Pasar al contenido principal
02 jun 2023

“Euskadiko Itun Berdea” erakusmahaia Bioterrara itzuli da, euskal herritarrak klima eta energia erronkari aurre egiteko mobiliza daitezen

“Euskadiko Itun Berdea” erakusmahaia Bioterrara itzuli da, euskal herritarrak klima eta energia erronkari aurre egiteko mobiliza daitezen
alex-boto-bioterra-eusHorren berri eman du Alexander Boto Ihoberen zuzendari nagusiak azokaren inaugurazio ekitaldian. Bidenabar, erakundea zoriondu du, 20. urteurrena dela eta: “Hitzordu hau lurraldean jasangarritasunari buruzko erreferentziazko foro gisa finkatu delako, herritarrengana eta ohitura aldaketara bideratutako ikuspegi batekin, beharrezkoa den energia eta klima trantsizioari aurre egiteko”. Bioterrak, gainera, ‘Erronka Garbia’ ziurtagiria du, Ihobek ematen duena eta ingurumenaren aldetik jasangarria den ekitaldi gisa bermatzen duena.

Neutraltasun klimatikoaren aldeko konpromisoa hartu zuen lehen europar eskualdeetako bat izan zen Euskadi 2019ko uztailean, eta erakunde eta herritar guztiek modu aktiboan parte hartzen dute klima aldaketaren aldeko ekintzan. Energiaren Euskal Erakundeak eta Ihobek politika publikoak zein banakako ekintzak areagotu beharra adierazi nahi dute. Krisi klimatikoa eta energiaren erronka dira gizarteak epe laburrean eta luzean aurre egin beharreko erronka nagusietako bi. Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak Europako Itun Berdearen espiritua helarazi dio Euskadiri, European Green Deal, krisitik ateratzen laguntzeko eta garapen inklusiboagoa eta jasangarriagoa lortzeko mekanismo gisa.

Ficoban ikusi ahal izango den “Euskadiko Itun Berdea” erakusmahaiak erronka energetikoari eta deskarbonizazioari eguneroko jokabideen bidez aurre egiteko deia egingo digu: erabaki txikiak izaten dira, egunero hartzen direnak eta, garrantzi handiagoko beste neurri batzuekin batera, aurrerapen handiak dakartzatenak Euskadi karbonoari dagokionez lurralde neutroa izan dadin 2050. urtean.

Era berean, erakusmahaiak panel espezifiko batzuk ere izango ditu, Ekoetxean, Euskadiko ingurumen zentroen sarean, aurrera begira antolatutako jarduerak ezagutarazteko. Izan ere, ekainaren 5ean Ingurumenaren Mundu Eguna denez, Ekoetxea sareko zentroek beren espazio naturaletan dauden hondakinak garbitzeko jardunaldiak antolatu dituzte. Hitzordua ekainaren 10ean eta 11n izango da, eta dagoeneko posible da lekua erreserbatzeko izena ematea. Informazio guztia eskuragarri dago hemen: www.ekoetxea.eus.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

26 oct 2026
  • Protección del suelo
El Gobierno Vasco crea un marco estable de colaboración con las entidades acreditadas en suelos contaminados
22 oct 2026
  • Acción ciudadana
Ihobe publica en su web una calculadora que permite a la ciudadanía conocer su huella de carbono y reducirla
20 oct 2026
  • Compra verde
Euskadi refuerza la compra pública verde como palanca de competitividad y fija un objetivo del 75% en 2030
16 oct 2026
  • Comunicación ambiental
“Bizi Natura”, de EiTB, recibe el Premio de Comunicación Ambiental 2026 por acercar en directo la naturaleza de Urdaibai a la audiencia vasca