Pasar al contenido principal
13 sep 2023
  • Sostenibilidad local

2030 Eskola Agenda berria udal dimentsiotik garatzeko gida praktikoaren argitalpena

2030 Eskola Agenda berria udal dimentsiotik garatzeko gida praktikoaren argitalpena

Gida horren helburua, udal-dimentsiotik bi ikasturteko Eskola Agenda 2030 berria garatzen laguntzeko tresnak ematea da. 2022-2023 ikasturtean zehar egin da, eta horren garapena Berritzegune Nagusiko (orain arte Ingurugela izenekoa) jasangarritasunerako ingurumen-hezkuntzaren arloak koordinatu du. Parte hartzen duten eragile guztiek lengoaia, helburuak, egutegia eta lan-metodologia partekatzeko eskema eskaintzen du dokumentuak.


Gidan, 2030eko Eskola Agendaren helburuak, parte hartzen duten eragileek (ikastetxea, Berritzegune Nagusiko Jasangarritasunerako Ingurumen Hezkuntzako arloa, udalak eta eskualdeko erakundeak) betetzen duten zeregina, haien arteko erlazioa eta horien funtzioak zehazten dira. Era berean, bi ikasturteren ikuspegia, ikasturte bakoitzeko mugarri nagusiak eta ikasturtean zehar kontuan hartu beharreko alderdiak jasotzen dituen planteamendu orokorra jasotzen du.



Gaur egungo 2030 Eskola Agendak herritar ahaldunduak eta kontzientzia ekosoziala dutenak prestatzea du helburu, ikasleek udalerri jasangarriagoak lortzeko bidean modu aktiboan parte har dezaten. 2030 Agendaren helburuetako bat tokiko eta eskolako agenden arteko lankidetza eta sinergiak sortzea da.

Hezkuntzak eskolako harresiak gainditzen ditu inguruko hiri-errealitatea bustitzeko, eta agenda biek norabide horretan arraun egin behar dute. 2030eko Eskola Agendaren programaren helburua jasangarritasunaren kultura hezkuntza-komunitateetan txertatzea da, ikasleengan batez ere, arazo ekologiko eta sozialen konponbideetan esku hartzeko beharrezkoak diren gaitasunak eta konpromisoak garatuz, toki mailan eta maila globalean, eta ikastetxean eta udalerrian ekintza eraldatzaileak, indibidualak zein kolektiboak egiteko, orain eta etorkizunean.



Gidak, azken zatian, hainbat ikastetxetako eskolako esku-hartzeen kasu zehatzak aurkezten ditu, Urnietan, Azkoitian, Tolosaldean, Santurtzin, Barakaldon, Plentzian, Arabako Errioxan, Amurrion eta Gasteizen egindako ekimenekin.



Halaber, eskolarik ez duten eta ikasleak eskualdeko beste udalerri batzuetako eskoletara joaten diren udalerrietan nola jokatu ere azaltzen da, baita beste udalerri batzuetako ikasleak dituzten eskoletan ere.



Gida egiten hainbat udalerrik lagundu dute, sarearen esparruan egindako kontraste-saio baten bidez, eta 2023ko ekainean aurkeztu zitzaien udaleko eta eskualdeko teknikariei, bai eta programa garatzen udalerriei laguntza emango dieten laguntza teknikoak ere.






Fuente: Ihobe

También te puede interesar

15 ene 2026
  • Sostenibilidad local
Las entidades locales vascas ponen en marcha más de un centenar de proyectos para actuar en la mejora ambiental de su entorno
24 sep 2025
  • Sostenibilidad local
Nueva convocatoria de ayudas para que las entidades locales impulsen la transición sostenible en Euskadi
18 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El proyecto europeo LIFE OCTOPUS evalúa sus avances en un primer encuentro en Varsovia
17 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El Gobierno Vasco presenta la nueva orden de ayudas a entidades locales que realicen acciones de desarrollo sostenible