Pasar al contenido principal
21 may 2024
  • Sostenibilidad local

Ihobek eta EEEk Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Euskal Legeak udalentzat dituen inplikazio nagusiak bildu dituzte

Ihobek eta EEEk Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Euskal Legeak udalentzat dituen inplikazio nagusiak bildu dituzte

Euskadiko Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Legeak 2050erako berotegi-efektuko gasen zero isurketa garbiko maila lortzeko esparru juridiko egonkorra ezartzen du, beharrezko ahaleginak eginez 2045. urtean klima-neutraltasun hori lortzeko. Baita, klima-aldaketaren ondorioen aurrean lurraldearen erresilientzia handitzeko ere. Arau horrek, Euskal Autonomia Erkidegoko deskarbonizazio-prozesua azkartuko du, eta Euskadi klima-neutraltasuna lortzera bideratutako Estatuko eta Europako gainerako araudi eta planekin lerrokatzea erraztuko du.


Udalerriek, beren eskumenen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legean xedatutakoa jasotzen duten klima- eta energia-planak onartu beharko dituzte, klima-aldagaia integratzearekin batera, klima-aldaketa arintzearen eta horretara egokitzearen ikuspegitik, Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko 1/2024 Legearen xedearekin eta edukiarekin bat etorriz.

5.000 biztanletik gorako udalerrietako udalen kasuan, beren planen betetze-mailari buruzko txostena egin eta onartu beharko dute bi urtean behin. 5.000 biztanletik beherako udalerriek banaka edo eskualdeka egin ahal izango dituzte klima- eta energia-planak. Toki-administrazioek “Euskadiko klimari eta energiari buruzko tokiko planak egiteko gida” bat dute, indarrean dagoen eta etorkizunean izango den arau-esparruan oinarrituta udalei klima-aldaketarekin erlazionatutako erronkei aurre egiten lagunduko dien tresnak aplikatzeko esparru metodologiko argia.


Udaletatik sor daitezkeen zalantzei erantzuteko, Ihobek eta EEEk, udalerriek Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Euskal Legeari buruz dituzten galdera ohikoenak biltzen dituen dokumentua prestatu dute. Dokumentu horretan, aipatutako legea betetzeko zenbait laguntza-tresna daude.



Fuente: Ihobe

También te puede interesar

15 ene 2026
  • Sostenibilidad local
Las entidades locales vascas ponen en marcha más de un centenar de proyectos para actuar en la mejora ambiental de su entorno
24 sep 2025
  • Sostenibilidad local
Nueva convocatoria de ayudas para que las entidades locales impulsen la transición sostenible en Euskadi
18 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El proyecto europeo LIFE OCTOPUS evalúa sus avances en un primer encuentro en Varsovia
17 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El Gobierno Vasco presenta la nueva orden de ayudas a entidades locales que realicen acciones de desarrollo sostenible