Pasar al contenido principal
23 oct 2023

Ihobek ekitaldi jasangarrietarako Erronka Garbia metodologia aurkeztu du urteroko Turespaña konbentzioan

Ihobek ekitaldi jasangarrietarako Erronka Garbia metodologia aurkeztu du urteroko Turespaña konbentzioan
“Erronka Garbia” Erronka Garbia Ihobek garatutako prozedura bat da, eta ekitaldiak egiteak ingurumenean eragiten dituen inpaktu negatiboak minimizatzea ahalbidetzen du. Metodologia hori aplikatzearen eta gero Erronka Garbia-Ekitaldi Jasangarria ziurtagiriaren bidez aitortzearen helburua da ekitaldira bertaratzen diren pertsonak eta erakunde antolatzaileak ekitaldi jendetsuen garapenarekin lotutako eragin negatiboak arintzeko beharraz kontzientziatzea.

Ihobe-Turespana-Xabier-Gonzalez-EUIhoberen Ingurumen Jasangarritasuneko zuzendari Xabier Gonzalezek Ihobek diseinatutako metodologia erakutsi die Estatu osoko turismo-operadoreei. Metodologia horrek “hiru oinarri nagusi ditu: jardutea, neurtzea eta ekitaldiaren izaera jasangarria jakinaraztea, mota horretako jarduera jendetsuak garatzen diren ingurunean inpaktu kaltegarriak minimizatzea ahalbidetzen duen prozedura baten bidez”.

Turismo-sektoreko operadore nagusiek lehen eskutik ezagutu dute mota guztietako ospakizun eta ekitaldiekin lotutako ingurumen-inpaktu negatiboak minimizatzeko prozedura

Bere hitzaldian azaldu duenez, “ekitaldi baten diseinuan ingurumen-irizpideak txertatzeak hainbat onura dakarzkio erakundeari berari, hala nola uraren kontsumoan aurreztea, baita lehengaienean ere, berrerabilpenari esker; kostuak murriztea, energia-efizientzia handiagoari esker edo hondakin gutxiago sortzeagatik, eta horrek, aldi berean, kudeaketa-kostuak aurreztea eragiten du”.

Ekitaldi bat Erronka Garbia markapean ziurtatzeko, ziurtagiria eskatzeko inprimakia bete behar da ekitaldia antolatu aurretik. Ekitaldia egin bitartean, Ingurumenaren Jasangarritasunerako Plana osatu behar da. Erakundeak planean zehaztutako jarduketak eta neurriak bete dituela egiaztatuko du Ihobek auditoria presentzial baten bidez. Ekitaldia egin ondoren, erakundeak ekitaldiaren ingurumen-inpaktua kalkulatu behar du Erronka Garbia kalkulagailuaren bidez, eta ekitaldiaren ingurumen-adierazpena entregatu behar du.

Metodologia hori abian jarri zenetik, ziurtatutako ekitaldien kopuruak etengabe egin du gora; 2016an 8 izan ziren, eta, 2022an, berriz, 66. Orain arte, 2023ko urtarrila-urria aldian 85 ekitaldi ziurtatu dira; horietatik % 60 Bizkaian egin dira, % 26 Gipuzkoan eta % 14 Araban.

Tipologiaren arabera, ziurtatutako ekitaldi gehienak kongresuak edo konferentziak dira (% 44), baina erakusketak (% 11), kirol-ekitaldiak (% 8), lanbide-azokak (% 7), kontzertuak eta musika-jaialdiak (% 6), herri-azokak (% 6) eta bestelako ekitaldiak (% 18) ere ziurtatzen dira.


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

22 oct 2026
  • Acción ciudadana
Ihobe publica en su web una calculadora que permite a la ciudadanía conocer su huella de carbono y reducirla
20 oct 2026
  • Compra verde
Euskadi refuerza la compra pública verde como palanca de competitividad y fija un objetivo del 75% en 2030
16 oct 2026
  • Comunicación ambiental
“Bizi Natura”, de EiTB, recibe el Premio de Comunicación Ambiental 2026 por acercar en directo la naturaleza de Urdaibai a la audiencia vasca
16 oct 2026
  • Acción ciudadana
Euskadi se moviliza ante el cambio climático y la transición energética con 122 actividades en ASTEKLIMA 2026