Pasar al contenido principal
02 dic 2021
  • Economía circular
  • Planificación ambiental

Arropa eta jostailuen bilketa gune solidarioa Ekoetxea Urdaibaien Kooperaren alde

Arropa eta jostailuen bilketa gune solidarioa Ekoetxea Urdaibaien Kooperaren alde

Gizarte bazterkerian dauden kolektiboekin lan egiteaz gain, materialak birziklatzea sustatu nahi da

Ekintza honen helburua bikoitza da: alde batetik, gehien behar duten gizarte kolektiboekin lan egin eta elkartasuna adieraztea, eta, bestetik, batzuentzako ez erabilgarriak geratu diren materialak birziklatu eta berrerabili.

Arropa eta jolasak Koopera Gizarte eta Ingurumen Elkarguneari zuzenduak izango dira, bigarren mailako kooperatiba bat, Gizarte Ekimeneko Kooperatibek eta Gizarteratze Enpresek parte hartzen dutena, Caritasek bultzatua; gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonak gizarteratu eta laneratzeko helburua duena, ingurumen-zerbitzuen, berrerabilpenaren eta birziklapenaren, kontsumo iraunkorraren, prestakuntzaren, pertsonen arretaren eta helburua betetzen lagun dezaketen beste jarduera batzuen bidez.

Kooperatiba hauek irabazi asmorik gabeko enpresak dira, eta errentagarritasun soziala bilatzen dute, baliabideak espekulaziorik gabe kudeatuz. Honela okerren pasatzen dutenen egoera soziala eta lana hobetzeko erabiliz, betiere ekonomia zirkularra sustatu nahian.

Ekoetxea Urdaibai, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren ingurumen zentroen sarearen parte da, eta Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak kudeatzen du.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

15 oct 2026
  • Economía circular
78 industrias vascas impulsan la innovación en economía circular con las ayudas 2026
07 oct 2026
  • Economía circular
Ihobe aborda los requisitos de información, sostenibilidad y trazabilidad asociados al Pasaporte Digital del acero en un Ekosteguna- Jueves de Economía Circular
21 sep 2026
  • Economía circular
Ihobe retoma los Ekosteguna-Jueves de Economía Circular con una nueva programación hasta final de año
16 sep 2026
  • Economía circular
Euskadi impulsa el proyecto Basque Zirkular Metals con el objetivo de liderar la nueva industria circular del acero en Europa