Pasar al contenido principal
04 jun 2021
  • Economía circular
  • Sostenibilidad local
  • Planificación ambiental

Basque Green Deal ekimenak ongietorria egiten die Bioterra azokara datozen bisitariei

Basque Green Deal ekimenak ongietorria egiten die Bioterra azokara datozen bisitariei
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, Arantxa Tapiak eta Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak, Iñigo Ansolak gaur parte hartu dute Bioterra azokaren inaugurazioan, zeina datorren igandera arte (ekainak 6) Ficoban garatuko den. Beste agintari batzuek ere parte hartu dute inaugurazio ekitaldian, eta bisita egin diote Basque Green Deal ekimenaren bidez Europako itun berdearen espiritua islatzen duen Eusko Jaurlaritzaren standari. Ekonomia- eta ingurumen-arloko ibilbide-orri honen ardatz nagusiak aztertzea bilatzen du ekimenak, hala nola emisioen murrizketa, ekonomiaren deskarbonizazioa, ekonomia zirkularra hondakinak baliabide-iturri bezala erabilita, energia-efizientzia, mugikortasun jasangarria, elikagai-katearen jasangarritasuna edo zero kutsadura ingurune osasungarri bat lortzeko.  

Standa bertan informazioa lortu ahal izango da, halaber, beste zenbait gairi buruz, hala nola mugikortasun alternatiboa, Ekiola proiektua edo "on egin" bonuak

Basque Green Deal proiektuko standean ia sei metro luzeko ilustrazio handi bat gailentzen da, oso kolorista, jasangarritasunarekin konprometitzeko egunerokoan har daitezkeen erabakiei buruz gogoeta egitera gonbidatzen duena. Efizientzia-irizpideekin lerrokatzea, energiaren arrazoizko kontsumoa, hurbileko produktuen kontsumoa, berrerabilera eta birziklapena etxeko esparruan ere egitea posible da.

Tapia sailburuak nabarmendu duenez, Energiaren Euskal Erakundea Bioterran izan da etengabe azokak orain betetzen dituen 18 urteotan, eta orain "adin-nagusitasun honetan egindako lan guztiaren fruituz, jasangarritasun-irizpideen araberako ekonomia- eta ingurumen-arloko helburuak lortzeko ibilbide-orri bat du Euskadik". Bestalde, EEEko zuzendari nagusi Iñigo Ansolak balioan jarri duenez, itun berdeari lotutako ekimenen erakusleihoa izateaz gain, "herritarren kontsultetarako, eta energia aurrezteko laguntza-planak hedatzeko eta mugikortasun jasangarri baten aldeko apustua egiteko zabaldutako atea" ere bada Bioterra.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

01 sep 2026
  • Economía circular
Ihobe impulsará proyectos de descarbonización y gestión de riesgos de transición con la incorporación de jóvenes profesionales en pymes vascas gracias al programa Murriztearren 2026
21 ago 2026
  • Economía circular
Ihobe abre las inscripciones del nuevo Programa Formativo en Economía Circular para profesionales en activo
16 jul 2026
  • Economía circular
EFRAG incluye la herramienta Climate & Circularity Calculator de Ihobe en la segunda edición de su informe de mapeo de herramientas digitales
13 jul 2026
  • Planificación ambiental
Ihobe abre las inscripciones de un taller sobre inteligencia artificial aplicada a la evaluación ambiental