Pasar al contenido principal
18 nov 2021
  • Planificación ambiental
  • Biodiversidad

Europar Batasunaren 2030erako Biodibertsitate Estrategiari buruzko informazio-jardunaldi batean parte hartuko du Ihobek

Europar Batasunaren 2030erako Biodibertsitate Estrategiari buruzko informazio-jardunaldi batean parte hartuko du Ihobek
Europako Batzordeak 2030erako Biodibertsitate Estrategia onartu zuen 2020ko maiatzean, Europako Itun Berdea izeneko ekimenaren barruan (2019ko abendua). Estrategia hori anbizio handiko programa bat da, eta helburu du biodibertsitatearen erregresio nabaria lehengoratzea. Horretarako, hainbat ekintza proposatuko ditu hainbat sektoretan, eta helburu lotesteak definituko ditu, hauek lortzeko: narriatutako ibaiak eta ekosistemak lehengoratzea, Europar Batasuneko espezie eta habitat babestuen osasuna hobetzea, kutsadura murriztea, hiriak espazio jasangarriago bihurtzea, nekazaritza ekologikoa eta biodibertsitatea gehiago errespetatzen duten beste nekazaritza-jarduera batzuk areagotzea eta Europako basoen osasuna hobetzea.

Joan den urtean, SARS-CoV-2ak eragindako pandemia zela eta, ezin izan zen egin Europar Batasunaren 2030erako Biodibertsitate Estrategia honi buruzko informazio-jardunaldirik eta, orain, UPV/EHUk jardunaldi hau antolatu du. Datorren azaroaren 25ean egingo da, 09:30etik 13:10era, eta helburu du edukietako batzuk aztertzeko, batik bat lau puntu hauek: Natura 2000 Sarea, basoak, klima-aldaketa eta urak.

Adolfo Uriarte Villalba Eusko Jaurlaritzako Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariak hasiera emango dio jardunaldiari eta, ondoren, honako hizlari hauek parte hartuko dute: Agustín García Ureta (UPV/EHU), Marco Onida (Europako Batzordeko Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusia), Blanca Soro Mateo (Murtziako Unibertsitatea), Nicolas de Sadeleer (Facultés Universitaires Saint Louis, Brusela) eta Santiago Álvarez Carreño (Murtziako Unibertsitatea).

Jardunaldia amaitzeko, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoko, Ihobeko, zuzendari juridikoak, José Antonio Armolea Solabarrietak, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Ondarea Kontserbatzeko Legea aurkeztuko du. Ihoberen agendan kontsulta daiteke jardunaldiaren programa osoa.

Jardunaldira joatea librea da, gehieneko edukiera bete arte; aurretik, baina, eskatzailearen eta, hala badagokio, haren erakundearen datu pertsonalak bidali behar dira aurrez helbide elektroniko honetara: biodiv30@gmail.com. Gainera, streaming bidez emango da UPV/EHUren seinalearen bidez (http://ehutb.ehu.eus/bizkaia-aretoa-baroja). Horretara sartzeko, izena eman dutenei pasahitz bat emango zaie.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

07 abr 2026
  • Planificación ambiental
El 16 de abril arrancan los Ekosteguna-Jueves de Ecoeficiencia de Ihobe, jornadas técnicas para profesionales en activo
26 mar 2026
  • Planificación ambiental
El informe de Coyuntura Ambiental de Euskadi muestra en 2025 avances en aire y descarbonización, y señala retos en agua y biodiversidad
10 feb 2026
  • Planificación ambiental
La industria vasca acelera su transición hacia la sostenibilidad, según el último Ecobarómetro Industrial de Ihobe
26 nov 2025
  • Residuos
  • Planificación ambiental
Josu Bilbao, viceconsejero de Medio Ambiente: “cada vez reciclamos más y depositamos menos en vertedero”