Pasar al contenido principal
13 feb 2023
  • Sostenibilidad local

Udalsarea 2030eko Lurzoruen Talde Iraunkorrak norabidea markatzen du prestakuntza, diru-laguntza eta hutsik dauden lurzoruen arloetan

Udalsarea 2030eko Lurzoruen Talde Iraunkorrak norabidea markatzen du prestakuntza, diru-laguntza eta hutsik dauden lurzoruen arloetan

Lurzoruen Talde Iraunkorrak 2022ko urrian ekin zion bere ibilbideari, Euskadiko Lurzorua Babesteko 2030erako Estrategiaren udal-ekintzak eta -politikak hedatzeko helburuarekin. Lehenengo bileran, estrategiaren lehentasunezko hiru ekintza identifikatu ziren, udalerrien ikuspegitik: prestakuntza teknikoak lurzorua babesteko duen garrantzia eta beharra, toki-erakundeei zuzendutako diru-laguntzen ildoen egokitzapena eta ezagutza hobea, eta, azkenik, hutsik dauden lurzoruak eraginkortasunez kudeatzeko politiken eta tresnen garapena.


Aurreko lehentasunetatik abiatuta, otsailaren 9an egindako bigarren bilera lankidetza-dinamika baten bidez egituratu zen, ildo bakoitzaren laneko norabidea bideratzeko.

Hala, prestakuntzaren kasuan, tokiko erakundeetako teknikariak gai jakin batzuetan trebatzeko beharra azpimarratu zen, hala nola karbono-hustubideetan edo hainbat jarduerak lurzoruaren errendimenduan eragindako aldaketetan. Diru-laguntzei dagokienez, ondorio nagusia herri txikiagoei deialdietarako proiektuak aurkeztea erraztuko dieten laguntzak gaitzeko beharra izan zen. Hutsik dauden lurzoruei dagokienez, bi esperientzia aurkeztu ziren, Amurrion gauzatutakoa eta Vitoria-Gasteizek abiarazitakoa, lurzoru-tipologia horren inbentarioan eta azterketan egindako lanak erakutsiz, beste udalerri batzuen jarduketarako pizgarri eta gida izateko.


Lehenetsitako ildoetan egindako lanaz gain, Talde Iraunkorraren bigarren saioan IHOBEren ardurapeko lurzoruaren babesaren arloko berritasunak ere aurkeztu ziren, toki-erakundeei 2022ko ekainaren 15eko Aginduaren bidez diruz lagundutako garapen jasangarriko proiektuen ebazpena eta HORIZON 2030: Soil Deal for Europe deialdiaren argitalpena, besteak beste.


Topaketa amaitzeko, lurzoruaren babesaren arloko toki jardunbide egokien banku eta koaderno baten garapenean egindako aurrerapenak aurkeztu ziren. Orain arte, 624 ekimen interesgarri aztertu dira guztira, eta horietatik 169k lehen hautaketa-prozesua gainditu dute. Datozen asteetan edozein udalerrik izango du banku horri ekarpen egokiak egiteko aukera, udalsarea2030@ihobe.eus helbide elektronikoaren bidez. Helburua da tokiko, erkidegoko eta nazioarteko erreferentziak izango dituen datu-basea, eta 2023rako argitaratutako ekimen nabarmenen koadernoa izatea.


Batzorde espezifikoak


Hiru lan-ildoek sortutako interes handia eta toki-erakundeentzako emaitza praktikoetarantz aurrera egiteko borondatea kontuan hartuta, taldeko eragileek batzorde espezifikoak osatzea erabaki zuten. Interesa duen edozein udalerrik izena emateko aukera du orain, udalsarea2030@ihobe.eus helbide elektronikoaren bidez, gaian “EPS” adieraziz eta mezu elektronikoan esanez zein taldetan edo taldeetan eman nahi duen izena (prestakuntzan, finantzaketan edo hutsik dauden lurzoruetan). Batzordeak bi orduko bi lanalditan egingo dira, 2023ko apirila eta urria bitartean, gutxi gorabehera.


Lantaldea partaidetza berriei irekita dago, eta Udalsarea 2030etik parte hartzeko gonbidapena egiten zaie horretarako interesa duten udalerri eta eskualdeko erakunde berriei.


Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan udalsarea2030@ihobe.eus helbidearekin.


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

15 ene 2026
  • Sostenibilidad local
Las entidades locales vascas ponen en marcha más de un centenar de proyectos para actuar en la mejora ambiental de su entorno
24 sep 2025
  • Sostenibilidad local
Nueva convocatoria de ayudas para que las entidades locales impulsen la transición sostenible en Euskadi
18 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El proyecto europeo LIFE OCTOPUS evalúa sus avances en un primer encuentro en Varsovia
17 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El Gobierno Vasco presenta la nueva orden de ayudas a entidades locales que realicen acciones de desarrollo sostenible