- Comunicación ambiental
Ramón Bustamante kazetaria, 2022eko Ingurumen Kazetaritza Sariduna
Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak antolatutako ´Euskal Kazetaritza Sariak 2022', Ihobe, BBK Fundazioa, Euskaltel eta Bilboko Udala babesa eta laguntzarekin egin dira. Sarituen artean, Ramón Bustamante kazetariak Ingurumen Kazetaritza saria jaso du.
Bestalde, Luis Rodríguez Aizpeolea, Euskal Kazetarien Saria kategorian; Pablo González, "Adierazpen Askatasunaren José María Portell Saria" kategorian; Florencio Torre Lledó, "Ibilbide Profesionala" atalean; Maider Galardiren (Berria Feminismo edo Berria FM) podcast-a, "Kazetaritza Digitala" kategorian; Maite Bartolomé, "Fotokazetaritza" atalean, eta EITB, "Pertsonaia edo Erakunde Soziala" atalean, Euskal Herriko komunikabideek, Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kideek eta Kazetarien Euskal Elkargoak osatutako epaimahai batek, aukeratu ditu.
Ingurumen-Kazetaritza Saria
Aurten Ramon Bustamante Herri Irratiko esatari eta kazetariak jaso du saria, duela berrogei urte gizarte eta ingurumen gaiak jorratzen aitzindaria izan zenak. Inklusioa eta iraunkortasuna hitzak modan jarri baino askoz lehenago.
Lehen edizioko saritua Julen Rekondo izan zen eta bigarren edizioko saritua (2020) Gorka Belamendia. Hirugarrenean (2021) Eva Caballero izan da saritua.
Euskal Kazetariak Saria
Luis Rodríguez Aizpeolea kazetaria izan da saritua kategoria honetan. Kazetaria. Enpresa Zientzietan lizentziatua, Deustuko Unibertsitatean. Egin egunkariko lehen erredakzioan parte hartu zuen 1997an, eta Ere astekarian
1979an. El Diario Vasco egunkariko korrespontsal politikoa izan zen 1981etik 1989ra. Ordutik 2012ra El País egunkariko Nazional saileko arduraduna izan zen, eta, ondoren, korrespontsal politiko lanak egin zituen, irrati eta telebistako eztabaida eta solasaldi askotan parte hartuz, euskal gatazka politikoan espezialista gisa.
Sari honen hamaikagarren edizioa da aurtengoa, eta bere helburua da Euskal Herriko informazioaren profesional bat aintzatestea, bere lana nazioko edo nazioarteko mailan proiektatzeagatik, gure lanbiderako eredu eta harrotasun izan dadin.
2007.urtean (1.edizioan) Manu Leguinechek jaso zuen saria; 2009an (2.edizioa) Sarita Estévezek; 2011n (3.edizioa) Iñaki Gabilondok , 2015ean (4.edizioa) Mikel Ayestaranek; 2016an (5.edizioa) Jon Sistiagak eta 2017an Ane Irazabalek (6.edizioa); 2018an César Cocak (7. edizioa); 2019an (8.edizioa) Olatz Arrietak eta 2020an (9.edizioa) Zigor Aldamak. 2021ean Begoña del Tesok jaso zuen saria.
Adierazpen Askatasunaren José María Portell Saria
Pablo Gonzálezek jaso du saria. Kazetari euskal-errusiarra duela zazpi hilabetetik dago espetxeratuta Polonian, inkomunikazio erregimenean, eta oraingoz ez dira ezagutzen egozten zaizkion delituak. Egoera irregularra, kazetaritzan aritzeko beharrezkoak diren giza eskubideen eta adierazpen-askatasunaren aurkakoa.
Lehen edizioan (2008) Elena Tregúbova kazetari errusiarrak jaso zuen saria. Bigarren edizioan (2010) Terry Gould kazetari eta idazle amerikarra izan zen saritua; hirugarren edizioan (2015) kazetari mexikarren kolektiboa; laugarrenean (2016), kazetari turkoak izan ziren sarituak, bosgarrenean (2017), Gervasio Sánchez Kazetariak, seigarrenean (2018) Carmen Sarmientok, zazpigarren edizioan (2019) Reporteros Sin Fronterasek eta zortzigarrenean (2020) Rosa María Calafek. Bederatzigarren edizioan (2021), David Beriainek eta Roberto Frailek saria lortu zuten.
Ibilbide Profesionalari Saria
Florencio Torre Lledók jaso du saria. Hamahiru urtez Cadena SER irrati kateko Madrugadorretik esnatu gintuen, eta azken hogeita lauak Radio Euskadiko mikrofonoen aurrean eman zituen.
