Pasar al contenido principal
27 feb 2024
  • Sostenibilidad local

Udalsarea 2030ek Añanako Kuadrillako udalerriak bildu ditu Ribabellosan eskualdeko topaketan

Udalsarea 2030ek Añanako Kuadrillako udalerriak bildu ditu Ribabellosan eskualdeko topaketan

Udalsarea 2030ek Añanako Kuadrillako udalerrien eskualdeko topaketa egin du, eta bertan Armiñon, Erriberagoitia, Iruña Oka, Kuartango, Erribera Beitia, Gaubea eta Zanbranako udaletako eta Añanako Kuadrillako ordezkari politiko eta teknikoek hartu dute parte.


Udalsarea 2030etik 2026ko Plan Estrategikoa, helburu estrategikoak eta datozen urteetarako lan esparruak ezagutzera eman dira: klima eta energia, ekonomia zirkularra eta bioekonomia, erosketa eta kontratazio berdea, lurzoruen babesa, hondakinen prebentzioa eta kudeaketa, eta zero kutsadurarako ekimenak eta osasunarekin erlazionatutako ingurumen bektoreak.

Añanako Kuadrillako ordezkariek udalerri bakoitzean ingurumenaren arloan egindako jarduketak aurkeztu dituzte. Euren esku-hartzeetan agerian utzi dute inguruan administrazio-batzarrek edo udalek sustatutako instalazio fotovoltaikoen proiektu ugari daudela, energia-komunitateen bidez batez ere, gauzatze-fase desberdinetan. Halaber, Kuadrillak udalerri bakoitzean identifikatutako eraikinak birgaitzeko proiektuak errepasatu dira.

Gainera, hondakinak kudeatzeko hainbat ekimen aurkeztu dira, eta hondakinen lege berriaren inguruko interesa agertu dute. Gai horretan ari da lanean Udalsarea 2030, lantalde espezifikoa sortzeko asmoz.


Lurzoruen esparruan, eskualdean gauzatutako jardunbide egokiak aipatu dira, hala nola Ribabellosako lurzoru industrialaren egokitzapena, hezegune bat berreskuratuz, edo Sobrón egokitzeko, birsortzeko, ingurumena hobetzeko eta balioan jartzeko abian jarritako jarduketa integrala.


Azkenik, Udalsarea 2030ek, urte honetan gauzatuko den Sobróngo Uraren Museoa Arabako lehen Ekoetxea bihurtzeko proiektua aurkeztu du, bai eta Añanako gatz-biltegi zahar bat Ekoetxe bihurtzeko proiektua ere.

Bi zentro horiek gaur egun Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-ekipamenduen Ekoetxea sarea osatzen duten lau zentroei gehituko zaizkie (Urdaibai eta Meatzaldea, Bizkaian; eta Txingudi eta Azpeitia, Gipuzkoan).

Adierazi denez, Ekoetxeen filosofia berria ingurunea interpretatzeko gune izatea da, eta, era berean, herritarren portaera-aldaketak aktibatzeko zentro gisa eratzeko beste urrats bat ematea.


Topaketa baliagarria izan da Arabako eremu horrekin harremanetan jartzeko eta jasangarritasunerako bide horretan lankidetzarako zubi berriak eraikitzeko.


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

15 ene 2026
  • Sostenibilidad local
Las entidades locales vascas ponen en marcha más de un centenar de proyectos para actuar en la mejora ambiental de su entorno
24 sep 2025
  • Sostenibilidad local
Nueva convocatoria de ayudas para que las entidades locales impulsen la transición sostenible en Euskadi
18 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El proyecto europeo LIFE OCTOPUS evalúa sus avances en un primer encuentro en Varsovia
17 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El Gobierno Vasco presenta la nueva orden de ayudas a entidades locales que realicen acciones de desarrollo sostenible