Pasar al contenido principal
15 abr 2021
  • Planificación ambiental
  • Biodiversidad
  • Ecodiseño

Natura Bizia proiektua, Hego Euskal Herriko biodibertsitatea balioan jartzea xede duena, zinematara iritsi da

Natura Bizia proiektua, Hego Euskal Herriko biodibertsitatea balioan jartzea xede duena, zinematara iritsi da

Natura_Bizia_kartela_eusNaturari buruzko Natura Bizia dokumentala, Avis Producciones-en filma, Lexeia Larrañagak zuzendu eta Alex Gutiérrezek ekoitzi dute, eta Hego Euskal Herriko biodibertsitatearen garrantzia nabarmentzen du, herritarrak natura-ingurunera hurbildu daitezen. Ostiralean, apirilak 16, estreinatuko da zinema-aretoetan. Ikus-entzunezko proiektu honekin bidaia bat egingo dugu gure lurraldeko leku eta izaki bizidun harrigarrienak ezagutzeko. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eta sail horri atxikitako Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren laguntza izan du proiektuak. Trailerra ikusgai dago filmaren webgune ofizialean.


Naturazaletasunak eta ikus-entzunezkoetarako grinak bultzatuta sortu zuten Alex Gutiérrezek eta Lexeia Larrañagak natura-dokumentalen Avis Producciones ekoiztetxea. Urte batzuk geroago, lehen film luzea ondu dute, Natura Bizia. Filmak gure lurren oparotasuna erakustea du xede; izan ere, Europako biodibertsitatearen ehuneko handi bat gure lurretan dago: Euskadik, Europar Batasunaren lurraldearen % 1 bakarrik hartuta, Batasunaren intereseko habitaten % 35 inguru hartzen ditu, fauna espezieen % 21 eta flora espezieen % 2.


Kantauriko itsaslabar bertikalak, basoak eta kareharrizko mendiak... Natura Bizia filmarekin ikusleak planetako zetazeo handienekin igerian sentituko dira; hartz arrea lagunduko dute neguko lozorroa eta gero emaniko lehen urratsetan; Europan denik eta pinpilinpauxa ederrenaren metamorfosia burutzearen lekuko izango dira; ur-ipurtatsaren alderdirik intimoena zelatatuko dute, Hego Euskal Herria baita espezieari kontinentean geratzen zaion azken gotorlekuetako bat; otsoak, lurralde berriak eskuratzeko, egin beharreko ahalegina ezagutuko dute; eta inguruetako arranorik ahaltsuenaren alboan hegan egingo dute. Basamortuan ere barnatuko dira, hutsik dagoela iruditu arren, planetako ekosistema anitzenetako baten kokagunea da eta.


Kantauriko ur hotzetatik Pirinioetako gailur babesgabeetara, natura-dokumental hau bidaia zoragarri bat da, inguruotako leku eta izaki bizidun harrigarrienetako batzuk ezagutuko dituguna, horiek guztiak zaintzeko beharraz kontzientziatzeaz bat.


Dokumentala datorren ostiralean, apirilak 16, estreinatuko da zinema aretoetan. EAEn, Bilbon (Multicines), Gasteizen (Florida), Durangon (Zugaza) eta Donostian (aretoa zehazteke dago). Gainera, Madrilen eta Iruñean (Golem) ere estreinatuko da, baita Valentzian ere (ABC PARK).
Areto eta hiri gehiagotan berresteko zain dago, esaterako, Bartzelonako Boliche zinema-aretoan, Madrilgo Embajadores zinema-aretoan edo Sevillan (aretoa zehazteke dago).


Dibertsitate ekologikoa Euskadin


EAEren kokapen geografikoa dela eta –iparraldeko klima atlantiko epel euritsua, tarteko eremu lehorragoa, eta Arabar Errioxa, klima mediterraneo petokoa–, lurraldea espezie oso desberdinen bizileku da. Gainera, Pirinioen eta Kantauriar mendikatearen artean kokatuta dagoenez, bi mendikateetan bizi diren espezieak topa daitezke.


EAEko natura-ingurunearen erliebe malkartsuaren ondorioz, ingurumen baldintzak askotarikoak dira, askotariko espezieetarako aproposak. Orobat, kostaldearen eraginez tenperaturak egonkorragoak direnez, klima epelagoetako espezieetarako babesleku da. Bestalde, gure lurraldeko mendilerroen altuera txikiagoa denez Kantauriar mendikatearena eta Pirinioena baino, iparraldetik hegora, edo alderantziz, migratzen duten espezieek «zirrikitu» bat topatzen dute gure lurretan, igarobide nagusietako bat bihurtuz.


Hori guztia islatzen du Natura Biziak, kontserbazio-egoera onenean dauden Hego Euskal Herriko txokoetara pertsona jakin-mintsuekin eginiko bidaiak. Dibertsitate biologiko oparoa ezagutuko dugu, berez baliotsua izateaz gain, engranaje nagusia dena planeta osoko ekosistemen funtzionamendurako, eta, ondorioz, gure osasunerako eta ongizaterako.




FITXA TEKNIKOA
Urtea2021
AgertokiaHego Euskal Herria
Iraupena83 minutu (gutxi gorabehera)
Filmaketa4k DCI
HizkuntzaEuskara eta gaztelania
AudioaDolby 5.1
EkoizleaAvis Productions Nature films
ZuzendariaLexeia Larrañaga 
Estreinaldia
2021eko apirilak 16




Fuente: Ihobe

También te puede interesar

23 abr 2026
  • Ecodiseño
Ihobe y EHU impulsan una nueva formación en ecodiseño orientada a la economía circular
07 abr 2026
  • Planificación ambiental
El 16 de abril arrancan los Ekosteguna-Jueves de Ecoeficiencia de Ihobe, jornadas técnicas para profesionales en activo
26 mar 2026
  • Planificación ambiental
El informe de Coyuntura Ambiental de Euskadi muestra en 2025 avances en aire y descarbonización, y señala retos en agua y biodiversidad
10 feb 2026
  • Planificación ambiental
La industria vasca acelera su transición hacia la sostenibilidad, según el último Ecobarómetro Industrial de Ihobe