Pasar al contenido principal
11 feb 2025
  • Economía circular

Eusko Jaurlaritzaren industriari laguntzeko plan berriaren bidez, 500 milioira arte jarriko dira industria-sektorea indartzeko. Arreta berezia eskainiko zaie Euskadiko enpresa txiki eta ertainei

Eusko Jaurlaritzaren industriari laguntzeko plan berriaren bidez, 500 milioira arte jarriko dira industria-sektorea indartzeko. Arreta berezia eskainiko zaie Euskadiko enpresa txiki eta ertainei

Hala jakinarazi du Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak, Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan. "Badakigu une historikoa bizi dugula, eta nazioartean dagoen ziurgabetasuna dela ziurtzat jo dezakegun gauza bakarra. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak 500 milioi jarriko ditu Euskadiko industriari etorkizuneko erronketarako prestatzen laguntzeko, betiere teknologian, berrikuntzan, nazioartekotzean edo digitalizazioan inbertsioak egin ditzaten. Plan horretan, pisu handia du industriaren deskarbonizazioak; izatez, planak 80 milioi euroko programa espezifiko bat du autokontsumorako elektrizitatea sortzeko eta energia berriztagarrietarako. Enplegua, aberastasuna eta ongizatea sortzen dituen gure industriaren aldeko apustua egiten dugu, eta Laguntza Plan berri honekin industria indartzen eta errotzen lagundu nahi dugu, baita trantsizio energetikoaren edo eraldaketa digitalaren ondoriozko erronkei aurre egiten ere".

Berritasunik nabarmenena lotzen da deskarbonizazio industrialaren atalarekin. Atal horretan barne hartzen da autokontsumorako elektrizitatea sortzeko eta energia berriztagarri bidezko kontsumo termikoak elektrifikatzeko laguntzen programa, 80 milioi eurokoa

Industriari laguntzeko plana (2025) Euskadiko industria-sare ekonomikoaren jarduerari bultzada ematera bideratuta dago, nazioarteko ziurgabetasun-egoera batean. Hiru zutabetan banatzen da: industria gehiago, industria hobea eta emisio gutxiago, eta zortzi arlo tematiko ditu. Helburua da enplegua, aberastasuna eta ongizatea sortzen dituen eta Euskadiko ekonomiaren oinarri eta motorra den Euskadiko industriaren dinamismoari eustea eta enpresa txiki eta ertainei arreta berezia eskaintzea.

Sailak koordinatuta, laguntza horien kudeaketaz arduratzen diren sozietate guztien lana eta ezagutza (SPRI Taldea, EEE, IHOBE, URA, Basque Trade & Investment eta Arrisku Kapitaleko Sozietatea) islatzen da enpresen eskura dauden programetan.

Katalogo digital bat egin da, SPRIren web-orrian eta Euskadi.eus web-orrian kontsulta daitekeena. Katalogo horretan deskribatzen dira laguntzaren edo zerbitzuaren izena, aurtengo aurrekontua, laguntza norentzat den, argitalpen-data eta eskatzeko modua. Industria Sailak enpresei eskaintzen dizkien zerbitzu nagusiei buruzko atal bat ere badago. Gainera, martxoan hiru informazio-jardunaldi egingo dira (lurralde historiko bakoitzeko bat), eta enpresek Laguntza Planari buruzko informazio guztia bildu ahal izango dute haietan.

Industria gehiago

Industria-jarduera gehiago sortzeari eskainitako atala zuzentzen da industria-politika garatzeko tresnak martxan jartzera, betiere industria-proiektu berriak sor daitezen, enpresa-ekimen berrien hazkundeari lagun dakion eta enpresa liderrak eta bultzatzaileak Euskadin erro daitezen. Arlo hauek barne hartzen ditu: industria-garapena, zenbait funtsezko programen bidez —Gauzatu Industria (28 M€), Indartu (20 M€) edo Renove Smart Industry (8 M€); ekintzailetza, Ekintzaile eta Ekintzaile + programekin (2,7 M€); eta nazioartekotzea, Nazioarteko Gauzatu (5 M€) eta Zabaldu (4,5 M€) programekin eta Global Training (6,45 M€) eta BEINT (3,6 M€) bekekin.

Eusko Jaurlaritzak industriari laguntzeko beste plan bat (2025) onartu du. Planak 500 milioi euro arteko zuzkidura izango du industria-sektorea indartzeko, eta arreta berezia eskainiko die Euskadiko enpresa txiki eta ertainei

Industria hobea

Industria hobea sortzearen esparruan, digitalizazioak eta teknologia berriek enpresei eskaintzen dizkieten aukeretan sakontzen da, betiere Euskadiko industriaren posizio berritzailea eta gaitasun teknologikoa areagotzen jarraitzera begira. Honako arlo hauek barne hartzen ditu: teknologia eta I+G, Hazitek (93 M€), Emaitek Plus (58,6 M€) edo Elkartek (47 M€) programekin; berrikuntza, Fast Track Innobideak (10 M€) edo Hazinnova (2,7 M€) programekin; eta eraldaketa digitala, Industria Digitala (7,5 M€) edo Zibersegurtasun Industriala (4,5 M€) programekin.

Emisio gutxiago

Azkenik, emisio gutxiago kapituluak industriaren deskarbonizazioaren aldeko apustu handia barne hartzen du, eta efizientzia energetikoan eta sorkuntza berriztagarrian sakontzeko tresnak eta laguntzak eskaintzen ditu. Era berean, ingurumen-proiektuetarako eta ekonomia zirkularreko proiektuetarako laguntzak eskaintzen ditu, hondakinak berrerabili eta murrizteko bidean. Bloke honetan deskarbonizaziora bideratutako atalak sartzen dira, eta arlo horren barruan programa hauek, besteak beste, barne hartzen dira: autokontsumorako elektrizitatea sortzea eta energia berriztagarri bidezko kontsumo termikoak elektrifikatzea (80 M€), deskarbonizazio industriala (22 M€) edo itsas energiak (2,5 M€); eta ekonomia zirkularra, ingurumen-proiektuetarako laguntzekin (5 M€) eta ekoberrikuntza zirkularrerako laguntzekin (1,5 M€).


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

14 may 2026
  • Economía circular
Ihobe publica una guía para anticipar y gestionar los riesgos de transición de las empresas hacia una economía sostenible
07 may 2026
  • Economía circular
Seis industrias vascas refuerzan su apuesta por la economía circular aplicando el nuevo Manual Práctico de Excelencia en Remanufactura de Ihobe
30 abr 2026
  • Economía circular
Euskadi analiza sus flujos de materiales y constata su dependencia exterior en recursos clave para la industria
16 abr 2026
  • Economía circular
Asegurar el suministro de materiales, aumentar la autosuficiencia e impulsar productos sostenibles europeos, claves en la economía circular de Euskadi para 2026