25
may
2022
Cristina Enea, Euskadiko lehen kultur zentroa bere erakusketetan IHOBEk garatutako Erronka Garbia ziurtagiri iraunkorra ezartzen
Marisol Garmendia Donostiako Udaleko Ekologia zinegotziak ingurumenarekiko dugun konpromisoa azpimarratu du. Garmendiaren esanetan, ia derrigorrezkoa zen irizpide horiek Cristina Enea Fundazioa bezalako erakunde batek garatzen dituen jardueretan aplikatzea, bere eguneroko zereginaren bizkarrezurra baita ingurumenarekiko kezka. Ildo horretan, zinegotziak gaineratu du konpromiso hori antolatzen diren jardueretan
garatzen dugula, eta herritarrei helarazten zaiela. Adibidearekin predikatzea, azken finean.
egiaztatzeko dagoen ziurtagiri bakanetako bat.
Metodologia hori aplikatzearen eta Erronka Garbia ziurtagiriarekin aitortzearen helburua da ekitaldira bertaratutako pertsonak eta erakunde antolatzaileak kontzientziatzea ekitaldi jendetsuen garapenari lotutako inpaktu negatiboak arintzeko beharraz.
Metodologia hori lehen aldiz garatu da kultur zentro bateko erakusketa-programa batean, eta Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxearen urtebeteko programazioa hartu da proiektu hori garatzeko. Xabier Gonzalez Vegasek azaldu duenez, honako hau da iraupen luzeko erakusketa-programazioari eman zaion lehen Erronka Garbia ziurtagiria, eta proiektu hau mugarria da beste espazio batzuk beren proposamenak ziurtatzera animatzeko. Gainera, Gonzalez Vegasek gaineratu du ezen, inplikatutako eragile guztiek eta publikoak eragin ditzaketen ingurumen-alderdiak monitorizatu eta horien gainean jarduteko aukera emateaz gain, hezkuntza-balioa gehitzen duela, egunerokotasuna jasangarriagoa izateko gure ohiturak eta portaerak berrikustea eragiten baitu.
Eneko Calvo Cristina Enea Fundazioko erakusketa-proiektuen arduradunak adierazi duenez, Erronka Garbiaren metodologiari jarraitzeak balio izan digu gure izaeragatik gure DNAn jada ditugun ingurumen-kudeaketako alderdiak sistematizatzeko. Gainera, Calvok gogorarazi duenez, Cristina Enea Fundazioak bere jarduerekin sortzen duen inpaktuaz jabetzeaz gain, artistak, agente ekoizleak, komisarioak, inprentak, garraiolariak... orain arte aurkeztu ez zaizkien alderdiak entzuten edo planteatzen hasi dira.
Marisol Garmendiak azpimarratu duenez, 10.076 pertsona joan dira Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean azken 12 hilabeteetan programatu diren 4
erakusketetara; horietatik % 59 emakumeak izan dira, eta gainerako % 41 gizonezkoak. Erakusketak Herbaria, Cristina Enea. Parke bat hirian, Grafika Soziala. Goi-bilera klimatikoak, aktibismo soziala eta The Wildlife Comedy izan dira. Nabarmentzekoa da lau erakusketen guztizko energia-kontsumoa 58.245 kWh-koa izan dela.
Aztarna hidrikoari dagokionez, Erronka Garbia ziurtagiriarekin egiaztatutako lau erakusketek 10 m³ ur kontsumitu dituzte guztira, eta, beraz, parte-hartzaile bakoitzak litro bat kontsumitu du erakusketa horietara egindako bisitan.
Erronka Garbia ziurtagiriaren beste alderdi garrantzitsu batzuk erosketa berdeak eta hondakinen sorrera dira. Lehenengo kasuan, 39 m² olana egin dira guztira erakusketen publizitate grafikorako, eta horietatik % 100 berrerabiltzen ari dira. Hondakinen sorrerari dagokionez, nabarmendu behar da esposizioen muntaketatik desmuntatu arte, sortutako hondakinak txikiagoak izan zitezen saiatu direla, eta % 100 gaika bildu direla. Honako kantitate hauek bildu dira: hondakin mistoak 1 kg, ontziak 4 kg, papera eta kartoia 5 kg, ehun-hondakinak 1 kg eta zura 1 kg.
Hauek dira Cristina Enean programatutako 4 erakusketek 2021eko martxoaren 25etik aurtengo martxoaren 13ra arte izan dituzten inpaktu nagusiak:
Amaitzeko, Eneko Calvok esan du mugikortasunaren ardatzak egin diola ekarpen handiena karbono-aztarnari (% 87) eta ingurumen-aztarnari (% 84), eta hori gerta daitekeela beste ardatzen ekarpena oso txikia delako, bisitari gehienek Cristina Enera joateko modu iraunkorrak erabiltzen dituztelako eta erosketen eta artelanen garraioaren inpaktua minimizatzen saiatzen delako. Gainera, argi eraginkorrak erabiltzeak, presentzia detektatzeko sistemak erabiltzeak eta erakusketak irekitzeko ordutegien zati handi batean argi naturala aprobetxatzeak ahalbidetu du, Calvoren arabera, energiakontsumo nahiko murritza izatea, eta, gainera, energia berriztagarria da.
Cristina Enea Fundazioko erakusketa-proiektuen arduradunaren hitzetan, ur-aztarna txikia" da, eta Energiaren ardatzak izan du eraginik handiena ( % 79), ziurrenik energia berriztagarrien ekoizpenean zeharka kontsumitzen delako. Esposizioetarako uraren kontsumo zuzena bainu publikoen erabilerara mugatu da; bertan, murrizteko mekanismoak daude, eta, beraz, eragina txikia izan daiteke.
garatzen dugula, eta herritarrei helarazten zaiela. Adibidearekin predikatzea, azken finean.
