Pasar al contenido principal
22 jun 2022
  • Sostenibilidad local

Bizkaibus zirkulazio- eta erregai-probak egiten ari da hidrogenoz propultsatutako autobus batekin

Bizkaibus zirkulazio- eta erregai-probak egiten ari da hidrogenoz propultsatutako autobus batekin

Zero emisioko garraio publikora iristeko erronkan aurrera egitea da Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Sailaren helburu estrategikoetako bat. Ibilgailua Solaris enpresak utzitako Urbino 12 Hydrogen modeloa da. Enpresa hori Europako autobusen enpresa liderra da, eta CAF euskal enpresa-taldekoa da. 12 metro luze da, 90 bidaiari eraman ditzake, eta ez du emisiorik sortzen, atmosferara ur-lurruna baino ez baitu isurtzen. Halaber, isila da, eta Bizkaibuseko flotako gainerako autobusen antzeko martxa-erosotasuna du.


340 CV-ko potentzia dauka, eta 70 CV-ko hidrogenozko erregai-pila batez hornituta dago. Probaldian, autobus "matrizeak" egiten duen ibilbide bera egingo du; egunean 200 kilometro inguru ibiliko da. Bidaiaririk gabe joango da, baina 3.500 kg-ko zama gehigarria jarriko zaio.



Halaber, erregaia hornitzeko probak egingo dira Carburos Metálicos enpresak Bizkaibuseko kotxetegietan bertan instalatutako hidrogenoa sortzeko gailu eramangarri batekin. Solarisen Urbino 12 Hydrogen modeloaren karga eta autonomia denborak ohiko autobus batenaren antzekoak dira, 8 minutu inguru erregai guztia hartzeko, eta distantzia handiak egin ditzake karga bakar batekin.


Aurkezpen ekitaldian Miguel Ángel Gómez Viarrek, Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko diputatuak, hidrogenoaren teknologiaren “heldutasuna eta potentziala” nabarmendu ditu errepide bidezko pertsonen hiriarteko garraioa deskarbonizatzeko prozesuan. “Oso emaitza onak ematen ari den teknologia da eta, beraz, aztertu beharreko aukera ona da Bizkaibus zerbitzuaren ezaugarrietara nola egokitzen den ikusteko eta emisio kutsatzailerik gabeko autobusak Bizkaiko errepide bidezko bidaiarien garraio publikoan sartzeko prozesuan aurrera egiten jarraitzeko”.


Ildo horretatik, Garraioen arloko titularrak gogorarazi du Bizkaibusek “Estatuko flotarik jasangarrienetako bat duela” eta 2022an “bere historiako flota-berritze handienetako bati aurre egingo diola, “garraio publiko jasangarriagoa eta ingurumena gehiago errespetatuko duena” lortzeko”.
Aurreikuspenen arabera aurten guztira 35 hibrido eta 6 elektriko sartuko dira flotan. Orain arteko inbertsiorik handiena izango da. Dagoeneko zerbitzuan daudenei gehituta, horrek esan nahi du urte amaierarako Bizkaibusek motorizazio hibridoko 76 autobus eta 6 elektriko izango dituela, ia flotaren laurdena, % 24,4.


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

15 ene 2026
  • Sostenibilidad local
Las entidades locales vascas ponen en marcha más de un centenar de proyectos para actuar en la mejora ambiental de su entorno
24 sep 2025
  • Sostenibilidad local
Nueva convocatoria de ayudas para que las entidades locales impulsen la transición sostenible en Euskadi
18 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El proyecto europeo LIFE OCTOPUS evalúa sus avances en un primer encuentro en Varsovia
17 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El Gobierno Vasco presenta la nueva orden de ayudas a entidades locales que realicen acciones de desarrollo sostenible