- Sostenibilidad local
Europako Itun Berdearen ekimen nabarmenenei buruzko jardunaldia
Europako Itun Berdearen legegintza-balantzea: datorren arau-tsunamirako prest al gaude? izenburupean, EAEko administrazioko eta ETEetako ingurumen arduradunek eta -teknikariek parte hartu duten online jardunaldia egin da.
Jardunaldia, euskal enpresetan ekonomia zirkularra sustatzera eta bultzatzera bideratutako Ekostegunak izeneko jardunaldi teknikoetako bat da.
Jardunaldian Itun Berdearekin erlazionatutako ekimen nabarmenenak aztertu dira, eta legegintza-ekimenez gain, estrategiak, ekintza-planak eta beste komunikazio batzuk ere jorratu dira.
Marta Marín Sánchezek, Euskadik Europar Batasunerako duen ordezkariak, azken osoko bilkura apirilaren 22tik 25era izan zuen Europako Parlamentuaren bederatzigarren legegintzaldiaren balantze legegilea egin eta etorkizunerako itxaropenak azaldu zituen.
Ihobeko Jose Mº Fernández Alcalák Europako Itun Berdearen legegintza-ekimen nagusiak eta Euskadirentzat dituen inplikazioak azaldu zituen bere hitzaldian.
Gainerako Ekostegunak bezala, aurkezpenak eta jardunaldiaren beraren grabazioa Ihoberen webguneko agendako programan egongo dira eskuragarri: www.ihobe.eus/agenda.
Fuente: Ihobe