingo honetan, erakusketa familia-giroan ikus dadin egokitu da, eta herritarrei zuzendutako produktuak barnean hartzen dira.

Erakusketa osatzen da haurrei zuzendutako bi dinamikarekin: bata, haurrek ekodiseinatu diren produktuak eta ekodiseinatu ez direnak bereizten ikas dezaten; eta, bestea, produktu horiek eskala batean sailka ditzaten, produktu bakoitzari aplikatu zaizkion ekodiseinu-irizpideen kopuruaren arabera.

Bisitariek ehun produktu baino gehiago aztertzeko aukera izango dute. Askotariko sektoreetako produktuak dira, hala nola makineria, metalurgia, garraioa, altzariak, automobilgintza, kontsumo-ondasunak, kimika, elikadura, sektore elektriko-elektronikoa eta eraikuntza-materialak. Hortaz, ekodiseinuak edozein enpresa-sektoretan duen potentzialaren ikuspegi integrala eskaintzen da, eta euskal enpresek ekonomia zirkularraren arloan duten konpromisoa eta egiten duten ahalegina islatzen da.

Euskadik bi hamarkadatik gorako ibilbide sendoa du produktuen diseinu eta garapen faseetan ingurumen-irizpideak aplikatzearen arloan. Horri esker, printzipio ekologikoen arabera diseinatutako produktu eta zerbitzuen ekoizpenean liderra da Espainian, eta Europako hegoaldean erreferentea da, batez ere industriaren arloan.
Zirkularrak-Circulares erakusketa irailaren 14tik aurrera egongo da ikusgai eta sarrera doakoa da.
Ekoetxea Meatzaldea (Gallarta, Bizkaia) Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren ingurumen-zentroen sareko zentroa da, eta Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak kudeatzen du.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

23 abr 2026
  • Ecodiseño
Ihobe y EHU impulsan una nueva formación en ecodiseño orientada a la economía circular
21 nov 2025
  • Ecodiseño
El Basque Circular Hub recibe una delegación de Dinamarca interesada en la transición verde de Euskadi
05 nov 2025
  • Economía circular
  • Ecodiseño
Las empresas vascas podrán impulsar su sostenibilidad con talento joven gracias al programa Ekodiseinatuz de Ihobe
20 jun 2025
  • Ecodiseño
El Basque Ecodesign Center recibe el Premio Lurra Bizkaia en la categoría de cambio climático