Pasar al contenido principal
16 nov 2022
  • Cambio climático
  • Sostenibilidad local

Toki-erakundeei klima- eta energia-helburuetan aurrera egiten laguntzeko programa Debagoienan eta Debabarrenan aurkeztu da

Toki-erakundeei klima- eta energia-helburuetan aurrera egiten laguntzeko programa Debagoienan eta Debabarrenan aurkeztu da
Alex Boto Ihobeko zuzendari nagusiak Debagoiena eta Debabarrenako alkateekin bildu da gaur goizean, baita toki-administrazioetako beste hainbat ordezkarirekin ere, hala nola mankomunitateetako zinegotziak eta teknikariak, “Erreminta-Gida” aurkezteko. Gidak energiaren, klima-aldaketaren eta jasangarritasunaren eremuan ekimen berriak garatzeko eskuragarri izan ditzaketen laguntza-erremintak biltzen ditu.

Tokiko administrazioek energia- eta klima-alorreko ekimenak garatzeko eskura dituzten euskarri eta laguntzen berri emateko deitu den aurrez aurreko hirugarren bilera izan da, Energiaren Euskal Erakundea eta Ihobe Euskadiko eskualde guztietan egiten ari diren biraren testuinguruan. Datozen hilabeteetan, Euskadiko udal, mankomunitate, kuadrilla, garapen-agentzia eta landa-garapeneko elkarte guztiek bileretarako deialdiak jasoko dituzte Udalsarea 2030 Udal Jasangarrien Euskal Sarearen bitartez.

Botok azaldu duenez, toki-administrazioak eskumenak dituzte etorkizunean euren energia-kontsumoa baldintzatuko duten oinarrizko gaietan, hiri- eta mugikortasun-ereduan adibidez. Horrez gain, zenbait jardunbide bete beharko dituzte eraikinetan eta ibilgailuetan energia-jasangarritasuna hobetzeko 4/2019 Legeari jarraikiz, 2030. urterako kontsumoa % 35 murrizteko eta energia berriztagarriak % 32 izatea lortzeko helburuekin.

Energiaren Euskal Erakundeak eta Ihobe-k egindako gidak erantzuna eman nahi dio Kontingentzia Planean Euskadin energia aurrezteko jasotako ekimenetako bati, eta klima-aldaketa arintzeko eta hartara egokitzeko helburuak betetzeko bidean aurrera egitea ere ahalbidetzen du, 2019ko uztailean Eusko Jaurlaritzak egindako klima-larrialdiko adierazpenaren ostean.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

14 oct 2026
  • Cambio climático
La mesa KAIA del Gobierno Vasco analiza los avances de los proyectos demostradores de adaptación al cambio climático
09 oct 2026
  • Cambio climático
Ihobe impulsa proyectos concretos de adaptación al cambio climático en un ámbito europeo y local
05 oct 2026
  • Cambio climático
Euskadi reúne en Irún a doce regiones europeas avanzadas en políticas de adaptación al cambio climático
05 oct 2026
  • Cambio climático
Uhinak llama a convertir el conocimiento científico en decisiones para adaptar el litoral al cambio climático