Pasar al contenido principal
13 abr 2023
  • Economía circular
  • Ecodiseño

Ihobek ekonomia zirkularrari buruzko doako ikastaro berriak eskainiko dizkie jarduneko profesionalei

Ihobek ekonomia zirkularrari buruzko doako ikastaro berriak eskainiko dizkie jarduneko profesionalei

Prestakuntzaren helburua lehiakortasuna hobetzea da, ikuspegi zirkular eta arduratsuago

ETE Zirkular Euskadi ekimenera atxikitako bitarteko eragile guztiekin lankidetzan antolatu da programa, eta horrek aukera emango du eskari handiena dagoen lurralde historikoetan hainbat ikastaro errepikatzeko. Ikastaro guztiak doakoak eta aurrez aurrekoak izango dira.

Jardunean dauden eta interesa duten profesionalek ikasturte bakoitza baino 3 egun lehenago egin dezakete eskaera, atxikitako triptikoan ageri diren izen emateko esteken bidez edo Ihoberen agendaren bidez.

Basque Circular Hub


Basque Circular Hub Euskadiko ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen zentroa da, eta Ihobe sozietate publikoak kudeatzen du. Zentro aitzindari hau Eusko Jaurlaritzaren, Gasteizko Udalaren, Bilboko Udalaren, Deustuko Unibertsitatearen, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU), Mondragon Unibertsitatearen, Lanbide Heziketako Euskadiko Ikerketa Aplikatuko Zentroaren (Tknika), Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolaren (Tecnun) eta Novia Salcedo Fundazioaren arteko lankidetza publiko-pribatuaren fruitua da.

Merkatu prospektiba eta prestakuntza aurreratuko zerbitzuak eskaintzen espezializatuta dago, baita joeren analisiaren eta ekonomia zirkularraren arloko ezagutza aditua sortzen ere.


Informazioa Basque Zirkular Hub-en


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

01 sep 2026
  • Economía circular
Ihobe impulsará proyectos de descarbonización y gestión de riesgos de transición con la incorporación de jóvenes profesionales en pymes vascas gracias al programa Murriztearren 2026
21 ago 2026
  • Economía circular
Ihobe abre las inscripciones del nuevo Programa Formativo en Economía Circular para profesionales en activo
16 jul 2026
  • Economía circular
EFRAG incluye la herramienta Climate & Circularity Calculator de Ihobe en la segunda edición de su informe de mapeo de herramientas digitales
14 may 2026
  • Economía circular
Ihobe publica una guía para anticipar y gestionar los riesgos de transición de las empresas hacia una economía sostenible