28
sep
2022
- Ecodiseño
Ihobek KLIMAMETRAJE abiatu du: gazteentzako bideo-lehiaketa bat, klima-aldaketaz 90 segundotan kontzientziatzera zuzendua
Lehiaketara aurkezten diren bideoek bi kategoria izango dituzte aukeran. Lehenengoa klima-aldaketak Euskadin dituen inpaktuak erakusten dituzten bideoetara zuzenduta dago; bigarrena, berriz, klima-ekintza bultzatzen dituzten irtenbide, ekimen edo tresnak proposatzen dituzten bideoetara.
Klima-aldaketari buruzko film laburren gazte-lehiaketa zuzenduta dago EAEn bizi diren eta 2022ko irailaren 1ean 18 eta 30 urte bitarte beteta dituzten gazteei. KLIMAMETRAJEko epaimahaiaren partaideak ikus-entzunezko sektoreko adituak izango dira, eta baita ingurumen-sektorearen barnean klima-aldaketarekin bereziki inplikatuta dauden adituak ere.
Parte-hartzaile bakoitzak bi film labur aurkeztu ahal izango ditu, baina bakarra kategoria bakoitzeko. Izena emateko eta lanak aurkezteko epea irekita dago gaurtik 2022ko azaroaren 18ra arte, Klimari buruzko Egiptoko COP27 - Goi Bilerarekin batera. KLIMAMETRAJEri buruzko jarraibideak eta jakin beharreko informazio guztia hemen kontsulta daiteke.
Lehiaketan ezarritako bi kategorien saria bizikleta elektriko bana izango da. Gainera , bi aitortza egongo dira bata, kontzientziatzeko gaitasunerako, eta besteak herritarrak mobilizatzeko gaitasunerako-; horien saria izango da asteburu bat pasatzea Euskadin kokatuta dagoen eta Europako etiketa ekologikoa duen landetxe batean.
KLIMAMETRAJE klima-aldaketari buruzko film laburren I. gazte-lehiaketa Gazteriaren Europako 2022. Urtearen esparruan aurkeztuko da; izan ere, Europar Batasunak horrela izendatu du urte hau, gazteen rola nabarmentzeko Europarentzako etorkizun ekologikoago, inklusiboago eta digitalagoaren eraikuntzan.
Eusko Jaurlaritzak herritarren pertzepzioaz egindako azken azterlanek erakusten dutenez, herritarrek kontzientziazio maila handia dute jasangarritasunaren eta klima-larrialdiaren aurrean: euskal biztanleen erdiek baino gehiagok, eta bereziki gazteek, ezintasun-sentimendua adierazten dute klima-aldaketaren fenomenoaren aurrean, eta erronka hori beste edozein politikaren gainetik jartzen dute.
Eusko Jaurlaritzak Euskal gazteen konpromisoak Euskadi jasangarriagorako izeneko dokumentua aurkeztu zuen 2022ko maiatzean, eta hor zehazten da gazteek Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren bitartez bere egiten duten posizonamendua. Eragile eraldatzaile gisa duten potentzialaz eta euren sormenaz, egokitzeko ahalmenaz eta aldaketarako irekitasunaz gain, gazteek eskatu zieten herri administrazioei euren komunikazio-, sentsibilizazio- eta hezkuntza-lana bultzatu dezaten, herritar guztiak kontzientziatzeko, orokorrean, eta bereziki gazteak.
Lantaldeen prozesuaren emaitza gisa, posizionamendua azaltzeaz gain, dokumentuak zehaztu zituen gazteek administrazioari epe labur eta ertainari eskatzen dizkioten zenbait proiektu. Proposatutako ekimen guztien artean, ingurumenari buruzko bideo-lehiaketan baten sorrera eskatu zuten, ingurumen-egoerak salatzeko edo gure ingurumena zaintzeko beharra transmititzeko. Horregatik, Ihobe sozietate publikoak lanari ekin zion eta klima-aldaketari buruzko I. gazte-lehiaketan hau aurkezten du: KLIMAMETRAJE.

Gazteriaren Europako Urtea

Fuente: Ihobe