Pasar al contenido principal
12 jun 2023
  • Ecodiseño

Ekoetxea Sareak antolatutako hondakinen bilketa kolaboratiboetan 433 pertsona bildu eta 3 tona zabor baino gehiago kendu dira

Ekoetxea Sareak antolatutako hondakinen bilketa kolaboratiboetan 433 pertsona bildu eta 3 tona zabor baino gehiago kendu dira
Txingudiko ingurumen-zentroak garbiketa antolatu zuen joan den igandean, hilak 11, Urdanibia Berri auzoko Jaitzubia errekastotik abiatuta Plaiaundiko parkean dagoen Ekoetxea zentrora arte. Bilketa hiru orduz egin da, 46 boluntario bildu dira, eta guztira 1.612 kilogramo hondakin jaso dituzte. Bilketa egiteaz gain, hondakinak sailkatu dira, eta familia-jolasez eta lunch batez gozatu ahal izan da. Bertan, parte-hartzaileek esperientzia baloratu dute eta hondakinak murrizteko konpromisoari buruz hausnartu dute.



Bestalde, Ekoetxea Meatzaldeak beste hondakin bilketa handi bat koordinatu du Trapagarango Barrionuevo inguruan, Larreinetako funikularretik abiatuta. Ekimenak hiru orduko iraupena izan du, eta 47 lagunek hartu dute parte. 513 kilogramo zabor atera dituzte eremu horretatik, eta, amaitzeko, bazkaria egin dute. Bertan, parte-hartzaileek esperientzia baloratu dute eta hondakinak murrizteko eguneroko ohitura onak ezagutu dituzte.



Ekoetxea Urdaibaik eskualdeko bost puntutan antolatu zuen ekintza joan den larunbatean, hilak 10 (Gaztelugatxeko Doniene, Bermeoko Portua, Busturia, Oka ibaia eta Murueta). Lau orduz, 875 kilogramo bildu zituzten, 146 boluntariori esker. Gainera, arratsaldeko lehen orduan, aurkitutako mikroplastikoen analisia eta diagnostikoa egin da, eta eguneroko bizitzan plastikoak murrizteko aholku praktikoak eman dira. Andoni Bastarrika artistak izurde handi baten hondarrezko eskultura bat egin du Busturiako San Antonio hondartzan, itsas kutsadurak eragindako arazoak ikusarazteko.



Bestalde, Ekoetxea Azpeitiak hondakinen bilketa antolatu du gaur goizean herriko ikastetxeetako hainbat talderekin. Eta eremu hauetan aritu dira: Landeta eta Urrestilla, Goenaga zelaia, ibai-ertzeko pasealekua, eta Xaguxatar, Loiola eta Izarraizko Atea parkeak. Guztira, 196 lagunek lagundu dute, ikasle eta irakasleen artean, eta inguruneko 100 kilogramo garbitu dituzte.



Orotara, adin guztietako 433 boluntariok parte hartu dute Ekoetxea-Euskadiko Ingurumen Zentroen Sareak antolatutako hondakinen bilketa kolaboratibo horietan, eta 3,1 tona hondakin kentzea lortu dute.

Ingurumenaren Munduko Eguna


Esperientzia hori 2023ko Ingurumenaren Munduko Eguna ospatzeko aurreikusitako jardueren esparruan garatu da. Nazio Batuen Ingurumen Programak (NBIP) zuzendutako kanpaina da, eta aurten 50 urte beteko ditu Nazio Batuen Batzar Nagusiak 1972an sortu zuenetik. Edizio honetan, NBEren kanpainak munduko ekintza kolektiborako deia egiten du, plastikoek eragindako kutsadurari amaiera ematen lagunduko duten konponbideak ezartze aldera.

#PlastikoKutsadurarikEz traolaren pean, 2023ko Ingurumenaren Munduko Egunean, mundu guztiak ingurumen-neurri eraldatzaileak abian jar ditzala eskatzen da, krisiari aurre egiteko helburuarekin. 2023ko Ingurumenaren Munduko Egunak gogorarazten digunez, plastikoek eragindako kutsaduraren aurka herritarrok burutzen dugun ekintza oro munduko mugimenduaren parte da. Herritarren ekintza horiek plastiko-kutsadurari aurre egiteko neurri zehatzak ezartzera bultzatzen dituzte gobernuak eta enpresak.

Zaborra sortzea eta hondakinek eragindako kutsadura gure garaiko ingurumen-arazo nagusietako bat da, eta gure osasunari eta planetako biodibertsitateari eragiten die. Adibidez, minuturo milioi bat plastikozko botila saltzen dira mundu osoan; horietako asko gure itsaso eta ibaietara iristen dira, eta 400 urte baino gehiago behar izaten dute deskonposatzeko. Hala, bada, 400 milioi tona plastiko baino gehiago ekoizten dira urtero munduan, eta horien erdia erabilera bakarreko bizitza baliagarrirako sortzen da; ostera, % 10 baino gutxiago birziklatzen da. Kalkuluen arabera, 19-23 milioi tona hondakin plastiko iristen dira urtero aintzira, ibai eta itsasoetara.

Erronka handi horri aurre egiteko, garrantzitsua da gizarteko eragile guztiak inplikatzea, baita herritarrak ere, noski. Ingurunea garbitzeaz gain, Ekoetxea Sareak bultzatutako ekimenaren helburua pertsonak kontzientziatzea da, eta, horretarako, ekintzara pasatzeko eta konponbidearen parte izateko deia egin da.
Ekoetxea-Euskadiko Ingurumen Zentroen Sareak lau zentro propio ditu: Meatzaldea, Urdaibai, Azpeitia eta Txingudi. Haren estrategia 2030eko garapen jasangarrirako helburuetan oinarritzen da, eta biodibertsitate, klima-aldaketa eta ekonomia zirkularreko politika desberdinak eta pertsonak lotzea du xede. Sarearen helburua pertsonen pentsatzeko eta jarduteko era modu jasangarrian aldatzea da.

Ekoetxea guztiz eraldatzen ari da, interpretazio-zentro izatetik herritarren ekintza eta haien ohituren aldaketa bultzatzen duten zentro izatera pasatzeko. Eta, aldi berean, hedatzen ari da, egungo lau zentroei beste batzuk gehituko baitzaizkie 2023an. Hala, sareak hiru lurralde historikoetan izango ditu zentro elkartu eta kolaboratzaileak.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

23 abr 2026
  • Ecodiseño
Ihobe y EHU impulsan una nueva formación en ecodiseño orientada a la economía circular
21 nov 2025
  • Ecodiseño
El Basque Circular Hub recibe una delegación de Dinamarca interesada en la transición verde de Euskadi
05 nov 2025
  • Economía circular
  • Ecodiseño
Las empresas vascas podrán impulsar su sostenibilidad con talento joven gracias al programa Ekodiseinatuz de Ihobe
20 jun 2025
  • Ecodiseño
El Basque Ecodesign Center recibe el Premio Lurra Bizkaia en la categoría de cambio climático