Pasar al contenido principal
28 mar 2022
  • Ecodiseño
  • Economía circular
  • Ecoinnovación

Ihobek ekonomia zirkularraren aukerak aurkeztuko dizkie enpresa kimikoei eta kautxu eta plastikoaren transformazioaren sektorekoei

Ihobek ekonomia zirkularraren aukerak aurkeztuko dizkie enpresa kimikoei eta kautxu eta plastikoaren transformazioaren sektorekoei
Jardunaldia martxoaren 31n izango da, osteguna, AVEQ-Kimikaren Bilboko egoitzan; saio horretan, jardunaldietara bertaratzen diren pertsonek ETEen negozio-ereduak eta ekoberrikuntza zirkularrerako aukerak ezagutu ahal izango dituzte, Ihobeko Ekonomia Zirkularraren arloko teknikaren hitzaldien bidez; horrekin batera, negozio zirkularrek Finlandian izandako emaitzak ere ezagutu ahal izango dituzte, SITRAko Ekonomia Zirkularreko zuzendari Jyri Arponenen eskutik.

Ihobek euskal ETE kimikoen dinamizazioa bultatzen du, ekonomia zirkularreko eredu berriak detektatzen dituen berrikuntza-tresna aurreratu batez

“Circular Economy Playbook” tresnatik abiatuta, SITRAk diseinatutako metodologiak munduko berrikuntzaren tresna aurreratuenetako bat jartzen du euskal ETEen eskura, dela negozio zirkularreko erdu berriak detektatzeko dela eredu tradizionalak eredu zirkular bihurtzeko; estrategia hori Europako sektore kimikoko enpresa garrantzitsuetan kontrastatu da, eta alor horretan Estatuan dagoen enpresa lider baten laguntza teknikoa du: QiEurope.

Ihobe – Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak osorik finantzatzen du, Euskadiko ETE Zirkularra ekimenak bultzatutako diru-laguntzen programaren bitartez, AVEQ-Kimikak aurkeztutako “Negozio-eredu zirkularrak sektore kimikoan” proiektua. Euskal sektore kimikoaren ekimen hau etorkizun arduratsuaren alde egitera zuzendutako lan-proposamen batean islatzen da; aldi berean, proposamen horrek enpresen lehiakortasuna hobetzea ahalbidetzen duten negozio zirkularren ereduak garatu ere egin nahi ditu.

Ingurumen-testuinguru berria


Urte batzuetatik hona industria kimikoak testuinguru berri bat du aurrez aurre; bertan, bai enpresen ekoizpen-modua eta bai bere produktuen kontsumo eta postkontsumoaren kudeaketa faktore erantsitzat jo behar dira euren lehiakortasunaren hobekuntzan. Ikuspegi lehiakor hori indartuta geratzen da Europak ezarritako ingurumen-helburuengatik, hau da, klima-neutraltasuna 2050ean lortzeko helburuagatik, eta baita hondakinen murrizketa eta materia birjinen erabileraren minimizazioa bilatzen duen lege-esparru berriagatik ere.

Euskadiko Ekonomia Zirkularraren 2024rako Planak funtsezko rola esleitzen dio kimikaren, plastikoaren eta kautxuaren industriari; helburua da funtsezko rola jokatu dezala bere produktuetatik abiatuta garatzen diren balio-kateetan, eta ezinbestekotzat jotzen da operazioen garapenarekin eta material zirkularragoen erabilerarekin jarraitzea, erakundeen kultura bera aldatzeaz batera.

Ildo horretatik, AVEQ-KIMIKAk sektore kimikoko eta kautxu eta plastikoaren transformazioaren sektoreko euskal ETE multzo baten dinamizazioa abiatu du, euren negozio-planen berrikuntza zirkularrera zuzenduta, Ihobe – Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren laguntzari esker.
Doako jardunaldi honetarako izena eman nahi duten interesatuek euren izen-ematea formalizatu dezakete AVEQ-Kimikaren webgunearen formularioaren bitartez, e-mailez (info@aveq-kimika.es) edo telefonoz (94 685 29 77; Maitane Labiano).

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

14 may 2026
  • Economía circular
Ihobe publica una guía para anticipar y gestionar los riesgos de transición de las empresas hacia una economía sostenible
07 may 2026
  • Economía circular
Seis industrias vascas refuerzan su apuesta por la economía circular aplicando el nuevo Manual Práctico de Excelencia en Remanufactura de Ihobe
30 abr 2026
  • Economía circular
Euskadi analiza sus flujos de materiales y constata su dependencia exterior en recursos clave para la industria
23 abr 2026
  • Ecodiseño
Ihobe y EHU impulsan una nueva formación en ecodiseño orientada a la economía circular