Pasar al contenido principal
06 ago 2021
  • Planificación ambiental
  • Cambio climático

Urdaibai Biosfera Erreserbak ibilgailu elektrikoen errekarga-puntu bat ezarri berri du Ekoetxea Urdaibaiaren aparkalekuan

Urdaibai Biosfera Erreserbak ibilgailu elektrikoen errekarga-puntu bat ezarri berri du Ekoetxea Urdaibaiaren aparkalekuan
Energia-iturri garbietatik sortuak diren eta jatorri berriztagarriaren ziurtagiriak dituzten energia % 100 berdearekin birkargatuko ahal izango dira ibilgailuen bateriak. Birkarga-puntu berria Iberdrolaren birkarga publikoko app-ean egongo da. App horretan, ibilgailu elektrikoak kargatzeko leku guztien informazioa jasotzen da (Iberdrolarenak nahiz beste operadore batzuenak). App-aren bitartez, kargagailua geolokalizatzen da, denbora errealean duen erabilgarritasuna egiaztatzen da, eta, erabilgarri badago, mugikorretik erreserbatu eta ordaindu daiteke.

Urdaibai mugikortasun jasangarrirantz


Neurri honen bitartez, pauso bat eman nahi izan da Europako Batasunak “Energia garbia europar guztientzako” arau-multzoak zehazturiko helburuak lortzeko bidean. Europa mailako araudi horren bidez, 2015eko gailurrean energia-eredu jasangarriago baterantz hartutako konpromisoak betetzeko bide-orria definitzen da. Urdaibaik erronka ezarri dio bere buruari kalitatezko mugikortasun-eredu eraginkorragoa eta jasangarriagoa lortzeko, eta, aldi berean, eskualdearen garapen sozioekonomikoari lagundu, ingurumenaren kalitatea hobetu eta Urdaibai Euskadin eta Europan integra dadin bultzatzeko.

Iberdrola, mugikortasun elektrikoa eta energia berdearen berreskurapena


Iberdrolak garraioaren elektrifikazioaren alde egiten jarraitzen du, ekonomia deskarbonizatu baterantz trantsizioa egiteko estrategiaren barruan, COVID osteko munduan emisioak eta poluzioak murrizteko eta energia berdea berreskuratzeko helburuarekin.

Konpainiak mugikortasun jasangarrirako plan bat jarri du martxan. Horretarako, 150 milioi euroko inbertsioa egin du, eta horren bidez, ibilgailu elektrikoentzako birkarga-puntu gehiago jarriko ditu datozen urteetan. Hala, 150.000 birkarga-puntu inguru instalatzeko asmoa dago etxebizitza, enpresa, kale, hiri eta autobide nagusietan. Efizientzia handiko hainbat errekarga-gune jarriko dira martxan: estazio ultra azkarrak (350 kW) 200 kilometroan behin, oso azkarrak (150 kW) 100 kilometroan behin eta azkarrak (50 kW) 50 kilometroan behin.

Iberdrola kontziente da beharrezkoa dela Espainian elektromugikortasuna bultzatzea, inplikatutako eragile nagusiekin elkarlan koordinatua eta eraginkorra izanez. Hala, azpiegiturak zabaltzeko 50 hitzarmen baino gehiago sinatuak ditu jadanik konpainiak administrazioekin, erakundeekin, enpresekin, hornitegiekin, kontzesionarioekin eta ibilgailu elektrikoen fabrikatzaileekin.

Urdaibai, Euskadiko Biosfera Erreserba


UNESCOk 1984an izendatu zuen Urdaibai Biosfera Erreserba, Eusko Jaurlaritzak eskatu ondoren, Urdaibairen ingurumen-balio handia kontserbatzearen eta jasangarritasunaren aldeko erreferentziazko lurralde bihurtzeko mugimendu sozial indartsu batek bultzaturik. Oka ibaia eta bere padurak dira Urdaibairen erdigunea, eta ingurumen-balio handiko paisaia osatzen dute. Matxitxakotik Arboliz muturreraino eta hegoaldetik Oiz-eraino hedatzen den 22.000 hektareako lurralde horretan, 45.000 biztanle inguru bizi dira, historiaz, kulturaz, gastronomiaz eta natura-ondarez betetako 22 udalerritan banatuta.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

08 jun 2026
  • Cambio climático
Comienzan las obras de la actuación LIFE IP Urban Klima 2050 en el malecón de Zarautz
05 jun 2026
  • Cambio climático
  • Educación ambiental
Ekoetxea Urdaibai inaugura su nueva exposición permanente para comprender las causas y consecuencias del cambio climático en el territorio
21 abr 2026
  • Cambio climático
Euskadi acoge el encuentro europeo de proyectos LIFE sobre acción climática
07 abr 2026
  • Planificación ambiental
El 16 de abril arrancan los Ekosteguna-Jueves de Ecoeficiencia de Ihobe, jornadas técnicas para profesionales en activo