Pasar al contenido principal
04 may 2022
  • Sostenibilidad local

Udalsarea 2030ek sarearen esparru-akordio berrira atxikitzeko prozesua jarri du abian

Udalsarea 2030ek sarearen esparru-akordio berrira atxikitzeko prozesua jarri du abian

Udalerri jasangarrien Udalsarea 2030 euskal sareak, tokiko jasangarritasunaren arloan inplikazioa eta konpromiso politikoa biziberritzeko helburuarekin sare horren norabidea 2026ra arte finkatuko duen esparru-akordio berriari atxikitzeko prozesua ireki du.

“Euskadin tokiko ekintza jasangarria eta tokiko 2030 Agenda bultzatzeko akordioa. Udalerri jasangarrien Udalsarea 2030 euskal sarearen berriztapena” izenarekin, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu eta Udalsarea 2030eko presidenteak akordio horrekin bat egiteko deia egin die udalerrietako alkateei, eskualdeko erakundeetako (garapen-agentziak, koadrilak, mankomunitateak, etab.) arduradunei, foru aldundiei, Euskadiko Administrazio Orokorreko beste sail batzuei eta sektore publikoko beste erakunde batzuei.

Hitzarmenak Euskadiko tokiko jasangarritasuna bultzatzeko kooperazio- eta lankidetza-esparrua ezartzen du, Udalerri Jasangarrien Udalsarea 2030 Euskal Sarearen bitartez. Bertan, dokumentu horrekin bat egiten duten toki-erakundeen tokiko ekintza jasangarria sustatzera zuzendutako tokiko 2030 Agendaren konpromisoaren, ezarpenaren, garapenaren eta jarraipenaren alde egiten duten administrazio publikoen arteko harremanak arautzen dira.

Horrela, atxikitako udalek eta eskualde mailako erakundeek Nazio Batuen Erakundeak aldarrikatutako 2030 Agendaren Garapen Jasangarriko Helburuak betetzen modu aktiboan laguntzeko konpromisoa hartzen dute, tokiko eta eskualdeko politika eta kudeaketa egokituz eta eraldatuz. Konpromiso hori gauzatzeko, tokiko gobernantza-eredu integral eta adimentsua hartu da, jasangarritasun globalaren aldeko etengabeko hobekuntza-prozesu mailakatuaren bidez.

Sareak izaera parte hartzailea eta irekia du, kide berrien borondatezko atxikimendua sustatzen du eta kide guztiak jasangarritasunaren alde inplikatuz izaera dinamikoa ematen zaio.

Interesa duten erakundeek 2022ko ekainaren 5a (Ingurumenaren Mundu Eguna) baino lehen egin dezakete bat Udalsarea 2030en akordio berri honekin, atxikimendu-eranskina sinatuz eta sareko Idazkaritza Teknikora (udalsarea2030@ihobe.eus) bidaliz, Udalsarea 2030en kide gisa modu ofizialean sartzeko. Ondoren, akordio berriari atxikitzeko ekitaldia egingo da, eta bertan Udalsarea 2030en lehen 20 urteak ere ospatuko dira.

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Trantsiziorako eta Agenda 2030erako Idazkaritza Nagusia

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Trantsiziorako eta 2030 Agendarako Idazkaritza Nagusiak Lehendakaritzaren ordezkari gisa parte hartzea, akordio berriaren eragile sustatzaile gisa, berrikuntza nagusietakoa da aurreko etapetako akordioekin alderatuta.

Sareari atxikitzea eta Koordinazio Batzordean parte hartzea funtsezkoa izango da informazioa partekatzeko eta alde bakoitzaren tokiko ekintza bultzatzeko politikak koordinatzeko ildoak proposatzeko, eskualdeetako erakundeez bestelako udalaz gaindiko euskal sektore publikoko gainerako erakundeetako ordezkariekin batera.

Udalsarea 2030en akordio berriak inplikazio politikoa eta jasangarritasunarekiko konpromisoa biziberritzen lagunduko du, garapen jasangarri globalari toki mailan egindako ekarpena ikusaraztea ahalbidetuz eta alor horretan Euskadi erreferente bilakatuz.


Kontsultak:
Sareko Idazkaritza Teknikoa, udalsarea2030@ihobe.eus

Informazio gehiago: US2030 bideora


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

15 ene 2026
  • Sostenibilidad local
Las entidades locales vascas ponen en marcha más de un centenar de proyectos para actuar en la mejora ambiental de su entorno
24 sep 2025
  • Sostenibilidad local
Nueva convocatoria de ayudas para que las entidades locales impulsen la transición sostenible en Euskadi
18 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El proyecto europeo LIFE OCTOPUS evalúa sus avances en un primer encuentro en Varsovia
17 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El Gobierno Vasco presenta la nueva orden de ayudas a entidades locales que realicen acciones de desarrollo sostenible