Modalitate hau bere zortzigarren edizioan aurkezten da. Lehenengo edizioko saritua (2015) María Jesús Gandariasbeitia kazetaria izan zen; bigarrenean (2016), María Josefa Marzo, hirugarrenean (2017), Mariano Ferrer eta Iñaki Iriarte; laugarren edizioan (2018) saria Joxe Mari Iriondorentzat izan zen; boskarrenean (2019) Elixabete Garmendia eta seigarrenean (2020), José Manuel Alonso. Zazpigarrenean (2021) Mirentxu Purroyek jaso zuen.
Pertsonaia/Giza instituzioari Saria
Modalitate honetan, Euskal Irrati Telebista Erakunde Publikoak, EITBk, 40 urte bete dituela aitortu du. 2015ean lehen aldiz ere aurkeztutako saria. Bere helburua Euskadiko komunikabideetanoihartzuna izan duen pertsonaia edo giza instituzio bat saritzea da azkenaldian egindako giza lana eta altruismoa dela eta.
Lehenengo edizioko saritua STOP Sanfilippoko Naiara García de Andoin izan zen; bigarren edizioan (2016), Hodei Bila Plataforma eta hirugarrenean (2017), Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa; laugarren edizioan (2018) Euskaltzaindiak eta Eusko Ikaskuntzak, biak batera, jaso zuten saria. 2019an (5.edizioan) saritua Bizkaiko Elikagaien Bankua izan zen eta 6.edizioan (2020), Euskal kolektibo sanitarioa. 7. edizioan (2021), UPV-EHU-rentzat izan zen.
Kazetaritza digitala Saria
Kategoria honetan, euskal kazetarien organo kolegiatuak Maider Galardi kazetaria saritu nahi izan du, Berria Feminismoa izeneko podcast-arengatik, Genero-ikuspegitik gaurkotasuna duten gaiei buruz hitz egiteko gune bat.
Lehenengo edizioan (2015) Begoña Beristain kazetariak jaso zuen saria; 2016an, Iker Merodiok, 3. edizioan (2017), Mikel Iturraldek, Treneando izeneko blogagatik, laugarren edizioan (2018) Doce Miradas-entzat izan zen saria; 5.edizioan (2019) Pikara Magazine aldizkariarentzat eta 6.edizioan (2020) Mikel López Iturriagaren El Comidista blogarentzat.
Zazpigarren edizioan (2021) Julio Flor, Arabako Errioxa Blogeko zuzendaria, irabazlea izan zen. Euskal Autonomia Erkidego mailan, arlo digitalan eta tekonologia berrietan oihartzun handia duten profesional, komunikabide edo blog bat nabarmentzea da honen helburua.
Juantxu Rodríguez Fotokazetaritza Saria
Sari hori Maite Bartolome argazkilariari eman zaio aurten, eta El Correo egunkarian eman ditu bere zerbitzuak. Bertan, hainbat gertakariren testigantza grafikoa ematea egokitu zaio.
2019an sortu zen saria; irudiaren profesionalak saritzea du helburu, bai fotokazetariak bai telebista kamerariak, hedabideetan edota freelance moduan euren lana burutzen dutelarik. Lehen saritua Juantxu Rodríguez (in memoriam) izan zen eta 2.edizioan (2020), Luis Calabor. 3. edizioan (2021), Angel Ruiz de Azua.
Ohorezko Saria
Aurten, Elkargoaren eta Kazetarien Euskal Elkartearen Zuzendaritza Batzorde berriak kategoria berri bat sortu nahi izan du sarien barruan, lanbidearen barruan historikoki garrantzitsua izan den pertsonaia bat ohorez aintzatesteko, Euskal Herriko hiru lurraldeetan duen garrantzia eta ibilbidea aintzat hartuta.
Aurtengo edizioari hasiera emateko, Martin Ugalderen ibilbidea eta ondarea saritzea erabaki da.
Euskaltzale, kazetaria, idazlea, politikaria eta gizon publikoa... Venezuelan jaio zen eta gurasoak erbesteratu egin behar izan ziren. Bere bizitzak hainbat alderdi izan zituen, gehienak hitzari eta, batez ere, euskarari lotutakoak.
Euskararen defentsarako figura enblematikoa, azken urteotan Egunkaria-rekin lotuta egon dena. Egunkari horren sortzaileetako bat izan zen, eta haren itxiera modu traumatikoan jasan zuen.
2022ko Euskal Kazetaritza Sarien banaketa ekitaldia azaroaren 8an izango da, 19.00etan, Bilboko Kale Nagusiko BBK Aretoan.
Sari horiek Ihoberen, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saileko Ingurumena Kudeatzeko Sozietate Publikoaren, laguntza dute.
Fuente: Ihobe