Pasar al contenido principal
05 dic 2023
  • Protección del suelo

Ihobek aurten ere bat egiten du Lurzoruaren Mundu Egunarekin

Ihobek aurten ere bat egiten du Lurzoruaren Mundu Egunarekin

Urtero egiten da, abenduaren 5ean, 2015etik aurrera. Urte horretan, NBEk data hori izendatu zuen, FAOk proposatuta

Euskadi Europaren abangoardian dago esparru horretan —osasunaren, biodibertsitatearen, ekosistemen, elikadura-segurtasunaren eta klima-aldaketaren aurkako borrokan funtsezkoa—, 2030erako Lurzorua Babesteko Estrategia duela gutxi onartu, eta Euskadiko lurzorua babesteko lehen kongresua —SOILUZIOAK 2023— urrian egin ondoren.

"Lurzorua eta ura: bizi-iturri" goiburuarekin, aurten Lurzoruaren Mundu Egunak arreta eskatuko du gure planetan lurzoruaren eta uraren arteko harremanak duen garrantziaren inguruan.

Lurzorua eta ura kudeatzeko jardunbide desegokiek higadura eragiten dute, biodibertsitatea kaltetzen dute eta lurzoruaren emankortasuna murrizten dute, eta ura bezalako bizi-baliabide baten kalitatea eta kantitatea murrizten dute. Hala ere, lurzorua kudeatzeko jardunbide jasangarriak daude, eta horien bidez, lurzoruaren beraren osasuna hobetzen da, higadura eta kutsadura murrizten dira, eta uraren iragazpena eta biltegiratzea hobetzen dira. Metodo horiek, halaber, lurzoruaren biodibertsitatea zaintzen dute, emankortasuna sustatzen dute eta karbonoa eskuratzen laguntzen dute; beraz, zeregin garrantzitsua dute klima-aldaketaren aurkako borrokan.

Informazio gehiago: https://www.fao.org/world-soil-day/es/

SOILUZIOAK 2023, lurzorua babesteko urteko ekitaldia

Eusko Jaurlaritzak arlo horretan hartutako konpromisoaren ondorioz, joan den urrian SOILUZIOAK 2023 Euskadiko Lurzorua Babesteko lehen Kongresua egin zen. Kongresu horretan 350 aditu baino gehiago bildu ziren, eta baliabide natural horren kudeaketari buruzko soluzioak eman zituzten.



SOILUZIOAK 2023k, Ihoberen zuzendari nagusi Alexander Botoren hitzetan, "lurzoruaren babesaren kudeaketa integralaren arloan ekintzara pasatzeko bidea hasi zuen, mundu-mailan 2050erako ezarritako helburua lortzeko beharrezko aliantzak ezarriz: lurzoruaren zero degradazio garbia".


www.soiluzioak.eus webgunean, hitzaldiak, argazki-galeria bat, elkarrizketak eta beste hainbat bideo interesgarri daude eskuragarri.

Arlo horretan, Euskal Autonomia Erkidegoak estrategia espezifiko bat du —ingurumen-plangintzako neurri aitzindaria Europan—, eta lurzoruaren babesean inplikatutako politiken zeharkakotasuna bermatzeko, ezinbesteko gobernantza eraginkor baten alde egiten du.

2022ko ekainaz geroztik, 2050ean zero degradazio garbiaren helburu globala lortzeko lanean ari den Euskadiko 2030erako Lurzorua Babesteko Estrategia da. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak koordinatzen du estrategia, eta mendearen erdialdera lurzoruak modu jasangarrian kudeatzea du helburu. Horrela, lurzoruaren osasuna eta funtzioak bermatuko ditu epe luzera, baita haren erabilera ere etorkizuneko belaunaldien aldetik. 

Esperientziak Ekoetxea Sarean

Gazteenek lurzoruaren garrantziaz kontzientziatzeko egun honetan parte har dezaten, Ekoetxea Sareak "Lurzorua eta ura: bizi-iturri" esperientzia digitala diseinatu du. Esperientzia horretan, ikasleek modu birtualean parte hartuko dute beren ikastetxeetatik. Taldeka antolatutako abentura ludikoa eta interaktiboa da, eta, horren bidez, Euskadiko ikastetxeek lurzoruaren kudeaketa jasangarriaren lotutako curriculum-edukiak landuko dituzte. Dinamikak honako alderdi hauek jorratuko ditu: klima-aldaketaren kausak eta aldaketa horrek ekosistemetan dituen ondorioak, atmosferaren eta hidrosferaren funtzioak eta Lurrean bizitzeko duen funtsezko eginkizuna, ekosistemak kontserbatzeko ohitura jasangarrien garrantzia, eta ingurumenaren, giza osasunaren eta beste izaki bizidun batzuen osasunaren arteko erlazioa.

Esperientzia horrek lurzoruari buruzko beste batzuk osatzen ditu, hala nola "Lurraren arrasean", Ekoetxea Txingudin egingo den "Jenga" jokoaren egokitzapena. Bertan, parte hartzen duten familiak lurzoruak baliabide berriztaezin gisa duen garrantziaz jabetuko dira eta bertan bizi den dibertsitate naturalaz eta kaltetzen duten faktoreez jabetuko dira. Ekoetxea Meatzaldean, bestalde, beste jarduera bat egingo da Zugaztietako meatze-ustiapeneko eremu zaharrean hainbat lurzoru mota ikusteko. Esperientzia horri esker, denboran zehar egindako giza jarduerek lurzoru horietan zer eragin izan duten ezagutuko dute parte-hartzaileek.


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

25 may 2026
  • Protección del suelo
Ihobe celebra el I Foro Social de Suelo de Euskadi con la participación de medio centenar de especialistas de diversos sectores económicos
04 dic 2025
  • Protección del suelo
Euskadi su suma al Día Mundial del Suelo
17 feb 2025
  • Protección del suelo
Ihobe acoge la reunión anual de la plataforma europea SOILveR
04 dic 2024
  • Protección del suelo
El Día Mundial del Suelo 2024 se celebra en Euskadi con la recuperación de emplazamientos en desuso para la implantación de nuevos proyectos