Pasar al contenido principal
30 may 2022
  • Sostenibilidad local

Udalek 2022ko Mugikortasunaren Europako Astean izena eman dezaten epea zabalik

Udalek 2022ko Mugikortasunaren Europako Astean izena eman dezaten epea zabalik

“Konbinatu eta mugitu zaitez!” (Mix & Move!) lelopean eta “Hobeto konektatuz” (“Better connections”) gaiarekin, 2022ko Mugikortasunaren Europako Asteak, esperientzia, sormena eta dedikazioa eskaintzen duten pertsonen eta lekuen arteko sinergiak sustatzea du helburu, mugikortasun jasangarriaren inguruan kontzientziatzeko eta mugikortasun aktiboaren aldeko portaera-aldaketa sustatzeko.


IHOBE, Udalsarea 2030en idazkaritza tekniko gisa, duela hamarkada bat baino gehiagotik da Mugikortasunaren Europako Astearen Euskadiko koordinatzaile autonomikoa. Paper hori betez, albisteen bidez kanpainako aurrerapenen berri ematen du aldizka, horri buruzko kontsultei erantzuten die, eta laster erabilgarri egongo den gune espezifiko bat ari da prestatzen bere webgunean. Gainera, kanpainako baliabide grafikoak euskaraz eta gaztelaniaz deskarga daitezke, doan, toki-erakundeek kanpainan erabili beharreko materialak sortzeko.


MEA-SEM izenez ezagutzen den Europako Mugikortasun Astea, hiri-mugikortasun jasangarriaren inguruko Europako Batzordearen sentsibilizazio-kanpaina nagusia da. Mugikortasun aktiboaren, garraio publikoaren eta beste garraio-soluzio garbi eta adimendun batzuen aldeko jokabide-aldaketa sustatzen du.

Ekimenaren bost ardatzak pertsonak, lekuak, garraio publikoa, plangintza eta politika publikoak dira.



Irailaren 16tik 22ra bitartean egiten da, eta, Autorik Gabeko Egun ezagunarekin amaitzen da. Aste horretan plangintza-neurri berritzaileak probatzeko, azpiegitura eta teknologia berriak sustatzeko, airearen kalitatea neurtzeko eta herritarrak sentsibilizatzeko deia egiten zaie tokiko agintariei.
Urtetik urtera gero eta herri eta hiri gehiago batzen dituen kanpainak erakargarritasun mediatiko handia du, eta Europan eta munduan hiri-mugikortasun jasangarria sustatzen duen indartzat hartzen da.


2022ko Mugikortasunaren Europako Astean udal gisa parte hartzeko, partaidetzarako hiru irizpideetako bat bete behar da gutxienez:

  • Astean zehar (irailaren 16-22) jarduerak antolatzea.
  • 2022. urtean udalerrian gutxienez neurri iraunkor bat ezartzea.
  • Irailaren 22an, ostegunean, Autorik Gabeko Eguna ospatzea.


Udalak https://mobilityweek.eu webgunean erregistra daitezke. Erregistro hori 2022ko Mugikortasunaren Europako Astearen hasierarako aurreikusita dagoen irailaren 16ra arte alda edo luza daiteke.


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

15 ene 2026
  • Sostenibilidad local
Las entidades locales vascas ponen en marcha más de un centenar de proyectos para actuar en la mejora ambiental de su entorno
24 sep 2025
  • Sostenibilidad local
Nueva convocatoria de ayudas para que las entidades locales impulsen la transición sostenible en Euskadi
18 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El proyecto europeo LIFE OCTOPUS evalúa sus avances en un primer encuentro en Varsovia
17 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El Gobierno Vasco presenta la nueva orden de ayudas a entidades locales que realicen acciones de desarrollo sostenible