Pasar al contenido principal
28 abr 2021
  • Corporativo

Ihobek 2021eko lehenengo hiruhilekoan zehar egin dituen aurrerapenen laburpen bat aurkeztu du

Ihobek 2021eko lehenengo hiruhilekoan zehar egin dituen aurrerapenen laburpen bat aurkeztu du
Sozietate publiko honek nabarmentzen dituen alderdien artean ingurumen-legeria berriaren garapenean eta jasangarritasunerako plangintzan eskaintzen diharduen laguntza dago, zehazki, hurrengo hamarkadarako ibilbide-orria markatzen dituzten planak eta legeak egiteko eskaintzen duena; hala nola, EAEko Ingurumen Esparru Plana; Lurzorua babesteko Estrategia; Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana; Erosketa eta Kontratazio Berderako Programa eta Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Legea.

Enpleguari eta ekintzailetza berdeari buruzko programei dagokienez, txostenean azpimarratzen da pasa den martxoaren 17an Basque Circular Hub berria aurkeztu zela eta jarri zela martxan, eta Ekonomia Zirkularreko Ekoberrikuntza Programako ekodiseinua, birmanufaktura eta metal, plastiko eta mineralen ekonomia zirkularraren inguruko 26 proiektu ekoberritzaile bultzatu zirela. Proiektu horiek gauzatu ondoren espero diren emaitzetako batzuk hauek dira: berotegi-efektua eragiten duten gasak (BEG) urtean 63.500 tona murriztea, zabortegira urtean 475.000 tona hondakin ez bidaltzea eta 19 negozio-ildo sortzen laguntzea.

Bestalde, Ihobek lurraldea klima-aldaketaren ondorioetara egokitzeko eta erresilientziarako zein emisioak murrizteko jarduketetan hartzen du parte, esate baterako, Life Urban Klima 2050 proiektua koordinatuz. Proiektu horrek Europako Batzordearen bisita jaso du, proiektua ebaluatzeko, eta oso pozik daude aurrerapen-mailarekin.

Era berean, aurrerapenak egin dira Euskadiko 2030erako Ekonomia Zirkularraren Estrategia ezartzeari dagokionez. Zehazki, hasi da Basque Ecodesign Center erakundearen jarduketa-aldi berrirako (2021-2024) lan-planaren diseinua.

Udalsarea 2030-Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sareak bere 56. batzorde teknikoa egin zuen eta, bertan, azken urtean eskuraturiko emaitzez eta bere plan estrategiko berrian egindako prozesuaz jabetu zen.

Sozietate publiko honek kudeatzen duen Ekoetxea jasangarritasunaren aldeko hezkuntza-zentroen sareak sarearen 2024rako etapa estrategiko berriaren diseinuan egin du lan. Digitalizazioa eta berrikuntza pedagogikoa funtsezkoak izango dira eredu malguago, irekiago eta komunikatiboago bat lortzeko.

Ihobe ere bere estrategia diseinatzen ari da, aliantzekin. 2021eko lehen hiruhileko honetan, lankidetzarako oinarriak definitzen ari dira, adibidez, Aclima, Confebask, Orkestra, Neiker, Tknika eta EHUrekin. Gainera, berritu egin dira lankidetza-hitzarmenak Kazetarien Euskal Elkargo eta Elkartearekin zein Ingurumen-informazioaren Kazetarien Elkartearekin (APIA).

Ihoberen aurrerapen-txostenak hiru hilean behingo dokumentuak dira eta, horien bidez, bezeroek, hornitzaileek eta, oro har, herritarrek Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako sozietate publiko honen jardueraren garapenean izandako aurrerapen garrantzitsuenak ezagut ditzakete.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

08 jun 2026
  • Comunicación ambiental
  • Corporativo
Las soluciones naturales en la educación ambiental, la medición ambiental e IA, y cómo contar el cambio climático, ejes temáticos de los cursos de verano 2026 de Ihobe
27 mar 2026
  • Corporativo
Ihobe impulsa 639 acciones en municipios y moviliza a más de 2.200 empresas en 2025 para avanzar en la transición energético-climática de Euskadi
09 dic 2025
  • Corporativo
Solicita tu ejemplar del calendario Ihobe 2026
01 jul 2025
  • Corporativo
Ihobe ha actualizado su Plan de Contratación para el segundo semestre de 2025