Pasar al contenido principal
22 ago 2022
  • Ecodiseño
  • Ecoinnovación

Ekonomia zirkularraren eredua eta eredu horrek industriaren lehiakortasunean duen inpaktua izango dira Basque Circular Summit 2022ren ardatzak

Ekonomia zirkularraren eredua eta eredu horrek industriaren lehiakortasunean duen inpaktua izango dira Basque Circular Summit 2022ren ardatzak
SPRIren lankidetzarekin antolatutako Basque Circular Summit 2022ren (“Walking the talk”) helburuak hauek dira: Europako Itun Berdeak bultzatutako Ekonomia Zirkularraren erronka eta aukera berriak euskal enpresei hurbiltzea; euskal enpresek ekonomia zirkularraren arloan lortutako emaitza berritzaileak partekatzea; eta Eusko Jaurlaritzak euskal enpresei ekonomia zirkularrean oinarritutako ekoizpen-moduetarako trantsizioa errazteko garatu dituen tresnak, gidak eta eskuliburuak aurkeztea.

Basque Circular Summit 2022- "Walking the talk” da Basque Ecodesign Meetingen (BEM) izen berria. Orain arte BEMen lau edizio egin dira Euskadin, arrakasta handiz. Edizio berri honek ekodiseinutik ekonomia zirkularrera doan bilakaera egiten du, eta zuzenduta dago, besteak beste, enpresa ekoberritzaileen garapen arrakastatsuak ezagutzeko eta aplikatzeko interesa duten euskal enpresei; Euskadin ekonomia zirkularra bultzatzeko ahalmena duten erakunde eta administrazio publikoei; Euskadiko eta nazioarteko klusterrei eta enpresa-elkarteei; edo Euskadiko eta nazioarteko ezagutza eta berrikuntzako eragileei.

Behin-behineko izen-ematea irekita dago www.basquecircularsummit.eus webgunean.

Produktu zirkularren erakusketa


Euskal enpresek ekonomia zirkularreko irizpideekin fabrikatutako ehun produktu baino gehiagoren erakusketa bat aurkeztuko da

Euskadin fabrikatutako produktu zirkularren erakusketari esker, Basque Circular Summit 2022n aurkeztuko diren ekonomia zirkularreko metodologia berritzaileak aplikatzearen efektuak eta emaitzak zuzen-zuzenean ezagutu ahal izango dira. Erakusketa publiko orokorrari irekita egongo da nazioarteko ekitaldiak irauten duen bitartean (asteburuan ere bai).

Euskadiko industria-sektore desberdinetako 150 produktu zirkular baino gehiago ikusi ahal izango dira erakusketan: industria-makineria, ontziak, ehunak, zurak, etab., eta produktuek eragindako ingurumen-hobekuntzak xehetasunez ezagutu ahal izango dira. Basque Circular Summit 2022tik pasatu ondoren, erakusketa ibiltari bihurtuko da, eta Euskadiko hainbat kokaleku bisitatuko ditu.

Basque Circular Summit baino lehen, erakusketa Vitoria-Gasteizen bisitatu ahal izango da irailaren 30etik urriaren 9ra.


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

23 abr 2026
  • Ecodiseño
Ihobe y EHU impulsan una nueva formación en ecodiseño orientada a la economía circular
21 nov 2025
  • Ecodiseño
El Basque Circular Hub recibe una delegación de Dinamarca interesada en la transición verde de Euskadi
05 nov 2025
  • Economía circular
  • Ecodiseño
Las empresas vascas podrán impulsar su sostenibilidad con talento joven gracias al programa Ekodiseinatuz de Ihobe
09 jul 2025
  • Ecoinnovación
Ihobe y Aclima trabajarán conjuntamente para mejorar la gestión de residuos, fomentar la innovación ambiental y fortalecer la competitividad del sector ecoindustrial vasco