Pasar al contenido principal
07 jul 2021
  • Planificación ambiental
  • Biodiversidad
  • Ecodiseño
  • Comunicación ambiental

En verde-Berdean izeneko podcasta ur gaineko Mater museoan ontziratu da Izaskun Suberbiolarekin

En verde-Berdean izeneko podcasta ur gaineko Mater museoan ontziratu da Izaskun Suberbiolarekin

MaterMater teknika tradizionalak erabiliz zurez eraikita dagoen Kantauriko azken euskal atunontzi handia da. Gaur egun, Itsas Gela Elkartea da ontziaren gidaria, eta, hain zuzen ere, Itsas Gela Elkarteak libratu zuen desegitetik, eta ur gaineko museo bihurtu zen euskal arrantzaleen bizitza ezagutzera emateko eta itsas ingurunea zaintzeak duen garrantziari buruz kontzientziatzeko. Izaskun Suberbiolak —nabigatzaileak, itsas zientzialariak, ingurumen-hezitzaileak eta ekimenaren zuzendariak— proiektu honetan sartzen gaitu, itsas ingurunea babesteko erronkei buruz hitz egiten digu, eta natura narriatzen ez laguntzeko aholkuak ematen ditu En verde-Berdean jasangarritasunari eta ingurumenari buruzko Ihoberen podcastaren laugarren atalean.

Arrantzan aritu eta 2003an zeregin horretatik libratu ondoren, Mater ontzi museo ekoaktiboak bi helburu nagusi hauek ditu: euskal arrantza-tresna tradizionalen jasangarritasuna ezagutzera ematea eta itsas ingurumena zaintzeari buruz sentsibilizatzea. Tripulazioak, itsas kultura eta ingurumenarekiko grina kutsatu nahi duen diziplina anitzeko talde batek, jarduera-programa zabala eskaintzen du itsasertz hau ezagutzeko, maitatzeko eta kontserbatzeko, eta, gainera, kanpaina eta proiektu berritzaileak garatzen ditu itsas ingurumenaren inguruan sentsibilizatzeko eta hezteko.

Hori guztia lortzeko ingurumen-hezkuntza da Materek erabiltzen duten baliabide nagusia; hezkuntza-ikuspegi horrek, eremu horretan 15 urtetik gorako esperientzia duenak, honako helburu hauek lortzeko aukera ematen die: bere ingurunearekin inplikatuta eta kontzientziatuta dagoen gizarte bat, herritarrak sortzaileak, aktiboak eta kritikoak, tokiko arazoari aurre egiteko eta konponbideak proposatzeko, beren erantzukizun-zentzua garatuz.

Ingurumen-hezkuntzako proiektu bitxi honen xehetasun guztiak ezagutzeko, Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak sustatutako jasangarritasunari eta ingurumenari buruzko «En verde-Berdean» podcastaren atal berri osoa entzun dezakezu iVoox edo Spotify plataformetan.

Euskadiko jasangarritasunari eta ingurumenari buruzko podcasta

Ihobe sozietate publikoak pasa den martxoan En verde-Berdean aurkeztu zuen, bizimodu jasangarriagoak lortzeko ahaleginean diharduten pertsonei eta erakundeei ahotsa eta inspirazioa emateko. Formatu berrian, Bego Beristain kazetariak, lehen atalean, Gabi Martínez idazle eta naturalista hartu zuen, zeinak gogoeta egin baitzuen arteak eta literaturak egungo eredu sozioekonomikoa birpentsatzeari eta bizimodu jasangarriago eta ingurumena gehiago errespetatuko duen batera igarotzeari egindako ekarpenez.

Bigarren atalean, biodibertsitatea izan zuten mintzagai. Lexeia Larrañaga zuzendariak eta Alex Gutiérrez produktoreak (Avis Producciones) beren film dokumental berriaren («Natura Bizia») ezkutuko kontu guztiak kontatu zizkiguten. Ikus-entzunezko proiektu horrek Euskadiko eta Nafarroako biodibertsitatearen garrantzia nabarmentzen du eta herritarrak beren ingurune naturalera hurbiltzen ditu.

Podcastaren hirugarren atalean Adriana Uribesalgok, Ekomodo enpresaren sormen-zuzendariak eta fundatzaileetako bat denak, ekonomia zirkularrarekin konprometitutako ekimen berritzaile hau aurkeztu zuen. Ekomodo jardueraren ardatza osagarri jasangarriak diseinatu eta merkaturatzea da, ekodiseinuan eta ekoizpen arduratsuan oinarrituta.

Egin harpide, eta Euskadiren jasangarritasunari eta ingurumenari buruz Ihobek eskaintzen duen «En verde-Berdean» podcastaren atal guztiak entzun ahalko dituzu, hala iVoox nola Spotify plataformetan.



Fuente: Ihobe

También te puede interesar

08 jun 2026
  • Comunicación ambiental
  • Corporativo
Las soluciones naturales en la educación ambiental, la medición ambiental e IA, y cómo contar el cambio climático, ejes temáticos de los cursos de verano 2026 de Ihobe
23 abr 2026
  • Ecodiseño
Ihobe y EHU impulsan una nueva formación en ecodiseño orientada a la economía circular
07 abr 2026
  • Planificación ambiental
El 16 de abril arrancan los Ekosteguna-Jueves de Ecoeficiencia de Ihobe, jornadas técnicas para profesionales en activo
26 mar 2026
  • Planificación ambiental
El informe de Coyuntura Ambiental de Euskadi muestra en 2025 avances en aire y descarbonización, y señala retos en agua y biodiversidad