Pasar al contenido principal
04 jul 2023

Ihobek Kostaegoki proiektuaren emaitzak konpartitu ditu kostaldeko udalerriekin, klima-aldaketarako egokitzapena hiri-antolamenduan integratzeko xedez

Ihobek Kostaegoki proiektuaren emaitzak konpartitu ditu kostaldeko udalerriekin, klima-aldaketarako egokitzapena hiri-antolamenduan integratzeko xedez

Udal erakundeetako ingurumen eta hirigintzaren alorreko pertsonal teknikoak bertatik bertara ezagutu ditu Kostaegoki proiektuaren emaitzak

Ihobeko teknikariek Kostaegoki proiektuaren emaitzak aurkeztu dituzte. Iaz argitaratutako txosten horretan, klima-aldaketak eta olatuen inpaktuak euskal kostaldean sortzen duten itsas mailaren igoeraren ondorioei lotutako informazioa eta tresnak biltzen dira. Zenbait fasetan antolatuta, proiektuak kalteberatasun eta arriskuaren azterketa jasotzen du, eta baliagarria izan nahi du, tresna gisa, kostaldeko plangintza eta kudeaketaren eskumena duten erakundeentzat, Euskadiko kostaldearen eremu batzuetan eragina duen fenomeno global horren erronkei aurre egiteko.

Saioak ahalbidetu du hausnarketa bateratu bat egitea hirigintza-antolamenduaren ikuspegitik klima-aldaketari eman dakizkiokeen erantzunez. Gainera, kostaldeko kasu arrakastatsu batzuen balioa nabarmendu da; izan ere, egokitzapenerako esku-hartzeak egin ostean, euren erresilientzia handitu ahal izan dute klima-aldaketaren aurrean. Jardunaldian, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Ingeniaritza eta Kosta-kudeaketa saileko katedradun José A. Jiménezek parte hartu du, gonbidatu gisa, euskal kostaldeko udalerri batzuetako pertsonal teknikoarekin batera.

Kostaegoki proiektua


Kostaegoki Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren “Adapta Costas CCAA 2017” izeneko Ingurumena Bultzatzeko Planean (PIMA) sartzen da. Autonomia Erkidegoetara zuzendutako plan bat da, Klima-aldaketara Egokitzeko Plan Nazionala garatzera zuzendua.

Proiektuaren helburu nagusia da euskal kostaldeko klima-aldaketari buruzko informazioa eta tresnak erakunde aginpidedunei ematea, kostaldeko eremuetako plangintza eta kudeaketan erabili ahal izan daitezen, hori beharrezkoa denean.

Proiektuaren bidez lortutako tresnak garatzeko, zenbait fasetan sailkatutako helburu batzuk ezarri ziren. Lehenengo fasean, “Kostaegoki I. Kalteberatasunaren eta arriskuaren azterketa” izeneko dokumentua landu zen; bertan, kalteberatasun eta arriskuari buruzko azterketaren emaitza nagusiak jasotzen dira. Horretarako, zenbait klima-agertokitatik lurraldean espero diren ondorioak estimatzen dira. Iragarpenen arabera, klima-aldaketaren ondorioak bereziki nabarituko dira kostaldeko uholde eta higaduran, eta horrek zuzeneko eragina izango du habitatetan eta ekosisteman bizi diren espezieetan.

Proiektuaren bigarren fasean, “Kostaegoki II. Euskal kostaldean klima-aldaketara egokitzeko orientabideak" izeneko dokumentua prestatu zen, lehenengo fasetik aterarako dokumentutik abiatuta. Bigarren kapitulu horretan, klima-aldaketara egokitzearen arloan gauzatu diren ekintzak aurkezten dira. Ekintza konkretuak dira, helburutzat dutenak kostaldean uholdeak eta higadura gertatzeko arriskua murriztea, itsas/lehorreko jabariari atxikita ez dauden lurretan.

Azterketa horren emaitzak bisore kartografiko batekin batera aurkezten dira; bertan, uholde-orbanak bistaratu daitezke agertoki bakoitzerako, eta baita arriskuari buruz orain arte egin diren azterketen emaitzak ere. Kartografia Geoeuskadi tresnan ere dago eskuragarri.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

26 oct 2026
  • Protección del suelo
El Gobierno Vasco crea un marco estable de colaboración con las entidades acreditadas en suelos contaminados
22 oct 2026
  • Acción ciudadana
Ihobe publica en su web una calculadora que permite a la ciudadanía conocer su huella de carbono y reducirla
20 oct 2026
  • Compra verde
Euskadi refuerza la compra pública verde como palanca de competitividad y fija un objetivo del 75% en 2030
16 oct 2026
  • Comunicación ambiental
“Bizi Natura”, de EiTB, recibe el Premio de Comunicación Ambiental 2026 por acercar en directo la naturaleza de Urdaibai a la audiencia vasca