Pasar al contenido principal
14 dic 2022
  • Sostenibilidad local

2030erako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programak erronka berriak hartu ditu bere gain lehentasunezko hiru esparruetan: ekonomia zirkularrean, klima-aldaketan, eta ingurune naturalean eta biodibertsitatean

2030erako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programak erronka berriak hartu ditu bere gain lehentasunezko hiru esparruetan: ekonomia zirkularrean, klima-aldaketan, eta ingurune naturalean eta biodibertsitatean

Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen 2030erako Programak erronka berriak hartzen ditu bere gain, lehentasunezko hiru eremuetan (ekonomia zirkularra, klima-aldaketa eta natura-ingurunea eta biodibertsitatea) EAEko ekonomiaren eta ingurumenaren politikaren koherentzia ziurtatuta, erosketa eta kontratazio berde publikoaren ezarpena sendotuta eta, berrikuntza nagusi gisa, enpresa-sektorea mobilizatuta irtenbide jasangarriak ere eskain ditzan, ingurumen-errendimendu handiagoa eta lehiakortasun handiagoa bateratuz.


2030erako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programak lantaldeak sortzea aurreikusten du, administrazioen profilaren arabera, lizitazioetan ingurumen-irizpideak txertatzeko, Udalsarea 2030 sarearen esparruan.


Era berean, lantalde bat sortzea ere jasotzen du, obretan bigarren mailako materiala sartzen dela bermatzeko, 2030eko Euskadiko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planean zehaztutako erabilera eta kalitateekin bat etorriz.


Azaroaren 8an eta 10ean, bi bilera egin ziren 2030erako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programa abian jartzeko.

Azaroaren 8an, Gasteizen, aipatutako programa Eusko Jaurlaritzako sailen artean hedatzeko bilera operatiboa egin zen, eta azaroaren 10ean, berriz, bilera Bilbon izan zen, programari atxikitako erakundeei zuzenduta. Bi bileretan, erosketa berdea ikuspegi orokorretik planteatzeaz gain, obraren eta eraikuntzaren alorra berariaz landu zen.


Helburu hauek lortu nahi izan dira: parte hartzen duten erakundeek erosketa publiko berdea hedatzeko erabilgarri dauden baliabideak ezagutzen dituztela bermatzea, erakunde parte-hartzaileen eskaerak eta beharrak jasotzea, hedapen praktikorako, eta antolaketa-modu egokiena adostea.


Horrela, helburuetatik abiatuta, parte hartzen duten erakundeen artean ahalik eta baliabide eta sinergia gehien aprobetxatzeko eta ahalik eta emaitzarik onenak lortzeko jarduerarik egokienak diseina daitezke.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

15 ene 2026
  • Sostenibilidad local
Las entidades locales vascas ponen en marcha más de un centenar de proyectos para actuar en la mejora ambiental de su entorno
24 sep 2025
  • Sostenibilidad local
Nueva convocatoria de ayudas para que las entidades locales impulsen la transición sostenible en Euskadi
18 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El proyecto europeo LIFE OCTOPUS evalúa sus avances en un primer encuentro en Varsovia
17 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El Gobierno Vasco presenta la nueva orden de ayudas a entidades locales que realicen acciones de desarrollo sostenible