Pasar al contenido principal
15 dic 2023
  • Sostenibilidad local

Gasteiz Jasangarritasunerako Tokiko Gobernuen Sareko (ICLEI) Europako Batzorde Exekutiboko kide izango da

Gasteiz Jasangarritasunerako Tokiko Gobernuen Sareko (ICLEI) Europako Batzorde Exekutiboko kide izango da

Gasteiz Europako Eskualdeko Batzorde Exekutiboko zuzendaritzako kide izango da Jasangarritasunerako Tokiko Gobernuen Sarearen (ICLEI) barruan. Udalsarea 2030 erakunde horri atxikita dago duela hogei urtetik. Maider Etxebarria alkatea urtarrilean Bruselan egingo den bileran sartuko da era formalean zuzendaritza-organo horretan.


Azaroaren 10ean amaitu zen Europako Batzordeko zuzendaritza osatzeko hautagaitzak aurkezteko epea. ICLEIko presidentetzatik berrikusi eta egiaztatu da organo hori berritzeko eta bost kide berriak “aho batez” hautatzeko proposatutako botoen prozesua.


Gasteizko alkatearekin batera, besteak beste Finlandiako, Danimarkako, Alemaniako eta Portugalgo ordezkariek osatzen dute zuzendaritza-batzordea. Urtarrilean Belgikan izango den hitzorduak ICLEIren Europako presidentetza eta presidenteordetza aldarrikatzeko eta Batzorde Exekutibo Globaleko ordezkariak izendatzeko ere balioko du, eta Gasteizko alkatea horretarako ere proposatuko da.


Era berean, Batasuneko hiriburuko egonaldia ICLEIko kideek Europar Batasuneko instantziekin bilerak eta topaketak egin ditzaten baliatuko da.

ICLEIk 2024rako programatutako ekitaldien artean, urriaren 1etik 3ra bitartean Danimarkako Aalborg hirian Hiri Jasangarrien Europako Konferentzia egitea dago aurreikusita.


ICLEI garapen jasangarriarekin konprometitutako tokiko eta eskualdeko gobernuen munduko sare liderra da. 1990ean sortu zen, eta mila exekutibo baino gehiago ditu kide. Kideei soluzio jasangarriak bilatzen laguntzen die, proiektuen, ekimenen eta programen bidez aldaketa positiboa bultzatzen duen berdinen arteko mugimendua sortuz.


ICLEI Europar Batasunaren esparruan hiri-jasangarritasunarekin erlazionatutako prozesu politikoetan sartuta dago, eta estuki egiten du lan Europako sareekin, Europako Batzordearekin, Lurraldeetako Lantaldearekin eta helburu bera duten beste erakunde askorekin.


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

15 ene 2026
  • Sostenibilidad local
Las entidades locales vascas ponen en marcha más de un centenar de proyectos para actuar en la mejora ambiental de su entorno
24 sep 2025
  • Sostenibilidad local
Nueva convocatoria de ayudas para que las entidades locales impulsen la transición sostenible en Euskadi
18 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El proyecto europeo LIFE OCTOPUS evalúa sus avances en un primer encuentro en Varsovia
17 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El Gobierno Vasco presenta la nueva orden de ayudas a entidades locales que realicen acciones de desarrollo sostenible