Pasar al contenido principal
17 may 2022
  • Sostenibilidad local

Bizkaiko Foru Aldundiak “Bizikidetzarako gune irekien udal kudeaketa akustikorako jardunbide egokien gida teknikoa” argitaratu du

Bizkaiko Foru Aldundiak “Bizikidetzarako gune irekien udal kudeaketa akustikorako jardunbide egokien gida teknikoa” argitaratu du

Kutsadura akustikoa da osasun-arazo gehien eragiten dituen ingurumen-faktoreetako bat. Entzumen-sisteman izan dezakeen eraginaz harago, nahasmendu psikopatologikoak, psikoteknikoak eta jokabide, memoria- eta arreta-arazoak eragin ditzake. Izan ere, Ingurumenaren Europako Agentziaren (AEMA) arabera, urtero 16.600 heriotza eta 72.000 ospitaleratze baino gehiago eragiten ditu Europan.

Lurraldeko udalekin gauzatutako partaidetza-prozesuaren ondorioz, Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasun eta Ingurune Naturaleko Sailak gomendioak emateko eta kontsultarako dokumentu lez egin du argitalpena, eta horrekin udal kudeaketaren eguneroko jardunean zarataren inguruan planteatzen diren gaiei buruzko konponbideak bilatzen lagundu gura du.

Gidak toki-erakundeek euren eskumenak erabiltzeko dituzten gakoak identifikatzeko aukera ematen du.

Argitalpen honetan jorratutako alderdietan udalaz gaindiko araudirik ez dagoenez, azaldutako edukiak ezin dira lotesletzat hartu; aitzitik, udal-arduradunei iradoki eta gomendatu gura zaizkie.

“Bizikidetzarako gune irekien udal kudeaketa akustikorako jardunbide egokien gida tekniko” honen helburua landutako gai bakoitzerako indar-ideiak aurkeztea da. Horrela, udalek gai horiek kudeatzeko jarraibideak edo ideiak identifikatu ditzakete, euren autonomia eta eskumenak baliatuz aplikagarritzat jotzen dituzten heinean.

Gidan jorratzen diren gaiak gune publikoko, udal-zerbitzuetako eta bide publikoko lanetako kutsadura akustikoa dira:

  • Gune publikoaren erabilera eta kutsadura akustikoa: Bizkaiko udalerrietako gune publikoa oso egoera larrian dago hainbat jarduera motaren ondorioz:
  1. Ostalaritzako terrazak bide publikoan.
  2. Gazteen lonjen eta txokoen kanpoko zarata
  3. Jendeak bide publikoan eragindako gaueko zarata: botelloia, gaueko aisialdirako lokalen kanpoko zarata.
  4. Bide publikoan sortzen den eguneko zarata: kaleko musikariak, kirol-guneak edo aisialdi-guneetako musika ekipamendu mugikorrak.
  5. Gune publikoan antolatutako ekitaldiak eta megafoniaren erabilera.
  6. Herriko jaietan sortutako zarata eta, bereziki, txosnek eta barrakek eragindakoa.

Modu berean, gai horiekin bat etorriz, beste alderdi batzuk ere sartzea interesgarritzat jo da, horien artean udal-zerbitzuen eragin akustikoa bera, garbiketako, hondakinen bilketako eta lorezaintzako udal-zerbitzuek sortzen dutena eta herritarren kexak eragiten dituena. Modu berean, dokumentuan azpimarratzen da beharrezkoa dela herri-lanetako obrek eta lanek eragindako kutsadura akustikoaren kontrola; izan ere, aldi baterako ezinbesteko jarduerak dira, baina eragin akustiko handia dute.


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

15 ene 2026
  • Sostenibilidad local
Las entidades locales vascas ponen en marcha más de un centenar de proyectos para actuar en la mejora ambiental de su entorno
24 sep 2025
  • Sostenibilidad local
Nueva convocatoria de ayudas para que las entidades locales impulsen la transición sostenible en Euskadi
18 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El proyecto europeo LIFE OCTOPUS evalúa sus avances en un primer encuentro en Varsovia
17 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El Gobierno Vasco presenta la nueva orden de ayudas a entidades locales que realicen acciones de desarrollo sostenible