Pasar al contenido principal
23 abr 2024
  • Sostenibilidad local
  • Planificación ambiental
  • Biodiversidad

Eusko Jaurlaritzak natura-ondarearen kontserbazioa bultzatuko du 2024an, ikerketa-proiektuetarako dirulaguntza berrien bidez

Eusko Jaurlaritzak natura-ondarearen kontserbazioa bultzatuko du 2024an, ikerketa-proiektuetarako dirulaguntza berrien bidez

Biodibertsitatearen eta habitat naturalen kontserbazioaren inguruko edukia sortzea helburu duten proiektuak gauzatzeko interesa duten pertsona, elkarte, fundazio eta enpresei zuzenduta dago ekimena

Ekimen horren asmoa da biodibertsitatearen eta habitat naturalen kontserbazioaren aldeko ikerketa eta lan zientifikoak indartzea, eta, hartara, legeriak ingurumenari buruzko xedapenetan ezartzen dituen helburuak betetzea. Horiek horrela, deialdia Europar Batasunaren Biodibertsitateari buruzko 2030 Estrategia bezalako araudietan kokatzen da. Izan ere, estrategia horrek ezartzen duenez, ezagutza, hezkuntza eta biodibertsitatearen galeraren kontrako borrokarako gaitasunak irizpide zientifiko sendoetan oinarritu behar dira, eta ikerketan, berrikuntzan eta ezagutza-trukean egindako inbertsioa funtsezkoa da daturik onenak lortzeko eta soluziorik egokienak garatzeko.

Bestalde, Euskadiko Biodibertsitate Estrategiak (2030) bere lau jomugen artean ezartzen du naturaren ezagutza eta kultura sustatzea, eta, horretarako, Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistema bultzatzea eta indartzea proposatzen du ekintza nagusi gisa. Gainera, Euskadiko Biodibertsitate Estrategiak (2020) bere ekintzen artean jasotzen du geodibertsitatearen eta ondare geologikoaren azterketa Euskadiko Administrazio Orokorrak dituen dirulaguntza-lerroen artean txertatzea.

Deialdiak 180.000 euroko aurrekontu-zuzkidura du, Euskadiko lurraldearen barruan 2024ko urtarrilaren 1etik 2025eko ekainaren 30a arte egingo diren proiektuetarako

Deialdi honek 180.000 euroko aurrekontu-zuzkidura du (90.000 euro 2024ko ekitaldirako eta 90.000 euro 2025eko ekitaldirako). Ikerketa-proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldearen barruan egin beharko dira 2024ko urtarrilaren 1etik 2025eko ekainaren 30a arte.

Diruz lagundu daitezkeen proiektuen gaiak


Dirulaguntza jaso dezaketen proiektuek natura-ondareari buruzko ezagutza hobetzeko ikerketa aplikatuko azterketak eta lanak egitea dute ardatz. Dirulaguntza horiek honako gai-arlo hauek hartzen dituzte:
  • Natura 2000 Sarea: Natura 2000 Sareko naturaguneak (kontserbazio bereziko eremuak, KBE; eta hegaztientzako babes bereziko eremuak, HBBE) izendatzeko eta haien kontserbazio-neurriak onartzeko dekretuetan aintzat hartutako azterketak eta lanak.
  • Habitat naturalak eta erdinaturalak: Natura 2000 Sarearen barruko zein kanpoko Batasunaren edo eskualdearen intereseko habitatei eta naturagune babestuei buruzko ikerketa, haien kontserbazio-egoerari eta klima-aldaketaren aurreko zaurgarritasunari erreparatuta.
  • Flora- eta fauna-espezie mehatxatuak: Batasunaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruko espezie mehatxatuei buruzko azterketak. Lehentasuna emango zaie kontserbazio-egoera negatiboa edo ezezaguna dutenei, eta haien banaketari eta klima-aldaketaren aurreko zaurgarritasunari buruzko datuak lortzea lehenetsiko da.
  • Natura-ondarearen beste elementu batzuk: hainbat alderdiri buruzko ikerketa, hala nola konektagarritasun ekologikoaren hobekuntza, hezeguneak eta beste ekosistema urtar batzuk, espezie exotiko inbaditzaileak, eredu eta adierazle ekologikoak, eta ekosistemak, habitatak edo interes geologikoko lekuak lehengoratzeko gidalerroak.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

07 abr 2026
  • Planificación ambiental
El 16 de abril arrancan los Ekosteguna-Jueves de Ecoeficiencia de Ihobe, jornadas técnicas para profesionales en activo
26 mar 2026
  • Planificación ambiental
El informe de Coyuntura Ambiental de Euskadi muestra en 2025 avances en aire y descarbonización, y señala retos en agua y biodiversidad
10 feb 2026
  • Planificación ambiental
La industria vasca acelera su transición hacia la sostenibilidad, según el último Ecobarómetro Industrial de Ihobe
15 ene 2026
  • Sostenibilidad local
Las entidades locales vascas ponen en marcha más de un centenar de proyectos para actuar en la mejora ambiental de su entorno