15
may
2024
- Planificación ambiental
Aclima euskal ingurumeneko klusterra babestu du Ihobek Munichen, sektoreko azoka garrantzitsuenean
Teknologia eta uraren, hondakinen eta lehengaien kudeaketari buruzko foro nagusia da IFAT, eta Munichen ospatzen da maiatzaren 13 eta 17 bitartean
Aclima klusterra babestera joan da Ihobe topaketa honetara, euskal ingurumen-sektorearen lidergo teknologikoari babesa emateko helburuarekin, modu horretan, esparru globalean, Euskadi kokatzeko ingurumen-teknologien garapenean erreferente. Aclimak sustatutako ekitaldietan kokatuta, euskal ingurumen-sektorea erakunde publiko eta sektoreko konpainia askok ordezkatzen dute Munichen, han aurkeztuko dituzte Basque Green Tech deiturikoak, trantsizio ekologikoari aurre egiteko teknologia berritzaileen euskal aplikazioak.Alexander Boto Bastegieta zuzendari nagusia Munichera joan da José María Fernández Alcalá, Ekonomia Zirkularreko arloko zuzendariarekin batera, ingurumen-sektoreko euskal enpresen nazioarteko gaitasunak azaltzera
Alexander Boto Bastegieta Ihobeko zuzendari nagusiak amaiera emango dio Ingurumen-sektoreko euskal enpresen nazioarteko gaitasunak jardunaldiari. Ekitaldiak nazioartean zabalkundea emango dio berrikuntzen garapenean eta ingurumen-soluzio aurreratuen sektorean egindako lanari. Ihobeko zuzendari nagusiarekin batera, jardunaldian parte hartuko dute haren Aclimako homologoak, hau da, Olga Martínek, klusterreko standean parte hartzen duten lau enpresek (Afesa Agaleus, FCC Ámbito, Fivemasa SAU eta LDX Europe) eta Inke Carina erreferentziazko adituak, azken honek bere ikuspegia adieraziko du mundu mailan sektoreak duen etorkizunari eta azken joerei buruz.Aclima eta euskal ingurumen-sektorea
Aclima Euskadiko ingurumen-industrien klusterrak nazioarteko misio hau sustatu du; bertan, bere 21 erakunde eta enpresa elkartuk beren standa izango dute eta jarduera paraleloetan parte hartuko dute, IFAT 2024ek irauten duen bost egunetan.
Aclima, Basque Enviroment Cluster-ek azokarako jarduera-egutegi zabal bat diseinatu du, eta stand bat era izango du
Euskadik azoka honetan parte hartuta lankidetza-sareak eta nazioarteko aliantza estrategikoak errazten ditu, giltzarri baitira ezagutzak, teknologiak eta jardunbide egokiak trukatzeko eta euskal ingurumen-sektorea eszenatoki europarrean indartzeko. Hain zuzen, Ihobek bere presentziarekin Aclimaren ahaleginak babesten ditu, publiko/pribatu lankidetza sustatuz eta teknologia-transferentzia eta komertzio-aukeren hedapena sustatzeko akordioak ezarriz.Nazioarteko ordezkaritza honetarako, Alemanian, hainbat erakunderen babesa ere jaso du Aclimak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailarena, Spri eta BasqueTrade & Investment sozietate publikoena eta baita Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiena ere.
Fuente: Ihobe