Pasar al contenido principal
03 mar 2023
  • Sostenibilidad local

Degradatutako lurzoruak fitoteknologiarekin berreskuratzeko Europako Phy2SUDOE proiektuak Gasteizen izango du bere azken konferentzia

Degradatutako lurzoruak fitoteknologiarekin berreskuratzeko Europako Phy2SUDOE proiektuak Gasteizen izango du bere azken konferentzia

Degradatutako lurzoruak fitoteknologiarekin berreskuratzeko Europako Phy2SUDOE proiektuak Gasteizko Europa Jauregian izango du bere azken konferentzia, martxoaren 30ean eta 31n. Kongresuan izena ematea doakoa da eta bi egunetan zehar espazio degradatuen zaharberritze esperientzia inspiratzaileak aurkeztuko dira eta ekimen horren aurrerapenen berri emango da.


Phy2SUDOE “Fitogestioko estrategia berritzaileen aplikazioan aurrera eginez SUDOE guneko eremu kutsatuetan” 2020ko azaroan hasi zen, proiektuan kolaboratzaile gisa parte hartzen duten 10 bazkide onuradunen eta beste 15 bazkide elkarturen parte-hartzearekin. Bazkide onuradunen artean euskal erakundeak nabarmentzen dira, horien artean NEIKER, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) eta Vitoria-Gasteizko Ingurumen Gaietarako Ikastegia (CEA). Ihobek, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren esku dagoen ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoak, Gernika-Lumoko Udalak, Vitoria-Gasteizko Udalak eta Arabako Garapen Agentziak bazkide elkartu gisa hartzen dute parte proiektuan.


Fitogestioa, landareen erabileran (zuhaitzak, zuhaixkak, belarkiak) oinarritutako fitoerremediaziotik sortzen den fitoteknologia da, degradatutako guneetan kutsatzaileak egotearekin lotutako arriskua kontrolatzeko. Aldi berean, bildutako biomasatik abiatuta produktuak sortzen dira (egurra, erretxina, olio esentzialak, bioenergia, ekokatalizatzaileak), eta zerbitzu ekosistemikoen hornidura sustatzen da (karbonoaren bahiketa, higaduraren kontrola, habitaten sorrera).


EGEF funtsetatik eratorritako 838.424,25 €-rekin finantzatutako Phy2SUDOE proiektuak, SUDOE eskualdean metal-metaloideekin eta konposatu organikoekin kutsatutako guneak balorizatu nahi ditu, haietan produktu eta zerbitzu ekosistemikoak sortzera bideratutako fitogestio-estrategiak erabiliz. Aldi berean, kutsatzaileek eragin dezaketen ingurumen-inpaktua minimizatzen da. Era berean, proiektu horren bidez, zenbait gune kutsatuk berezko duten biodibertsitate endemikoa kontserbatzeko estrategiak ezarri nahi dira (flora metalikola, landare-hazkuntza sustatzen duten bakterioak, etab.), berezko balioa eta balio erabilgarria dutelako (aplikazio bioteknologikoak).


Phy2SUDOEn mota askotako bazkideek parte hartzen dute: unibertsitateez eta I+G zentroez gain, enpresek, administrazioek eta guneen kudeatzaileek ere hartzen dute parte, eta horrek soluzioak eta kudeaketa-estrategiak sortzearen arteko lotura errazten du.


SUDOE eremuan kutsatutako gune asko daude. Fitogestioa erremediatze-estrategia da, eta kutsatzaileekin lotutako arriskuaren murrizketa balioa sortzearekin konbinatzen du, produktu eta zerbitzu ekosistemikoak sortuz.


Bi egunetan zehar, Arjuzanxeko (Frantzia) lignito meategian, Paderno Dugnanoko (Italia) harrobi baten berreskurapenean, Cuchiako (Espainia) harrobiaren zaharberritzean edo Hudson Riverfront Park-en (New York, AEB) egindako esperientziak aurkeztuko dira. Era berean, Galiziako, Frantziako eta Portugaleko deskontaminazio-guneak eta Gasteizen fitogestiorako aukerak ezagutaraziko dira.


Udalsarea 2030ek duela gutxi jarri du abian Lurzoruaren Babeserako Estrategiaren Hedapen Talde Iraunkorra. Talde horren helburua Lurzoruaren Babeserako Estrategiaren udal-ekintzak eta -politikak hedatzea da.




Fuente: Ihobe

También te puede interesar

15 ene 2026
  • Sostenibilidad local
Las entidades locales vascas ponen en marcha más de un centenar de proyectos para actuar en la mejora ambiental de su entorno
24 sep 2025
  • Sostenibilidad local
Nueva convocatoria de ayudas para que las entidades locales impulsen la transición sostenible en Euskadi
18 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El proyecto europeo LIFE OCTOPUS evalúa sus avances en un primer encuentro en Varsovia
17 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El Gobierno Vasco presenta la nueva orden de ayudas a entidades locales que realicen acciones de desarrollo sostenible