Pasar al contenido principal
29 dic 2020
  • Planificación ambiental

Tapiak garapen jasangarriarekiko konpromisoa nabarmendu du Ingurumen Administrazioari eta Natura Ondarea Kontserbazioari buruzko lege-proiektuetan

Tapiak garapen jasangarriarekiko konpromisoa nabarmendu du Ingurumen Administrazioari eta Natura Ondarea Kontserbazioari buruzko lege-proiektuetan
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburuak, Amaia Barredo Ingurumen sailburuordeak lagunduta, Ingurumen Administrazioaren eta Natura Ondarearen Kontserbazioaren lege-proiektuak aurkeztu ditu gaur goizean Legebiltzarrean. Proiektu horiek azaroaren 3an eta 28an onartu zituen Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak, eta orain Legebiltzarrera iritsi dira, eztabaidatu eta onar daitezen.

Aurkezpenean, Tapiak testuingurua, ekarpen nagusiak eta bi proiektuen berritasunak zehaztu ditu.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Administrazioaren Lege Proiektua

Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Administrazioaren Legearen proiektuak antolatu, sinplifikatu eta bateratu egingo ditu ingurumenean eragina duten jardueretarako aurreikusitako administrazio-prozedurak.

Tapiak honako hau nabarmendu du: “Garrantzitsua da aholku-batzordeak bateratzea;.ingurumen-baimen bakarra sortzea; ingurumen-ebaluazioa erraztea, edo erosketa publiko berdea, proiektuan jasotako material birziklatuen % 40rekin, gutxienez”. Horren guztiaren helburua da Administrazio Publikoaren eta herritarren arteko harremana erraztea, hark ingurumenaren arloko erabakiak hartzen parte hartzea errazteko, ingurumen-babesari eta jasangarritasunari buruzko informazio-hornidura, parte-hartzea eta justiziarako sarbidea erregulatuta.

Natura Ondarea Kontserbatzeko Lege Proiektua

Natura Ondarea kontserbatzeko Lege Proiektua lantzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko interes komunitarioko habitaten eta naturagune babestuen kontserbazio-egoera aztertu da, eta EAEko legegintza-esparrua honako hauetara eguneratu behar dela kontuan hartuta: 2030erako Biodibertsitatearen Europako Estrategia berria, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuak eta 2030erako Basque Country Agenda.

Tapiak nabarmendu du garrantzitsua dela “naturaguneak eta biodibertsitatea babesteko esparru juridikoa ezartzea, natura-ondarearen ikuspegi integral batetik, natura-ondarearen kudeaketan eta babesean klima-aldaketaren politika integratzea eta Espazio Babestuen inguruko populazioen garapen sozioekonomikoa babestea, berariazko planen bidez. Oso garrantzitsua da gizarte zibila natura-ondarearen kontserbazioan inplikatzea, lurraldearen zaintzaren eta jabe pribatuekiko akordioen bidez”.

Natura-ondarea kontserbatzeko egungo lege-proposamena:
  • Indarrean dagoen araudia eguneratzen du, azken hamarkadetan arlo horretan garatutako Europako legeria zabalera egokitzeko
  • Ikuspegi integrala emango dio natura-ondareari, natura-ingurunearen kudeaketan eskumenak dituzten administrazioen arteko koordinazioa hobetuko du eta zuzeneko lotespena ezarriko du klima-aldaketaren politikekin, garapen ekonomiko eta sozialerako aukera berriak sortzea oinarri hartuta.
  • Euskal Autonomia Erkidegoa EBko lurraldearen % 1 baino gutxiago da, eta Europaren intereseko habitaten % 35, fauna-espezieen % 21 eta flora-espezieen % 2 hartzen ditu

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

07 abr 2026
  • Planificación ambiental
El 16 de abril arrancan los Ekosteguna-Jueves de Ecoeficiencia de Ihobe, jornadas técnicas para profesionales en activo
26 mar 2026
  • Planificación ambiental
El informe de Coyuntura Ambiental de Euskadi muestra en 2025 avances en aire y descarbonización, y señala retos en agua y biodiversidad
10 feb 2026
  • Planificación ambiental
La industria vasca acelera su transición hacia la sostenibilidad, según el último Ecobarómetro Industrial de Ihobe
26 nov 2025
  • Residuos
  • Planificación ambiental
Josu Bilbao, viceconsejero de Medio Ambiente: “cada vez reciclamos más y depositamos menos en vertedero”