Pasar al contenido principal
01 ago 2024
  • Ecodiseño

Ekoetxea Txingudi Irungo klima-babeslekuen sarean sartu da

Ekoetxea Txingudi Irungo klima-babeslekuen sarean sartu da

Irungo klima-babeslekuen sarea handiagoa den ekimen baten barruan dago eta horren bidez klima-aldaketaren eraginak arindu nahi dira, bereziki tenperatura altuek goia jo duten uda honetan.

Copernicus sareko datuen arabera, 2024ko uztaila inoiz erregistratu den hilabeterik beroena izan zen eta tenperatura globalaren marka hautsi zen. Egoera horretan, nabarmendu da garrantzitsua dela kolektibo ahulenei, hala nola adinekoei, haurrei eta gaixotasun kronikoak edo baliabide gutxi dituzten pertsonei zuzendutako tokiak izatea, beroaren ondorio kaltegarrietatik babesteko.

Hiriaren mapa orokorrean izendatutako hamar barne-babeslekuak eta 21?kanpo-babeslekuak adierazi dira.



Horiek horrela, Ekoetxea Txingudi zenbait espazio publiko —besteak beste, aisialdi-guneak, liburutegiak eta parkeak— barne hartzen dituen sarean sartu da. Babesleku guzti horiek mapa batean daude jasota, aipatutako udalaren webgunean eskuragarri dagoena; mapa horretan kanpoko beste espazio batzuk ere jaso dira (kaleak, esaterako), zuhaitzak eta gerizpetan jesartzeko bankuak egoteagatik ibilbide atseginak edo babesleku txikiak izan daitezkeela ulertu baitute. Espazio horien kokapena estrategikoki aukeratu da belo-boladek aipatutako kolektiboengan izan ditzaketen eraginak arintze aldera.

Hiriaren mapa orokorrean izendatutako hamar barne-babeslekuak eta 21?kanpo-babeslekuak adierazi dira. Horrez gain, auzo bakoitzaren mapak sortu dira eta bero-boladei aurre egiteko gomendio orokorrak biltzen dituzten diptikoak editatu dira.


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

23 abr 2026
  • Ecodiseño
Ihobe y EHU impulsan una nueva formación en ecodiseño orientada a la economía circular
21 nov 2025
  • Ecodiseño
El Basque Circular Hub recibe una delegación de Dinamarca interesada en la transición verde de Euskadi
05 nov 2025
  • Economía circular
  • Ecodiseño
Las empresas vascas podrán impulsar su sostenibilidad con talento joven gracias al programa Ekodiseinatuz de Ihobe
20 jun 2025
  • Ecodiseño
El Basque Ecodesign Center recibe el Premio Lurra Bizkaia en la categoría de cambio climático