04
jun
2020
- Ecodiseño
Eusko Jaurlaritzaren Ekoetxea sareko ingurumen-zentroek ateak irekiko dituzte berriro asteburu honetan
Ekoetxea sarea osatzen duten ingurumen-zentroek bihar, ekainak 5, irekiko dituzte berriro ateak, Ingurumenaren Mundu Egunarekin bat eginez eta Euskadiko kultura- eta aisialdi-jarduerei berriro ekitea baimendu ondoren. Oraingoz itxita egongo den Azpeitiko zentroa izan ezik, Ekoetxea Urdaibaik, Txingudik eta Meatzaldea-Peñas Negrasek jarduera-egutegi zabala prestatu dute ekipamendu horiek dauden natura-inguruneaz berriz ere gozatzeko. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak kudeatzen ditu ekipamendu horiek, Ihobe sozietate publikoaren bidez.
Berriro irekitzeko, segurtasuna, higienea eta edukiera kontrolatzeko neurri zorrotzak hartuko dira. Izan ere, jardueren egutegia kanpoaldean garatzeko diseinatu da. Barrualdeko erakusketa-guneak ere irekita egongo dira, baina baimendutako edukiera erdira murriztuko da. Era berean, elementu interaktiboak ezingo dira erabili, birusa pantailak, aurikularrak edo prismatikoak ukituz ez transmititzeko.
Jarduerei buruzko informazio gehiago, Ekoetxea sareko kanal sozialetan eta www.ekoetxea.eus webgunean.
Larunbatetan:
Igandeetan:

EKOETXEA URDAIBAI
Astelehenetik ostiralera:- 10:00. Ibilbide gidatua Urdaibaiko paduretan
- 12:00. Ibilbide gidatua Urdaibaiko kostaldean
- 16:00. Ibilbide gidatua artadi kantauriarrean
Larunbatetan:
- 10:00etan. Zetazeoak 10etan (itsasontziz zetazeoak ikusteko irteerak; kontsultatu webgunean data zehatzak eta leku-aukerak).
- 11:00. Amunategi iturburua
- 16:30. Ibilbide gidatua artadi kantauriarrean
Igandeetan:
- 10:00etan. Ibilbide gidatua Urdaibaiko paduretan
- 12:30. Bisita historiko-naturala Ekoetxea Urdaibairen kanpoaldetik
- 16:30. Ibilbide gidatua Urdaibaiko kostaldean
EKOETXEA MEATZALDEA-PEÑAS NEGRAS
Udako hilabeteetan zehar, interpretazio-ibilbide gidatuak eta autogidatuak eskainiko dira Peñas Negras eta Zugaztietaren inguruetan. Helburu nagusia da Bizkaiko Meatzaldeko ondare baliotsua naturaren eta historiaren aldetik ezagutarazten jarraitzea, eta natura-inguruneak errespetatzeak duen garrantziaz sentsibilizatzea.EKOETXEA TXINGUDI
Oraingoz ez da jarduerarik programatu; informazio-gune gisa irekiko dute.Fuente: Ihobe