Erronka Garbia ziurtagiriaren irizpideak duela urtebete hasi ziren ezartzen Cristina Enea Fundazioaren erakusketa-proposamenean
Ekitaldi horiek diseinuan eta antolaketan ingurumen-neurriak txertatzen dituztela ziurtatzeko, Cristina Enea Fundazioak bat egin du Ihobe sozietate publikoak garatu duen Erronka Garbia metodologiarekin. Prozedura horrek aukera ematen du ekitaldiak egiteari lotutako ingurumenaren gaineko inpaktu negatiboak minimizatzeko. Xabier González IHOBEko Ingurumen Jasangarritasuneko zuzendariak nabarmendu duenez, Erronka Garbia ziurtagiriaren eskakizunek ekitaldi baten zikloaren etapa guztietan bete beharreko alderdi guztiak jorratzen dituzte, ingurumen-aldetik iraunkorra izan dadin. IHOBE ziurtagiri honekin 2014an hasi zenetik, mota guztietako 204 ekitaldi egiaztatu dira. Gonzalezek gogora ekarri du Erronka Garbia dela Europan ekitaldi guztien iraunkortasunaegiaztatzeko dagoen ziurtagiri bakanetako bat.
Metodologia hori aplikatzearen eta Erronka Garbia ziurtagiriarekin aitortzearen helburua da ekitaldira bertaratutako pertsonak eta erakunde antolatzaileak kontzientziatzea ekitaldi jendetsuen garapenari lotutako inpaktu negatiboak arintzeko beharraz.
Metodologia hori lehen aldiz garatu da kultur zentro bateko erakusketa-programa batean, eta Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxearen urtebeteko programazioa hartu da proiektu hori garatzeko. Xabier Gonzalez Vegasek azaldu duenez, honako hau da iraupen luzeko erakusketa-programazioari eman zaion lehen Erronka Garbia ziurtagiria, eta proiektu hau mugarria da beste espazio batzuk beren proposamenak ziurtatzera animatzeko. Gainera, Gonzalez Vegasek gaineratu du ezen, inplikatutako eragile guztiek eta publikoak eragin ditzaketen ingurumen-alderdiak monitorizatu eta horien gainean jarduteko aukera emateaz gain, hezkuntza-balioa gehitzen duela, egunerokotasuna jasangarriagoa izateko gure ohiturak eta portaerak berrikustea eragiten baitu.
Eneko Calvo Cristina Enea Fundazioko erakusketa-proiektuen arduradunak adierazi duenez, Erronka Garbiaren metodologiari jarraitzeak balio izan digu gure izaeragatik gure DNAn jada ditugun ingurumen-kudeaketako alderdiak sistematizatzeko. Gainera, Calvok gogorarazi duenez, Cristina Enea Fundazioak bere jarduerekin sortzen duen inpaktuaz jabetzeaz gain, artistak, agente ekoizleak, komisarioak, inprentak, garraiolariak... orain arte aurkeztu ez zaizkien alderdiak entzuten edo planteatzen hasi dira.
Marisol Garmendiak azpimarratu duenez, 10.076 pertsona joan dira Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean azken 12 hilabeteetan programatu diren 4
erakusketetara; horietatik % 59 emakumeak izan dira, eta gainerako % 41 gizonezkoak. Erakusketak Herbaria, Cristina Enea. Parke bat hirian, Grafika Soziala. Goi-bilera klimatikoak, aktibismo soziala eta The Wildlife Comedy izan dira. Nabarmentzekoa da lau erakusketen guztizko energia-kontsumoa 58.245 kWh-koa izan dela.
Aztarna hidrikoari dagokionez, Erronka Garbia ziurtagiriarekin egiaztatutako lau erakusketek 10 m³ ur kontsumitu dituzte guztira, eta, beraz, parte-hartzaile bakoitzak litro bat kontsumitu du erakusketa horietara egindako bisitan.
Erronka Garbia ziurtagiriaren beste alderdi garrantzitsu batzuk erosketa berdeak eta hondakinen sorrera dira. Lehenengo kasuan, 39 m² olana egin dira guztira erakusketen publizitate grafikorako, eta horietatik % 100 berrerabiltzen ari dira. Hondakinen sorrerari dagokionez, nabarmendu behar da esposizioen muntaketatik desmuntatu arte, sortutako hondakinak txikiagoak izan zitezen saiatu direla, eta % 100 gaika bildu direla. Honako kantitate hauek bildu dira: hondakin mistoak 1 kg, ontziak 4 kg, papera eta kartoia 5 kg, ehun-hondakinak 1 kg eta zura 1 kg.
Ingurumen-inpaktuaren laburpena
Hauek dira Cristina Enean programatutako 4 erakusketek 2021eko martxoaren 25etik aurtengo martxoaren 13ra arte izan dituzten inpaktu nagusiak:
- Karbono-aztarna: 25.910 kg CO2 baliokide (3 kg CO2 bal./pax.). % 87 mugikortasunadierazleari dagokio.
- Ur-aztarna eskasiagatik: 322 m³ H2O (0,032 m³ H2O/pax.). % 79 energiaren adierazleari dagokio.
- Ingurumen-aztarna: 2.711.107 mPt (269 mPt/pax.). % 84 mugikortasun-adierazleari dagokio.

Fuente: Ihobe