Pasar al contenido principal
22 nov 2022
  • Sostenibilidad local

Debabarreneko Mankomunitateak Udalerrietan ekintzak antolatu ditu Hondakinak Prebenitzeko Europako astearen baitan “Ondo birziklatzea, guztion onura” lelopean

Debabarreneko Mankomunitateak Udalerrietan ekintzak antolatu ditu Hondakinak Prebenitzeko Europako astearen baitan “Ondo birziklatzea, guztion onura” lelopean

Azaroaren 19tik 27ra ospatuko da aurten Europa mailan Hondakinak Prebenitzeko Astea, hondakinen kudeaketa egokiari buruzko kontzientziazioa sustatzeko helburuarekin. Horregatik, Mankomunitateak hainbat ekintza antolatu ditu eskualdeko udalerrietan hondakinak egoki sailkatzearen onurak azpimarratzeko.


Iosu Arraizek, Mankomunitateko lehendakariak adierazi duenez, “iaz udalerrietako plazak zaborrez beteta erakutsi genituen irudi errealisten bidez, sortzen ditugun hondakin kopuru erraldoien inguruan kontzientziatzeko. Aurten, aldiz, hondakinak egoki sailkatzearen onuretan jarri nahi dugu azpimarra, gaikako bilketa areagotzeko arrazoi gehigarriak emateko herritarrei eta norberak hondakinak birziklatzeko egiten duen ahaleginak baduela eragin positiboa ikusarazteko”.


“Beti errepikatzen dugu hondakinak modu egokian sailkatzean ingurumenarekiko begiruneatsugoak izateko eta gizakion ingurumen aztarna gutxitzeko urratsak ematen ari garela. Dena den, “Ondo birziklatzea, guztion onura” kanpaina berriaren bidez, egungo gizartera beste ikuspegi batetik hurbildu nahi dugu, hondakinak modu egokian sailkatzeak guztiontzat eta norberarentzat dakartzan onurak plazaratuz, hausnarketa areagotzeko eta ohitura aldaketak eragiteko”, gehitu du Arraizek.


Hori horrela, Debabarrenako Mankomunitateak hainbat ekintza egingo ditu eskualdeko udalerrietan.


Konpost banaketa informazio puntuetan


Iazko gabonetan “Gabonetako oparirik onena: hondakinei bigarren bizitza bat ematea” kanpaina pilotua egin zuen Mankomunitateak Elgoibarren eta doan banatu zuen eskualdean birziklatutako bio-hondakinekin sortutako konposta Aita Agirre plazan, landare haziak zituen lorotzi bidegradagarri batekin batera. 400 pertsonatik gora gerturatu ziren, eta ekimenak izandako harrera ona ikusita, aurten gainerako herrietara zabaltzea erabaki du Mankomunitateak.


Hori horrela, hondakinak gaika banatzearen onurak azpimarratzeko, eskualdean birziklatutako hondakin organikoekin sortutako konposta banatuko du aurten herriz herri Mankomunitateak. Ondorengo leku eta datetan jarriko ditu informazio puntuak:


DataLekuaOrdua
Azaroak 21, astelehena
Mutriku Eulogio Ulazia plaza
9:30-13:00
Azaroak 22, asteartea
Deba Herriko plaza
9:30-13:00
Azaroak 23, asteazkena
Soraluze Plaza berria
9:30-13:00
Azaroak 24, osteguna
Eibar Unzaga plazako harmailak9:30-13:00
Azaroak 25, ostirala
Ermua Cardenal Orbe
9:30-13:00


Iaz Elgoibarren egin zen moduan, konpostarekin batera lorontzi biodegradagarri txiki bat ere emango zaie herritarrei, petunia-hazi batzuekin, irudikatzeko hondakinak egoki birziklatuz gero bigarren bizitza bat ematen zaiela.


Informazio puntuetan bi ingurumen hezitzaile egongo dira, herritarrek hondakinen inguruan izan ditzaketen zalantzak argitzen eta hondakin bakoitza modu egokian birziklatzeko informazioa ematen. Horrez gain, informazio puntuetan jartzeko euskarri bereziak sortu ditu Mankomunitateak, hondakin bakoitza zein edukiontzitan utzi behar den argi eta modu bisualean adierazteko, konposta jasotzera gerturatzen direnek ikus ditzaten.


Karakterizazioak, edukiontzietako hondakinak aztertzeko

Eskualde mailan dauden birziklapen ohiturak aztertzeko karakterizazioak egin ohi ditu Mankomunitateak. Hauetan, eskualdeko hainbat puntutako edukiontziak aztertzen dira, hondakinak egoki sailkatuta dauden ikusteko. Horrela identifikatzen dira gaikako bilketaren inguruan eskualdean dauden ahulguneak, ondoren lanketak egiteko.


Mankomunitatearen jarduna herritarrengana gerturatzeko eta eskualdeko birziklapen ohiturak nola aztertzen diren ezagutarazteko, Mankomunitateko langileek karakterizazioak egingo dituzte zuzenean informazio puntuak dauden lekuetan.


Herri bakoitzak zenbat aurreztuko luke hondakinak egoki birziklatuko balitu? Hondakinak egoki birziklatzearen beste onuretako bat ekonomikoa da, hau da, herri bakoitzak, eta ondorioz bertako biztanleek, aurreztuko luketen diru kopurua hondakinak modu egokian sailkatuko balitu.


Hondakin bakoitzari ematen zaion trataerak ondorio ekonomikoak ditu.


Ondorioz, errefusean utzi beharrean, ontzi ari, paper eta kartoi eta beira modu egokian birziklatzen baditugu, Mankomunitateak 189,13 euro aurrezten ditu tona bakoitzeko. Horrez gain, biohondakinak modu egokian birziklatzen baditugu, Mankomunitateak 47,28 euro aurrezten ditu tonako.


Gardentasun ariketa batean eta eskualdeko biztanleei egoki birziklatzeko arrazoi gehigarriak emateko helburuarekin, birziklatzeak duen eragin ekonomikoaz informatuko ditu Mankomunitateak “ondo birziklatzea, guztion onura” kanpainaren baitan.


Horretarako, azaroaren 21eko astean, herrietako informazio paneletan hori koloreko kartel deigarriak jarriko ditu Mankomunitateak. Hainbat datu erakutsiko dira bertan: Gipuzkoako datuekin alderatu ditu Mankomunitateak eskualdeko udalerri guztiak. Udalerri bakoitzeko gaikako bilketa tasaren ehunekoa eta biztanle bakoitzeko zenbat kg hondakin birziklatzen diren agertuko da, kasu bakoitzean zer hobetu behar den ikusarazteko.


Horrez gain, udalerri bakoitzean hondakinak egoki birziklatuz gero aurreztuko litzatekeen diru kopurua ere jakinaraziko da karteletan. Kartelen osagarri diren eskuorriak ere egin ditu Mankomunitateak, herrietan jarriko dituen informazio puntuetan banatuko direnak, non azalduko den aurrezki hori zer dela eta lortzen den.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

15 ene 2026
  • Sostenibilidad local
Las entidades locales vascas ponen en marcha más de un centenar de proyectos para actuar en la mejora ambiental de su entorno
24 sep 2025
  • Sostenibilidad local
Nueva convocatoria de ayudas para que las entidades locales impulsen la transición sostenible en Euskadi
18 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El proyecto europeo LIFE OCTOPUS evalúa sus avances en un primer encuentro en Varsovia
17 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El Gobierno Vasco presenta la nueva orden de ayudas a entidades locales que realicen acciones de desarrollo sostenible