Pasar al contenido principal
12 jun 2020

“MUTIS” erakusketa Uztailaren 26ra arte luzatuko da

“MUTIS” erakusketa Uztailaren 26ra arte luzatuko da
Ilustrazio hauek, XVIII-mendeko amerikako ikonografia botanikoaren ekoizpen garrantzitsuetarikoa dira. 1817an Madrileko Real Jardín Botánicora eraman ziren marrazkiak, gaur egun Consejo Superior de Investigaciones Científicas-en (CSIC) parte dena, eta oraindik bertan jarraitzen dute.

Ilustrazioek eta expedizioaren herbarioak osatutako multzoa, 3500 landare espeziez osatuta dago, Kolonbiako floraren %10 gutxi gora behera, era berean eta Iberiar penintsulakoa baino 5 aldiz handiagoa. Espedizioan zehar sailkatutako espezie batzuk, hala nola Centropogon ignoti-pictoris, desagertutzat ematen dira, izan ere ez dira berriro aurkitu azken 200 urteetan.


Ilustrazioak zaindutako konposizio artistikoagatik bereizten dira, edertasunaren bilaketa, irudikatutako objektuaren ezaugarriekiko leialtasunarekin konbinatzen delarik. Mutis estiloa bezala ezagutu izan da. Irudia erdiko simetria ardatz baten inguruan banatzen da, eta teknika findua erakusten du berde eta gorrien erabilera kromatikoan. Irudiek landareen gorputza erakutsi ohi dute erdian, eta landarearen disekzioa eta fruituaren xehetasunak azpikaldean. Irudikapen idealak dira, non elkarrekin agertzen diren hosto helduak eta gazteak, beraien aurrealde eta atzealdeak, lore helduak eta kapuluak, fruituak eta haziak.


Egilea



José Celestino Mutis (1732 Cadiz- 1808 Santa Fe de Bógota, Kolonbia) apaiza, zirujaua eta botanikaria izan zen, eta bere zientzia ibilbidearen zati handiena Nuevo Reino de Granadan garatu zuen. Amerika hispaniar guztiaren natur historia egitea zen bere desioa.

Mutis-ek kirurgia eta medikuntza Cadiz eta Sevillan ikasi zituen, eta bere praktikarekin Madrilen hasi zen gorteko ganbera mediku bezala, eta bertan trebatu zen botanikan, Fernando VI.enak 1755ean sortutako Real Jardín Botánicon. 1760an Reino de Nueva Granadara bidaiatu zuen, Pedro Messía de la Cerda erregeordearen mediku bezala. Amerikan, bere mediku jarduera meatzaritza. matematika eta astronomia ikasketekin tartekatu zuen, eta apaiz bilakatu zen 1972an.


Expedizioa



1783an, lehenengo Antonio de Caballero y Góngora? erregeordearen aginduz eta ondoren zedula errealak babestuta, martxan jarri zen Real Expedición Botánica del Nuevo Reino de Granada, Mutis-ek zuzenduko zuena bere heriotzerarte, 1808an. Expedizioaren lanek 1816arte jarraitu zuten, Mutis-en hurrengoek bultzatuta.

Lehenengo hilabeteak Mesa de Juan Díaz izeneko leku batetan garatu ziren, Bogotako hegoekialdetik 62 kilometrotara, non hainbat esplorazio egin ziren. Handik Mariquitara pasa ziren, flora eta fauna aberatseko lekua, eta bertan egon ziren 1783tik 1790 bitartean. Taldea naturalistez, margolariez, biltzaileez, geografoez eta laguntzaileez osatu zegoen. Mariquitan, Mutisek pintura tailer garrantzitsu bat antolatu zuen 8 artistak parte hartu zutelarik, eta 1200 lamina egin zituzten, horietatik 600 kolorean. Gainontzeko marrazkiak (%80 baino gehiago) hurrengo etapan egin ziren, Santa Fe-n, 1790etik 1816 bitartean.

1816an, espediziotik zetozen materialak Madrilera bidali ziren 105 kaxatan. Fernando VII.enak aztertu eta gero, Historia Naturaleko kabinetera (mineralak eta animaliak), eta Real Jardín Botánico-ra (landareak eta eskuizkribuak) bidali ziren. 1889an, Historia Naturalarekin zerikusirik ez zeukan materiala, Historiaren Akademiaren liburutegira pasa zen.

Espedizio botanikoaren garapenak sekulako eragina izan zuen Kolonbiako komunitate zientifikoaren eta botanika ikasketen osaketan. Gainera, bai laminak eta baita herbarioa etengabeko informazio iturriak izan dira flora tropikalaren ezagumenduaren aurrerapenean.


Erakusketara sarrera doakoa da.



Busturian kokatutako Ekoetxea Urdaibai, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren ingurumen zentroen sarearen parte da, eta Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak kudeatzen du.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

08 jun 2026
  • Cambio climático
Comienzan las obras de la actuación LIFE IP Urban Klima 2050 en el malecón de Zarautz
08 jun 2026
  • Comunicación ambiental
  • Corporativo
Las soluciones naturales en la educación ambiental, la medición ambiental e IA, y cómo contar el cambio climático, ejes temáticos de los cursos de verano 2026 de Ihobe
05 jun 2026
  • Cambio climático
  • Educación ambiental
Ekoetxea Urdaibai inaugura su nueva exposición permanente para comprender las causas y consecuencias del cambio climático en el territorio
05 jun 2026
  • Acción ciudadana
Ihobe acercará la sostenibilidad a la ciudadanía en Bioterra 2026 con un juego de escape sobre cambio climático