Pasar al contenido principal
12 jul 2021
  • Planificación ambiental
  • Economía circular

Euskadik ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astea ospatuko du irailaren amaieran

Euskadik ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astea ospatuko du irailaren amaieran
AsteklimaPandemiaren ondorioz ASTEKLIMA bertan behera utzi zen 2020an, baina Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizio honek hiru lurralde historikoetako jarduera-egutegi zabala eskaini nahi die herritar guzti-guztiei.

2019ko edizioan, ehun jarduera inguru antolatu ziren EAEko 49 udalerritan, klima-aldaketa herritarren agendan jartzeko eta kontzientziatzeko, bai eta herritarrak beren eguneroko ohituretan jarduera zehatzekiko konpromiso pertsonalerantz bultzatzeko ere, ekintza orok, txikia izan arren, garrantzitsua dela kontuan hartuta.

Tokiko erakundeentzako diru-laguntzak


Horretarako, Ihobe sozietate publikoak 50.000 euro bideratuko ditu Euskadiko udal eta toki-erakunde publikoetara, beren udalerrietan herritarrak sentsibilizatzeko ekintzak gauzatu ditzaten.

Ihobek tokiko proiektuetarako diru-laguntzen deialdia ireki du, udalerriek ASTEKLIMArekin bat egin dezaten

Udal eta toki-erakundeetarako laguntzen deialdi horren bidez, ekimen ugari lagunduko dira diruz, hala nola hitzaldiak, jardunaldiak, tailerrak, erakusketak, ipuin-kontaketak, zinema, antzerkia, bideo- edo argazki-lehiaketak, bisita gidatuak edo ate irekien jardunaldiak. Euskadiko udal, eskualde-bulego, mankomunitate, kuadrilla eta garapen-agentzia guztiek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek. Dirulaguntza jasotzeko aukera izango dute soilik 2021eko irailaren 24aren ondoren hasi eta 2021eko urriaren 3an amaituko diren ekintzak.

Eskabideak aurkezteko epea 2021eko uztailaren 26tik 2021eko irailaren 10era bitartean egongo da zabalik, eta eskabide guztiak telematikoki izapidetuko dira.

Laguntzen deialdi honi buruzko informazio guztia Ihoberen webgunean dago eskuragarri.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

15 oct 2026
  • Economía circular
78 industrias vascas impulsan la innovación en economía circular con las ayudas 2026
07 oct 2026
  • Economía circular
Ihobe aborda los requisitos de información, sostenibilidad y trazabilidad asociados al Pasaporte Digital del acero en un Ekosteguna- Jueves de Economía Circular
21 sep 2026
  • Economía circular
Ihobe retoma los Ekosteguna-Jueves de Economía Circular con una nueva programación hasta final de año
16 sep 2026
  • Economía circular
Euskadi impulsa el proyecto Basque Zirkular Metals con el objetivo de liderar la nueva industria circular del acero en Europa