Pasar al contenido principal
27 jun 2022
  • Sostenibilidad local

Tokiko Agenda 2030 lantaldea ixteko bilera

Tokiko Agenda 2030 lantaldea ixteko bilera

Agenda 2030 lantaldeak seigarren eta azken saioa egin zuen. Bertan, azken zortzi hilabeteetan egin diren saioetan parte hartu duten udalerriek eta eskualde mailako erakundeek egindako lanaren emaitza nagusiak aurkeztu ziren. Saio horietan, Nazio Batuek sustatutako 2030 Agendak planteatzen dituen helburuak eta adierazleak zehatz-mehatz aztertu dira.


Saioaren lehen partean, Xabier González Ihobeko Ingurumen Jasangarritasun Zuzendariak Udalsarea 2030eko Plan Estrategikoaren ildo nagusiak aurkeztu zituen, eta Asier Arambarri eta Mikel Hidalgo Gizarte Trantsizioko eta Agenda 2030eko Idazkaritza Nagusiko Gizarte Berrikuntzako zuzendariak eta aholkulariak hurrenez hurren, Lehendakaritzatik bultzatzen ari den Eragile Anitzeko Foroko lantaldeen berrikuntza nagusiak eta aurrerapenak aurkeztu zituzten.


Bestalde, Abanto-Zierbena, Gordexola, Muskiz, Ordizia, Zarautz eta Durangaldeko Mankomunitateko udaletan erantzukizun politikoa duten pertsonek, euren udalerri eta eskualdeetan tokiko 2030 Agenda zelan ari den lantzen azaldu zuten.


Egindako lanaren ondoren eta Tokiko Agenda 2030 lantaldearen emaitza nagusi gisa, Udalsarea 2030ek 2019an argitaratutako “Tokiko Agenda 2030. Nola heldu Garapen Jasangarriko Helburuei tokiko eremutik” gida metodologikoa egokituko da, honako alderdi hauetan:


  • Euskal udalerrietarako erreferentziazko Helburuak eguneratuko dira. Lantaldean parte hartzen duten pertsonek helburuak xehetasunez aztertu ondoren, helburu berriak sartzea eta gidan jasota zeudenetako batzuk ezabatzea proposatu da.
  • Gidaren IV. Eranskina osatuko da (GJHei lotutako garapen jasangarriko udal-adierazleen zerrenda), gidan jasotako adierazle bakoitza lotuta dagoen helburuari buruzko informazio gehigarria barne.
  • Adierazleen azterketa egingo da, saioetan identifikatutako eta gaur egun jasota ez dauden aldeekin lotutako adierazleak barne hartuta (adibidez, pobrezia energetikoa, elikagaien xahutzea, elikagai-bankuaren erabiltzaile kopurua…) eta egungoak egokituta, Eustatekin, Foru Aldundiekin eta udalerriekin batera Eragile Anitzeko Foroan lantzen ari diren adierazle komunen analisiaren arabera. 


Tokiko Agenda 2030 lantaldea 19 udalerrik osatu dute: 3 Araban (Aiara, Amurrio eta Gasteiz), 10 Bizkaian (Abanto-Zierbena, Balmaseda, Basauri, Ermua, Ispaster, Leioa, Lemoa, Maruri-Jatabe, Muskiz eta Urtuella) eta 6 Gipuzkoan (Bergara, Donostia, Ordizia, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga); eta eskualdeko 3 erakundek, Arabako Lautadako Kuadrillak, Arratiako Udalen Mankomunitateak eta Durangaldeako Mankomunitateak.



Fuente: Ihobe

También te puede interesar

15 ene 2026
  • Sostenibilidad local
Las entidades locales vascas ponen en marcha más de un centenar de proyectos para actuar en la mejora ambiental de su entorno
24 sep 2025
  • Sostenibilidad local
Nueva convocatoria de ayudas para que las entidades locales impulsen la transición sostenible en Euskadi
18 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El proyecto europeo LIFE OCTOPUS evalúa sus avances en un primer encuentro en Varsovia
17 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El Gobierno Vasco presenta la nueva orden de ayudas a entidades locales que realicen acciones de desarrollo sostenible