Pasar al contenido principal
31 mar 2022
  • Ecodiseño
  • Economía circular

Ihobek negozio zirkularrak bultzatzen ditu Euskadin, ekonomia zirkularraren munduko erreferentea den SITRArekin batera

Ihobek negozio zirkularrak bultzatzen ditu Euskadin, ekonomia zirkularraren munduko erreferentea den SITRArekin batera
Alexander Boto Ihobeko zuzendari nagusiaren hitzetan, “lehenengo aldia da metodologia hau Europako Hegoaldean aplikatzen dena”. “Circular Economy Playbook” metodoak bezeroek espero dutena bete nahi du eta emaitzak eskaini; Europako Itun Berdetik eratorritako ingurumen-araudi berriek sortzen dituzten aukerei aurrea hartu; baliabideen efizientziara zuzendutako irtenbide teknologiko eta digitalak garatu; baliabide materialen erabilera murriztu; eta balizko finantza- eta enpresa-arriskuak arindu.

Berrikuntzaren SITRA Funtsak, Finlandiako Parlamentuko think tank estrategikoak, “Circular Economy Playbook” metodologia pilotatzen du Euskadin, negozio zirkular eta jasangarriak sortzeko

Ekonomiaren hainbat alorretako enpresatan probatuta, "Circular Economy Playbook” metodologia herrialde nordikoetan aplikatu ostean eskuratutako emaitza positiboak World Circular Economy Forumen dibulgatu dira. Izen horrekin, bi urtetik behin Berrikuntzaren SITRA Funtsak enpresa-liderrak, arduradun politikoak, adituak, gizarte zibila eta beste eragile batzuk biltzen ditu, ekonomia zirkularraren alorreko munduko irtenbiderik onenak esploratzeko. Jardunbide egokiak zenbait urtez trukatu ondoren, SITRAk eta Ihobek harreman hori formalizatu dute, metodologia Euskadin negozio zirkular berriak sortzeko erabiltzeko xedez.

Metodo honek garatzen dituen estrategia irabazleek honako hau sartzen dute barne: zirkulartasunerako diseinua; material birziklatua produktuetan txertatzea; produktuen balioa euren balio-bizitzaren amaieran atxikitzea; zirkulartasunerako datuak kudeatzea; balio-katearen inguruko lankidetza; edo iraunkortasunerako serbitizazioa: prozesu honen bidez, enpresek saltzaile hutsak izateari uzten diote eta zerbitzu osagarriak eskaintzen dituzte, euren bezeroen beharretara egokitutako produktuen inguruan.

Ekonomia zirkularreko estrategia irabazlea


Orain arte, SITRAren laguntzarekin, Ihobek zenbait proiektu pilotu abiatu ditu balio-kate batzuetan, metodologia berresteko eta euskal enpresa-errealitatera egokitzeko, negozio zirkularren aukera berrien sorrera akuilatzeaz batera. Ekimen hau lagungarria izango da negozio-eredu zirkularragoen sorrera abiatzeko, hau da, Euskadiko Ekonomia Zirkularraren 2030erako Estrategiaren lehenengo erronkari heltzeko.

Ihobek metodologia hori aplikatzen duten proiektu pilotuak abiatu ditu euskal sektore kimikoan, siderurgikoan eta makineriaren sektorean

“Circular Economy Playbook” metodologia erreferentziatzat hartuta, Ihobek hiru proiektu pilotu abiatu ditu sektore kimikoko, siderurgikoko eta makineriaren sektoreko balio-kateetan, Kimika-Aveq, Siderex kluster eta Iraurgi Berritzen Eskualde-agentziarekin batera, Euskadiko ETE Zirkularra Programaren baitan. Proiektu hauen helburua da metodo honen erabilgarritasuna euskal enpresa-errealitatean berrestea eta, batez ere, negozio zirkularren aukera berrien sorrera akuilatzea.

Euskal enpresek gero eta neurri handiagoan eskatzen dituzte ingurumena errespetatzen duten negozioak, eta Circular Economy Playbook-aren moduko estrategia metodologikoekin Euskadik bere mundu mailako lidergoa erakusten du haien lehiakortasuna handitzera zuzendutako ingurumen-ezagutza aurreratuko tresnen garapenean.

Ihoberen eta SITRAren arteko lankidetza eta hasi berri diren proiektuak lagungarriak izango dira negozio-eredu zirkularragoen sorrera bultzatzeko, hau da, Euskadiko Ekonomia Zirkularraren 2030erako Estrategiaren lehenengo erronkari heltzeko.


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

01 sep 2026
  • Economía circular
Ihobe impulsará proyectos de descarbonización y gestión de riesgos de transición con la incorporación de jóvenes profesionales en pymes vascas gracias al programa Murriztearren 2026
21 ago 2026
  • Economía circular
Ihobe abre las inscripciones del nuevo Programa Formativo en Economía Circular para profesionales en activo
16 jul 2026
  • Economía circular
EFRAG incluye la herramienta Climate & Circularity Calculator de Ihobe en la segunda edición de su informe de mapeo de herramientas digitales
14 may 2026
  • Economía circular
Ihobe publica una guía para anticipar y gestionar los riesgos de transición de las empresas hacia una economía sostenible