Pasar al contenido principal
16 dic 2020
  • Ecodiseño
  • Economía circular

Euskadiko Basque Circular Hub enpresen bila ari da ekonomia zirkularreko proiektuak arlo horretako gazte espezialisten laguntzaz garatzeko

Euskadiko Basque Circular Hub enpresen bila ari da ekonomia zirkularreko proiektuak arlo horretako gazte espezialisten laguntzaz garatzeko

Basque Circular HUBek beste deialdi bat ireki du ekonomia zirkularreko proiektuak garatu nahi dituzten enpresen lankidetza lortzeko. Proiektuak HUBeko gazteen laguntzarekin eta ekodiseinuaren, ekoberrikuntzaren eta ekonomia zirkularraren sektorean esperientzia handia duten espezialisten tutoretzapean egingo dira. 


Basque Circular HUB ekonomia zirkularreko gazte profesional espezialistak trebatzeko ekimen bat da, Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak eta Novia Salcedo Fundazioak sustatuta, eta UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen, Deustuko Unibertsitatearen, Mondragón Unibertsitatearen (MU) eta Basque Ecodesign Center zentroaren lankidetzarekin. Jakintzaren HUB honek aurreko bi egitasmotan pilatutako esperientzia guztia biltzen du: Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Ekodiseinu Ikasgela programan eta Basque Ecodesign Center zentroko Ideien Laborategian.


Aurreikusitako prestakuntza-zikloetan zehar, gazteek arlo hauetako prestakuntza espezializatua jasoko dute: produktuaren ingurumen-legeria, Bizi-zikloaren azterketa (BZA), produktuaren ekoetiketatzea, marketin ekologikoa, ingurumen-zaintza lehiakorra, kontsumo zirkularra eta Ekodiseinuaren metodologia. Guztira, 100 gaztek baino gehiagok parte hartuko dute, eta Euskadi osoko enpresetan garatu ahal izango dira proiektuak.


Gazteek, prestakuntza-aldia amaituta, ordaindutako praktiken modalitatean sartuko dira enpresetan; praktiken iraupena malgua izango da, 3 hiletik (2021eko urtarrila-martxoa) 6 hilera (2021eko otsaila-uztaila) bitartean, eta Basque Circular Hubeko tutore aditu batek ikuskatuko ditu une oro. Proiektu osoaren jarraipen zehatza egingo du aditu horrek, arrakastatsua izan dadin.


Interesa duten enpresek 2020/12/23ra arteko epea dute eskaera egiteko, Basque Circular HUBen webgunearen bitartez.


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

15 oct 2026
  • Economía circular
78 industrias vascas impulsan la innovación en economía circular con las ayudas 2026
07 oct 2026
  • Economía circular
Ihobe aborda los requisitos de información, sostenibilidad y trazabilidad asociados al Pasaporte Digital del acero en un Ekosteguna- Jueves de Economía Circular
21 sep 2026
  • Economía circular
Ihobe retoma los Ekosteguna-Jueves de Economía Circular con una nueva programación hasta final de año
16 sep 2026
  • Economía circular
Euskadi impulsa el proyecto Basque Zirkular Metals con el objetivo de liderar la nueva industria circular del acero en Europa