Pasar al contenido principal
13 mar 2024
  • Sostenibilidad local

Abian da garapen jasangarriko tokiko politika publikoen 12. Ebaluazio eta Jarraipen Programa

Abian da garapen jasangarriko tokiko politika publikoen 12. Ebaluazio eta Jarraipen Programa

Udalsarea 2030ek “Garapen jasangarriko tokiko politika publikoen 12. Ebaluazio eta Jarraipen Programa” jarri du abian. Programan, 2030 Agendaren edo/eta Klima eta Energia Planen toki mailako planen ebaluazio-prozesuetan, garapen jasangarriaren adierazleen kalkuluan eta NEG Inbentarioaren eta Karbono Aztarnaren (udalerriarena zein erakundearena) kalkuluan udalerriei laguntzeko eta gidatzeko aholkularitza espezializatuko zerbitzua jartzen da parte hartzen duten erakundeen eskura.


Prozesu horiek e-mugi online aplikazioaren eta NEG inbentarioa eta karbono-aztarna kalkulatzeko IHOBEk garatutako tresnen bidez gauzatzen dira. Tresna horiek Udalsarea 2030 osatzen duten udalerrien eta eskualdeko erakundeen eskura daude.


Lehenengo saioan 23 pertsonak hartu dute parte, 38 udalen izenean. Klima eta Energia Planaren ebaluazioaren gakoen artean irteerako emaitzetan eta informazioan udalerriekin batera lan egingo dela nabarmendu da, klima-ekintzaren eta energia-trantsizioaren arloan izandako lorpenen jarraipena eta kontu-ematea errazteko.


E-mugi, Udalsarea 2030ek udalen eta sareko eskualdeko erakundeen eskura jartzen duen online aplikazio informatikoa da, garapen jasangarriarekin eta politika publikoen ebaluazioarekin eta gizarteari jakinaraztearekin konprometituta dauden toki-erakundeen jasangarritasun planen eta klima eta energia planen kudeaketa eta jarraipena errazteko, udalerriko plangintzara egokitutako jasangarritasun-adierazleen sistema eratzea ahalbidetuz.


Aplikazioari esker, udalerri bakoitzak tokiko jasangarritasunari lotutako tokiko ekintza planei buruzko informazio guztia jaso dezake, ikuspegi integralarekin, alderdi sozialak, ekonomikoak, ingurumenekoak eta gobernantzakoak kontuan hartuta.


Era berean, erosketa eta kontratazio berdeari (EKB) dagokionez, Udalsarea 2030en webgunean eskuragarri dauden baliabideen aurkezpen labur bat egin da. Baliabide horien artean dago laguntza-gida, toki-erakundeek EKB inplementatzeko euren ibilbide-orria egin ahal dezaten.


12. Programa honetan parte hartu duten erakundeek udal-aurrekontuak eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) lerrokatzeko moduari ekiteko interesa agertu dute. Kontuan hartuta Eudelek erakundeei zeregin hori errazteko tresna bat garatu duela. Eudelekin koordinatuta, tresna horren aplikazio praktikoan sakontzeko berariazko lantalde bat abian jartzea aurreikusten da.


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

15 ene 2026
  • Sostenibilidad local
Las entidades locales vascas ponen en marcha más de un centenar de proyectos para actuar en la mejora ambiental de su entorno
24 sep 2025
  • Sostenibilidad local
Nueva convocatoria de ayudas para que las entidades locales impulsen la transición sostenible en Euskadi
18 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El proyecto europeo LIFE OCTOPUS evalúa sus avances en un primer encuentro en Varsovia
17 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El Gobierno Vasco presenta la nueva orden de ayudas a entidades locales que realicen acciones de desarrollo sostenible