Pasar al contenido principal
14 jun 2023
  • Protección del suelo

Common Forum on Contaminated Land in Europe-ren udaberriko bileran parte hartu du Ihobek

Common Forum on Contaminated Land in Europe-ren udaberriko bileran parte hartu du Ihobek

Lurzoru kutsatuetan eskumena duten Europako administrazioetako arduradun politiko, arautzaile eta aholkulari teknikoen taldea Stockholmen bildu da 

Oraingo honetan, sedimentuen kudeaketa, lurzoruaren osasunari buruzko Europako etorkizuneko legea (uztailaren 5ean aurkeztuko da) eta herrialde eta eskualde kideen azken garapenak izan dira gai nagusiak. Iaz lurzoru osasungarriak lortzeko onartu zen Europar Batasuneko 2030 Lurzoruaren Estrategiaren ikuspegia, helburuak eta tresnak inspirazio-iturri dira talde horren ekintzetarako. Bilera horretan eztabaidatu dira lurzoru induskatuak kudeatzeko mekanismoak, estrategiak aurreikusten duen lurzoru induskatuaren pasaportearen osagai diren aldetik.

Esperientziak eta ezagutzak trukatzeko misioa betetzeko, Common Forumek eratu zenetik (1994an) aldizkako bilerak egiten ditu, kutsatutako lurzoruen kudeaketaren eta berreskurapenaren arloko lege-, teknika- eta antolaketa-gaiak eztabaidatzeko. Azkenaldian, foroak bere jarduera zabaldu du lantaldeak eratuz, gai espezifikoetan oinarrituta, zehazki, kutsadura lausoa, PFASak goraka doazen kutsatzaile gisa, eta lurzoruaren erabilera eraginkorra eta kudeaketa jasangarria baliabide gisa.

Common Forumen hurrengo bilera datorren urrian izango da, Bilbon, lurzorua babesteari buruzko SOILUZIOAK 2023 kongresuaren atariko gisa

Taldearen udazkeneko bilera urriaren 9an eta 10ean egingo da Bilbon, Euskadiko Lurzorua Babesteko Kongresuaren esparruan, Ihobe sozietate publikoak antolatuta, Sprilurrekin lankidetzan. Elkarraldi hori baliagarria izango da nazioarteko politikei, eskualdeetako jardunbide egokiei eta etorkizuneko joerei buruzko hausnarketa bat egiteko, lurzoruaren babesaren inguruan. Eremu horretan, Euskadi erreferentzia da Estatu mailan, Lurzorua Babesteko 2030 Estrategiari esker. SOILUZIOAK 2023 kongresua ere gai horretan interesa duten eragileen topagunea izango da.

Common Forum on Contaminated Land in Europe


Foro honek 1994an ekin zion bere ibilbideari, ezagutzak eta esperientziak trukatzeko plataforma bihurtzeko asmoz, Europar Batasuneko estatu kideetako eta Merkataritza Askearen Europako Elkarteko herrialdeetako ingurumen-agintaritzetako lurzoru kutsatuen arduradun politiko, arautzaile eta aholkulari teknikoetako kideen artean nazioarteko proiektuei hasiera eta jarraipena emateko.

Common Forumeko kideek Europako eta nazioarteko sare eta ekimen nagusiekin lankidetzan lan egiten dute lurzoru kutsatuen arloan, besteak beste NICOLE, Sednet, Cabernet, Eurodemo, Soilver eta IMPELekin informazioa trukatzeko, aholkularitza emateko eta proposatutako deialdiak berrikusteko, edo proiektuen aholkularitza-kontseiluetan parte hartzeko. Bere ekintzen artean nabarmentzekoak dira kutsatutako lurzoruen kudeaketaren kontzeptu berriak definitzea, Europar Batasuneko zuzentarauen proposamenen azterketa kritikoa egitea edo zuzentarau horiek aplikatzeko irizpide teknikoen proposamena.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

25 may 2026
  • Protección del suelo
Ihobe celebra el I Foro Social de Suelo de Euskadi con la participación de medio centenar de especialistas de diversos sectores económicos
04 dic 2025
  • Protección del suelo
Euskadi su suma al Día Mundial del Suelo
17 feb 2025
  • Protección del suelo
Ihobe acoge la reunión anual de la plataforma europea SOILveR
04 dic 2024
  • Protección del suelo
El Día Mundial del Suelo 2024 se celebra en Euskadi con la recuperación de emplazamientos en desuso para la implantación de nuevos proyectos