Pasar al contenido principal
15 jul 2022
  • Ecodiseño

Teknologia Garbien Euskal Zerrendan zortzi teknologia gehiago sartuko dira, ingurumen-plangintza hedatzen laguntzeko

Teknologia Garbien Euskal Zerrendan zortzi teknologia gehiago sartuko dira, ingurumen-plangintza hedatzen laguntzeko
Zerrendaren azken eguneratzea 2016an egin zen. Eguneratze horretan ekipoetan txertatutako 92 teknologia jaso ziren. Teknologia horiek ingurumenaren arloan lehentasuna duten Euskadiko industria-sektoreei zegozkien. Teknologiak Batzorde Tekniko batek aukeratzen ditu. Batzorde horretan, Ihobek, SPRIk, EEEk, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak eta Zerga Koordinaziorako Organoak parte hartzen dute, eta baliabideen erabileraren efizientzia eta ingurumen-jarduera onena baloratzen dute energiaren (32 ekipo), emisioen (26), uraren (12), hondakinen (11), baliabideen (10) eta zarataren (1) arloetan.

Euskadiren lehiakortasunaren, ingurumenaren eta energiaren arloko helburuetarantz aurrera egiteko baliagarri diren ekipo industrialen zerrenda biltzen du Teknologia Garbien Euskal Zerrendak (TGEZ)

Orain, urte amaierarako aurreikusitako eguneratze berriak zortzi teknologia gehiago izango ditu, eta horiek bereziki garrantzitsuak izango dira Euskadin ingurumen- eta energia-plangintza hedatzen laguntzeko. Teknologia horien hautaketa Ihobek, EEEk eta SPRIk egindako prospekzio-prozesu batean oinarritu da. Hautaketa horren bidez, ekonomia zirkularrak eta trantsizio energetikoak planteatzen dituzten erronka nagusiei erantzun nahi zaie, eta, horregatik, hidrogenoarekin lotutako teknologiak sartuko dira, bai eta galdategien moldekatze-hondarren eta eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen zirkulartasuna erraztearekin zerikusia dutenak ere.


Zerrendan egoteko nahitaezko irizpideak betetzen ez zituzten teknologia zaharkituak kendu ondoren, 63 teknologia garbi egongo dira Teknologia Garbien Euskal Zerrendaren 2022ko eguneratzean. Zerrendako teknologien guztizko kopurua aurreko bertsiokoa baino txikiagoa bada ere, 63 teknologia horien inpaktu globala handiagoa izatea espero da, enpresa eta sektore askori aplika dakizkiekeen teknologiak baitira.

Ingurumen- eta zerga-onurak


Euskadiko Teknologia Garbien Zerrendan sartutako ekipoek, beste gauza askoren artean, energia- eta ingurumen-emaitzak hobetzen laguntzen dute; industria-prozesuen eraginkortasuna areagotzen dute, batez ere enpresa txiki eta ertainei dagokienez; lehengaien erabilera eta kudeaketa adimenduna ahalbidetzen dute; berrerabilera, birziklapena eta errebalorizazioa bultzatzen dituzte; ingurumen-inpaktu global positiboa dute; ezartzen hasi badira ere, ez daude erabat finkatuak proposatutako sektorean, eta teknologia transferitu litekeen instalazio kopurua handia izatea ongi baloratzen da; horrez gain, indarrean den ingurumenaren arloko legeriak ezarritakoak baino ingurumen-balio handiagoak dituzte.

Haien erosketa sustatzeko, gainera, onura fiskalak ditu TGEZn jasotako ekipoak erosteak. Egoitza EAEn duten enpresek zerrendan dauden ekipo osoetan egindako inbertsioaren % 30eko kenkaria lortuko dute sozietateen gaineko zergaren kuota likidoan.

Teknologia garbi baterako baldintzak


Teknologiek hainbat irizpide bete behar dituzte Teknologia Garbien Euskal Zerrendan sartu ahal izateko. Eskala industrialean garatua eta merkatuan eskuragarri egon behar da, eta aplikagarria den sektoreetan duen ezarpen-maila % 40tik beherakoa izan behar da. Ingurumen-inpaktu globala positiboa izan behar da aire, ur, hondakin, lurzoru, energia eta zaratei dagokienez, eta ingurumen-balio horiek indarrean dagoen ingurumen-legeriak ezarritakoak baino hobeak izan behar dira.

Horrez gain, merkatuan ez da egon behar helburu berarekin ingurumen-inpaktu nabarmen hobea duen teknologia erabilgarririk; teknologia berriaren gainkostuaren itzulera-denbora, ohikoaren aldean, bost urtetik gorakoa izan behar da; eta 2.000 eurotik gorakoa, berriz, gutxieneko inbertsioa.

Gainera, sartu beharreko 8 teknologia berriak hautatzeko prospekzio-prozesuan, oso kontuan hartu da transferigarritasuna –zenbat eta enpresa gehiagotan inplementatu, orduan eta hobeto–, teknologiaren izaera (prebentzio-xedea dutenak lehenetsiko dira prozesu-amaierakoen aurretik), eta indarrean dauden ingurumen- eta energia-plangintzen helburuak laguntzeko zer-nolako erabilgarritasun-maila duten.
 
Teknologia Garbien 2016ko Euskal Zerrenda bera eta TGEZren onura fiskalak zehazten dituen argitalpena ez ezik, esteka honen bidez ere lortuko duzu informazio gehiago: https://www.ihobe.eus/ekonomia-zirkularra#garbiak.


Teknologia Garbien Euskal Zerrenda 2016


Teknologia Garbiak Euskadin 2016. Zerga-onurak



Fuente: Ihobe

También te puede interesar

23 abr 2026
  • Ecodiseño
Ihobe y EHU impulsan una nueva formación en ecodiseño orientada a la economía circular
21 nov 2025
  • Ecodiseño
El Basque Circular Hub recibe una delegación de Dinamarca interesada en la transición verde de Euskadi
05 nov 2025
  • Economía circular
  • Ecodiseño
Las empresas vascas podrán impulsar su sostenibilidad con talento joven gracias al programa Ekodiseinatuz de Ihobe
20 jun 2025
  • Ecodiseño
El Basque Ecodesign Center recibe el Premio Lurra Bizkaia en la categoría de cambio climático